|
Egungo egoera
|
XIX. eta XX. mendeen erditik aurrera izan zituen bultzada eta zirkinei esker (1936ko gerratea alde batera utziz), euskararen eredu bakar baten arazoa biziki mahairatu zen eta "Euskara Batua" deitutako modalitate mistoa ezarri zen. Hiztunentzat aldaera normalizatu bihurtu zen eta hezkuntza, administrazio eta komunikazio eremuetan eta euskal hiztunen erregistroetan erabiltzen hasi zen. Halaber, anitzen euskalduntzea gertatu da, baita euskara galduta zegoen tokitan ere. Gertakizun berri horien ondorioz, zaila da euskararen egungo egoera dialektala zehaztea, bai espazio geolektalei bai eta maila idiolektalei dagokienez ere. |
|
|