BONAPARTE ONDAREKO ESKUIZKRIBUAK - FONDO BONAPARTE
   
Euskara|Español|English
manuscrito
|| TESITEK ||
BONAPARTE ONDAREKO ESKUIZKRIBUAK - FONDO BONAPARTE
Bonaparte

Helburuak

Web honen helburu orokorrak bi dira:
  • Bonaparte Ondareko Eskuizkribuen berrerabilgarria den edizio digitala eta etiketatua eskaini.
  • Euskalki eta garai guztietarako testuen analisi gramatikala egiteko baliagarria den lan tresna erdi-automatikoa eskaini.
Edizio digitalari zuzendutako zenbait helburu zehatz honako hauek lirateke:
  • Etiketa buruak: testu bakoitzaren deskribapen bibliografiakoa eskaini testuinguruarekin lotuz: iturriak, tipologia, kronologia, gaia, eskua, euskalkia eta abar azalduz.
  • Testuak segmentatu, haien egiturari dagozkien oinarrizko banaketak eratuz eta bilaketak errazteko haiek etiketatuz, jarraian aipatzen diren atalen arabera: kapitulu, atal, sekzio, paragrafo eta abar.
  • Testuen azterketari dagozkion metadatuak sartu: aldaerak, zuzenketak, gehiketak, oharrak eta abar.
Analizatzaile gramatikala, euskalki eta garai guztietarako erabilgarria izango dena lortzeko ezarri diren helburu zehatzak hauek dira:
  • Fenomeno morfosintaktikoen bilaketa, testuingurua kontutan hartuz, egin.
  • Euskalki eta aldakien arteko ezberdintasunak ezarri.
  • Euskalkien eta garaien arabera hizkuntzaren ezaugarriak bilatu.
  • Nahi diren ezaugarri linguistikoak, euskalkien eta garaien arabera, erkatu.
  • Euskalki eta garai ezberdinetan idatzitako testuak deskribatzeko, berariazko prozedura batez inplementatu.
 
Testuen hautaketa|Analizatzaile morfologikoa|Analizatzaile sintaktikoa|Glosarioa|Testuen erkaketa|Batueratik
Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia UNIVERSIDAD DE DEUSTO · DEUSTUKO UNIBERTSITATEA