Testua

GOIBURUA



EGITASMOAREN DESKRIBAPENA

Proiektuaren argibideak

Izenburua: Orontz: Dotrina Kristiana-2. Transkripzio digital markatua
Itzultzailea: Ezezaguna
Ikerketa zentroa: Deustuko Unibertsitatea
Ikerlari nagusia: Rosa Miren Pagola
Beste ikerlariak: XML markaketaren arduradunak: Ainara Iturbe, Esti Blanco
Hizkuntza ikerketaren arduradunak: Julen Errasti, Idoia Carramiñana

Edizioari buruzko informazioa

Edizioa:Lehenengo edizio markatua

Argitalpena

On-line sarbidea zehaztu gabe

Ohar saila

1.Edizio digitalizatu hau, aurretik paperean argitaratutako edizioa da, errebisatua eta zuzendua.
2.Era berean, edizio honen oinarria eskuizkribu bat da. Iturriaren deskribapenean aurkezten dira horren datuak.
3.Taxonomian Buru Orokorrean adierazitako kodeak jarraitzen dira.
4.Dotrina honek badu kopia bat itzultzaileak berak egina.

Iturrien deskribapena

LEHENENGO MAILA
Pagola, Rosa Miren (ed.): Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak: Bilduma osoaren Edizio Digitala, Deustuko Unibertsitatea (Deiker), Bilbao, 2004, 164 Mb
BIGARREN MAILA
"Orontzeko Dotrina-2", Ezezaguna in Pagola, Rosa Miren (ed.): Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak: Zaraitzera, Bilbao, Deustuko Unibertsitatea (Deiker), 1997, alea, 191-211 orr. [Pagola, Rosa Miren (ed.): Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak].
ESKUIZKRIBUAREN DESKRIBAPENA
Identifikaziorako informazioa
Lurraldea:Nafarroa
Gordailua:Nafarroako Errege Artxibo Nagusia
Bilduma:Bonaparte Ondarea
Katalogo-zenbakia:B-13
Izenburua:Catecismo en bascuence, dialecto vulgar de Salazar.
Beste identifikaziorako informazioak:
Bilduma:Egile ezezaguna
Izenburua:Índice de los libros y papeles adquiridos por la Excma. Diputación de Navarra de la Testamentaría de S.A. el Príncipe Luis Luciano Bonaparte
Egilea:Egile ezezaguna
Argitaratzailea:RIEV
Orrialdeak:7
Urtea:1913
Orrialdeak:187
Beste identifikaziorako informazioak:
Bilduma:González Echegaray - Arana Martija
Katalogo-zenbakia:108
Izenburua:L.L. Bonaparte. Eskuizkribuak - Argitalpenak
Egilea:C. González Echegaray - J.A. Arana Martija
Argitaratzailea:Euskaltzaindia
Lekua:Bilbao
Urtea:1989
Orrialdeak:59
Burua
Izenburua:Orontzeko Dotrina-2
Itzultzailea:Ezezaguna
Hizkuntza
Testuaren hizkuntza:Euskara, Zaraitzera, Orontzeko aldakia
Deskribapen fisikoa
Osagarriak:Euskarria: Papera
Neurriak: 158 x 110 mm
Orri-kopurua: 21 orriz eta solte dagoen beste batez osatzen da: 22 orri eta 44 orrialde, beraz.
Orriketa: Orri denak ez dira neurri berekoak. Dotrinaren eskuizkribuaren orriak erditik tolestuak eta josiak daude.
Egoera: Paperak ur-marka desberdinak ditu Ondo kontserbatua dago.
Diseinua: Solte dagoen orria lehenengoa da. Horrez gain, beste orrien artean bada bat erdia falta zaiona; hau atzetik hasi eta hirugarrena litzateke, eta zerbait idatzia izaniko aztarna du. Esan bezala, lehenengo orrialdean hasten da dotrina eta, goian, eskuinaldean, "N 13" katalogo zenbakia du. Orrialde guziak idatziak daude, azken bostak izan ezik. Azkenengoan honako hau dago idatzia: "A / Fr. Miguel Garcia / Abad Into. de Oronz / Atanasio Urrutia".
Eskuen deskribapena:Begiratu batera, esku bat baino gehiago ibili dela dotrina kopiatzen esango litzateke, baina arreta handiagoa ipiniz, esku bera dela beti esan daiteke, hasieran oso kaligrafia zaindua duelarik eta, aurrera ahala, gero eta laxoagoa.
Bukaera aldean tinta mantxak ere baditu. Edonola ere, beti irakurterraza gertatzen da.
Aldaketak eta zuzenketak ere baditu, eta, "Esplicacion del Credo" atalean, gazteleraz eginiko galdera bat, eta alboan, arkatzez, galdera bera euskaraz eta letra ere bera dela dirudi.
Gehigarriak:Eskuizkribua lehenengo orrialdean hasten da, "Esplicacion de la doctrina Cristiana" izenburupean, zuzenean "Padre nuestro en bascuenze"rekin.
Gero ipinitako estalki bat du, bertan honako hau dioelarik: "Abrégé de la Doctrine Chretienne en / le Dialecte Basque qu'on parle / dans le Val de Salazar Province de / Navarre (Espagne), et particulière- / ment dans le village de Oronz du / même Val, présentée en cadeau a / Monségneur le Prince Imperial de Fran- / ce Lucien Bonaparte, dans la Ville / de / Ochagavia" / Le 6, Novembre du 1857".
Beherago, arkatzez idatziak, "(euz) / "Juan-2" /"ochag" / "(6 nov. 1857 (e.s.i.)" / "Españe".
Goian, ezkerraldean, "127" tinta beltzez idatzia eta, eskuinaldean, "N 13.", arkatzez.
Azalaren atzekaldean, Bonapartek Euskal Herriko herrien izenak arkatzez idatziak, "clasico" erizpidearen arabera hizkeren sailkapen baten zirriborroa egiten duelarik.
Historia
Jatorria:Eskuizkribu hau Bonapartek 1857.ean eginiko bigarren bidaian jaso zuen Otsagin, apez baten opari gisa.Horren lekuko da estalkian idatzia dagoena eta Printzeak berak ere Bruno Echeniqueri hiru gutunetan aipatzen diona. 1863ko apirilaren 9an: "Je possède à dire vrai en manuscrit deux catéchismes en basque du Val de Salazar; l'un dans celui d'Ochagavia où on m'en a fait cadeau à mon passage et l'autre dans celui d'Oronz, localité du même Val, qui m'a été donné aussi par un prêtre de ce pays pendant mon séjour à Ochagavia. Ils différent un peu du catéchisme d'Astete; mais il me sera facile de les réduire à la forme que je désire." J. Urquijo (1910, 265-266).Hurrengo aipamena 1863ko abuztuaren 24an egiten du: "A Ochagavia même un prêtre parlant assez bien le français, mais dont j'ignore le nom, me fit cadeau d'un petit catéchisme incomplet dans la varieté d'Oronz, localité appartenant aussi au val de Salazar." J. Urquijo (1910, 269).Azkenik, 1866ko Urtarrilaren 31n: "Si l'écclésiastique qui à Ochagavia m'a fait cadeau du catéchisme d'Oronz en Salazar, pouvait se trouver à Roncal..." J. Urquijo (1910, 291).Jatorrizko lekua: Orontz

Izenburua:Cartas escritas por el Príncipe L. L. Bonaparte a algunos de sus colaboradores.
Egilea:Julio Urquijo
Argitaratzailea:RIEV
Urtea:1910
Orrialdeak:233-297
Informazio gehigarria
Testuaren irudiak:Mikrofilma, 2 C 8
Eskuizkribuaren argitalpenak:
Lehenengo argitalpena.

Pagola, Rosa Miren (ed.): Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak: Zaraitzera, Deustuko Unibertsitatea, Bilbao, 1997
Bigarren argitalpena.
Lehenengo edizio digitala.

Pagola, Rosa Miren (ed.): Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak. Bilduma osoaren Edizio Digitala, Deustuko Unibertsitatea (Deiker), Bilbao, 2004, 164 Mb
Eskuizkribuaren zatiaKopiaEz dirudi erabat esaterik dagoenik norena den; badu Claudio Otaeguiren letraren antza, baina ez daiteke ziurta.
Lurraldea:Nafarroa
Gordailua:Nafarroako Errege Artxibo Nagusia
Bilduma:Bonaparte Ondarea
Katalogo-zenbakia:B-14
Izenburua:Cuaderno en tres pliegos que contiene la doctrina Cristiana dialecto vulgar de Oronz
Beste identifikaziorako informazioak:
Bilduma:Egile Ezezaguna
Izenburua:Índice de los libros y papeles adquiridos por la Excma. Diputación de Navarra de la Testamentaría de S.A. el Príncipe Luis Luciano Bonaparte
Egilea:Egile Ezezaguna
Argitaratzailea:RIEV
Orrialdeak:7
Urtea:1913
Orrialdeak:187
Beste identifikaziorako informazioak:
Bilduma:González Echegaray - Arana Martija
Katalogo-zenbakia:107
Izenburua:L. L. Bonaparte. Eskuizkribuak - Argitalpenak.
Egilea:González Echegaray - Arana Martija
Argitaratzailea:Euskaltzaindia
Lekua:Bilbao
Urtea:1989
Orrialdeak:58-59
Izenburua:Orontzeko Dotrina-2
Ezezaguna
Testuaren hizkuntza:Euskara, Zaraitzera, Orontzeko aldakia
Osagarriak:Euskarria: Papera
Neurriak: 330 x 207 mm
Orri-kopurua: Eskuizkribua sei orriz osatzen da, 12 orrialde, beraz.
Orriketa: Orriak erditik tolesturik daude.
Egoera: Ondo kontserbatua dago.
Diseinua: Orrialdeen zenbakiak kopistak idatziak dira. Testua bi zutabetan emana dago, marjenak eta orrialdearen bi zutabetako banaketa arkatzez eginak daudelarik. Orrialde denak daude idatziak, baina azkenengoan laurden bat besterik ez. Lehenengo orrialdean, ezkerraldean, tinta beltzez, "128", eta arkatzez, "N 14" katalogo zenbakia idatziak ditu. Eskuinaldean, "Oronz", kopistak berak idatzia.
Eskuen deskribapena:Esan bezala, Claudio Otaeguiren letraren antza du.
Gehigarriak:Kopia oso zehatza da, ez duelarik testua ezertan aldatzen. Aldaketa bakarrak grafikoak dira: "v" guziak "b"z idatziak daude; "z"k, "e", "i" bokalez, "c"z. Aldaketaren bat ere badu, deskuidoz egina ziurrenez: "erorzra" > "erorzera"; "erran" > "esan" -azken forma honek, eginiko kopian, Otaeguiren eskuaren alde jokatuko luke-; eta zenbait antzerako erratu zuzenduak ere bai: "vigui" > "begui".
Bonapartek gutunetan Bruno Echeniqueri esaten zion bezala, eskuizkribuak Otaeguiri igorri behar izaten zitzaizkion, honek, gero, Printzeari bidali ahal izateko. Ikusi dugu, bestalde, aezkerazko Urizeko Dotrinari ere oharrak egin zizkiola; ez litzateke, beraz, harritzekoa Bonapartek argitaratzeko haren gustura ipintzen saiatzea, hark nahi zituen arau orotografikoekin moldatuz.
Ageri diren desberdintasunak egiten dugun dotrinaren edizioan oharretan azaltzen dira.
Jatorria:
Testuaren irudiak:Mikrofilma, 2 C 8

KODIFIKAZIOAREN IRIZPIDEAK

Edizioaren irizpideak

Egokitzapena: Edizio honek aurreko argitalpenetako irizpideak jarraitzen ditu.
Edizio honetan "sic" guztiak, hots, aurreko hitza, bitxia edo okerra badirudi, jatorrizko testuan horrela emana dagoela adierazteko berdez markatzen dira.
Edizio honetan oin-oharrentzako tipologia berezia ezarri da, lau taldetan banatuz:
  • Testualak: hemen eskuizkribuari egindako aldaketak, gehiketak, testuari dagozkion edonolako oin-oharrak sartu dira.
  • Historikoak: hemen eskuizkribuaren historiari dagozkionak sartu dira.
  • Linguistikoak: hauek hizkuntza edo hizkuntzalaritzari dagozkionak dira.
  • Mistoak: ohar berean tipologia mota ezberdinetakoak batera agertzen direnean.

Oin-ohar mota bakoitzari honako koloreak ezarri diegu:
  • Testualak: marroia.
  • Historikoak: horia.
  • Linguistikoak: gorria.
  • Mistoak: urdina.

Zatiketa: Edizio honetan hitzen banaketa egin da, oro har, egungo irizpideen arabera, hots aldaketa bortitzak -amalgamak, alegia- izan ezik.

2. Markaketaren deskribapena

Markaketak:

type-testuala

Eskuizkribuari egindako aldaketak, gehiketak, testuari dagozkion edonolako oin-oharrak sartu dira.

type-historikoa

Eskuizkribuaren historiari dagozkionak sartu dira.

type-linguistikoa

Hizkuntza edo hizkuntzalaritzari dagozkionak dira.

type-mistoa

Ohar berean tipologia mota ezberdinetakoak batera agertzen direnean.

Erabilitako taxonomia

Bonaparte Ondareko Corpusa

PROFILAREN DESKRIBAPENA

Hitz-gakoak:

Luis Luciano Bonaparte, Ezezaguna, Euskara, Zaraitzera, Orontzeko aldakia, Erlijiosoa , Dotrina, XIX. mendea, Prosa