Testua

GOIBURUA



EGITASMOAREN DESKRIBAPENA

Proiektuaren argibideak

Izenburua: Eiaurrieta: San Mateoren Ebanjelioa. Transkripzio digital markatua
Itzultzailea: Pedro Jose Samper
Ikerketa zentroa: Deustuko Unibertsitatea
Ikerlari nagusia: Rosa Miren Pagola
Beste ikerlariak: XML markaketaren arduradunak: Carmen Isasi, Izaskun Magro, Eider Iturrikastillo, Ainara Iturbe
Hizkuntza ikerketaren arduradunak: Julen Errasti, Arrate Unzueta, Idoia Carramiñana

Edizioari buruzko informazioa

Edizioa:Lehenengo edizio markatua

Argitalpena

On-line sarbidea zehaztu gabe

Ohar saila

1.Edizio digitalizatu hau, aurretik paperean argitaratutako edizioa da, errebisatua eta zuzendua
2.Era berean, edizio honen oinarria eskuizkribu bat da. Iturriaren deskribapenean aurkezten dira horren datuak
3.Taxonomian Buru Orokorrean adierazitako kodeak jarraitzen dira

Iturrien deskribapena

LEHENENGO MAILA
Pagola, Rosa Miren (ed.): Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak. Bilduma osoaren Edizio Digitala, Deustuko Unibertsitatea (Deiker), Bilbao, 2004, 164 Mb
BIGARREN MAILA
"San Mateoren Ebanjelioa", Pedro Jose Samper in Pagola, Rosa Miren (ed.): Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak: Zaraitzera, Bilbao, Deustuko Unibertsitatea (Deiker), 2004, 1 alea, 17-81 orr. [Pagola, Rosa Miren (ed.): Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak].
ESKUIZKRIBUAREN DESKRIBAPENA
Identifikaziorako informazioa
Lurraldea:Nafarroa
Gordailua:Nafarroako Errege Artxibo Nagusia
Bilduma:Bonaparte Ondarea
Katalogo-zenbakia:75
Izenburua:El Evangelio según San Mateo, en bascuence, dialecto vulgar de Jaurrieta, por el Vicario D. Pedro·José Samper.
Beste identifikaziorako informazioak:
Bilduma:Egile ezezaguna
Izenburua:Índice de los libros y papeles adquiridos por la Excma. Diputación de Navarra de la Testamentaría de S.A. el Príncipe Luis Luciano Bonaparte
Egilea:Egile ezezaguna
Argitaratzailea:RIEV
Orrialdeak:7
Orrialdeak:189
Urtea:1913
Beste identifikaziorako informazioak:
Bilduma:Gonzalez Echegaray - Arana Martija
Katalogo-zenbakia:103
Izenburua:L. L. Bonaparte. Eskuizkribuak - Argitalpenak.
Egilea:C. Gonzalez Echegaray - J. A. Arana Martija,
Argitaratzailea:Euskaltzaindia
Lekua:Bilbao
Urtea:1989
Orrialdeak:58
Burua
Izenburua:San Mateoren Ebanjelioa
Itzultzailea:Pedro Jose Samper
Hizkuntza
Testuaren hizkuntza:Euskara, Zaraitzera, Eiaurrietako aldakia
Deskribapen fisikoa
Osagarriak:Euskarria: Papera
Neurriak: 220 x 158 mm
Orri-kopurua: 50 orri ditu; beraz, 100 orrialde.
Orriketa: Eskuizkribuak erditik tolesturik dauden orriz osatzen da.
Egoera: Paperak ur-markak ditu, "Manterola" irakur daitekeelarik. Ondo kontserbatuta dago.
Diseinua: Lehenengo orrian idatzia du: "Jesucristo gure Jaunaren / Evangelio sandua / Segun San Mateo. / Don Pedro Jose Samper, / Eaurtaco apez Ssaunac; / Aita Amaten erdaratic / Eaurta bereco uscarala / itzulia. / 1869." Orri berean, goiko partean, arkatzez idatzia du "75" katalogo zenbakia eta behean Nafarroako Artxiboko zigilua. Ebanjelioaren testua bigarren orrian hasten da "Jesucristo gure Jaunaren Evangelio sandua / segun San Matéo", eta idazlea orrialde honetan hasten da zenbatzen, 95. orrialderaino Testua bi zutabetan idatzita dago.
Eskuen deskribapena:Orrialdeak, testuaren idazkera nahiz zeharka, nahiz goitik behera zaintzeko arkatzez egindako marrekin eta marjenekin markatuta daude.
Beltzez idatzitako letra xehe eta garbiaz zuzenketa asko ditu.
Egilea bigarren orrian hasten da orrialdeak zenbakitzen 95 orrialde eta zenakiraino, non bukatzen den Ebanjelioa.
Gehigarriak:Lehenengo bost orrialdeetan Bonapartek berak egindako zuzenketak daude, hona batzuk: "engendratucizun" Semperek, "engendratuztizun" Bonapartek, "bere aneac" > "aren anayeak-anaeak", "Erreguea" > "errege", "erregueac" > "erregek", "esposo Mariarena" > "senar Mariarna", "euztea" > "uztea", "aparecitucitzayon" > "zizayen", "sabelean" > "entrañetan", "profetáan" > "profetaren baitan"; bakarren batzuk fonetiko-ortografikoak dira: "gutcia" > "guzia", "fanadien" "fan nadien", "Yzanenzu" > "izaneunzu"
Historia
Jatorria:Jatorrizko lekua: Eiaurrieta
Jatorrizko data: 1869
Informazio gehigarria
Testuaren irudiak:Mikrofilma, 2 C 8
Eskuizkribuaren argitalpenak:
Lehenengo argitalpena.

Pagola, Rosa Miren (ed.): Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak: Zaraitzera, Deustuko Unibertsitatea (Deiker), Bilbao, 2004
Bigarren argitalpena.
Lehenengo edizio digitala.

Pagola, Rosa Miren (ed.): Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak. Bilduma osoaren Edizio Digitala, Deustuko Unibertsitatea (Deiker), Bilbao, 2004, 164 Mb

KODIFIKAZIOAREN IRIZPIDEAK

Edizioaren irizpideak

Egokitzapena: Edizio honek aurreko argitalpenetako irizpideak jarraitzen ditu.
Edizio honetan "sic" guztiak, hots, aurreko hitza, bitxia edo okerra badirudi, jatorrizko testuan horrela emana dagoela adierazteko berdez markatzen dira.
Edizio honetan oin-oharrentzako tipologia berezia ezarri da, lau taldetan banatuz:
  • Testualak: hemen eskuizkribuari egindako aldaketak, gehiketak, testuari dagozkion edonolako oin-oharrak sartu dira.
  • Historikoak: hemen eskuizkribuaren historiari dagozkionak sartu dira.
  • Linguistikoak: hauek hizkuntza edo hizkuntzalaritzari dagozkionak dira.
  • Mistoak: ohar berean tipologia mota ezberdinetakoak batera agertzen direnean.

Oin-ohar mota bakoitzari honako koloreak ezarri diegu:
  • Testualak: marroia.
  • Historikoak: horia.
  • Linguistikoak: gorria.
  • Mistoak: urdina.

Zatiketa: Edizio honetan hitzen banaketa egin da, oro har, egungo irizpideen arabera, hots aldaketa bortitzak -amalgamak, alegia- izan ezik.

2. Markaketaren deskribapena

Markaketak:

type-testuala

Eskuizkribuari egindako aldaketak, gehiketak, testuari dagozkion edonolako oin-oharrak sartu dira.

type-historikoa

Eskuizkribuaren historiari dagozkionak sartu dira.

type-linguistikoa

Hizkuntza edo hizkuntzalaritzari dagozkionak dira.

type-mistoa

Ohar berean tipologia mota ezberdinetakoak batera agertzen direnean.

Erabilitako taxonomia

Bonaparte Ondareko Corpusa

PROFILAREN DESKRIBAPENA

Hitz-gakoak:

Luis Luciano Bonaparte, Pedro Jose Samper, Euskara, Zaraitzera, Eiaurrietako aldakia, Testu erlijiosoa, XIX. Mendea, Prosa