Testua

GOIBURUA



EGITASMOAREN DESKRIBAPENA

Proiektuaren argibideak

Izenburua: Otsagi: Dotrina Kristiana. Transkripzio digital markatua
Itzultzailea: Juan Marco Juanco
Ikerketa zentroa: Deustuko Unibertsitatea
Ikerlari nagusia: Rosa Miren Pagola
Beste ikerlariak: XML markaketaren arduradunak: Ainara Iturbe
Hizkuntza ikerketaren arduradunak: Julen Errasti, Idoia Carramiñana

Edizioari buruzko informazioa

Edizioa:Lehenengo edizio markatua

Argitalpena

On-line sarbidea zehaztu gabe

Ohar saila

1.Edizio digitalizatu hau, aurretik paperean argitaratutako edizioa da, errebisatua eta zuzendua.
2.Era berean, edizio honen oinarria eskuizkribu bat da. Iturriaren deskribapenean aurkezten dira horren datuak.
3.Taxonomian Buru Orokorrean adierazitako kodeak jarraitzen dira.

Iturrien deskribapena

LEHENENGO MAILA
Pagola, Rosa Miren (ed.): Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak: Bilduma osoaren Edizio Digitala, Deustuko Unibertsitatea (Deiker), Bilbao, 2004, 164 Mb
BIGARREN MAILA
"Otsagiko Dotrina", Juan Marco Juanco in Pagola, Rosa Miren (ed.): Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak: Zaraitzera, Bilbao, Deustuko Unibertsitatea (Deiker), 1997, 1 alea, 241-261 orr. [Pagola, Rosa Miren (ed.): Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak].
ESKUIZKRIBUAREN DESKRIBAPENA
Identifikaziorako informazioa
Lurraldea:Nafarroa
Gordailua:Nafarroako Errege Artxibo Nagusia
Bilduma:Bonaparte Ondarea
Izenburua:Doctrina Cristiana en bascuence vulgar de Ochagavia, por el maestro de la misma villa Juan Marcos Juanco
Katalogo-zenbakia:Bv-16
Beste identifikaziorako informazioak:
Bilduma:Egile ezezaguna
Izenburua:Índice de los libros y papeles adquiridos por la Excma. Diputación de Navarra de la Testamentaría de S.A. el Príncipe Luis Luciano Bonaparte
Egilea:Egile ezezaguna
Argitaratzailea:RIEV
Orrialdeak:7
Orrialdeak:187
Urtea:1913
Beste identifikaziorako informazioak:
Bilduma:González Echegaray - Arana Martija
Katalogo-zenbakia:111
Izenburua:L. L. Bonaparte. Eskuizkribuak-Argitalpenak.
Egilea:González Echegaray - Arana Martija
Argitaratzailea:Euskaltzaindia
Lekua:Bilbao
Urtea:1989
Orrialdeak:59
Burua
Izenburua:Otsagiko dotrina
Itzultzailea:Juan Marco Juanco
Hizkuntza
Testuaren hizkuntza:Euskara, Zaraitzera, Otsagiko aldakia
Deskribapen fisikoa
Osagarriak:Euskarria: Papera
Neurriak: 200 x 165 mm
Orri-kopurua: 18 orriz osatzen da, 36 orrialde denera, beraz.
Orriketa: Eskuizkribua erditik tolesturik dauden orriz isatzen da.
Egoera: Paperak ur-markak ditu.
Diseinua: Idazleak berak zenbakitu ditu orrialdeak.
Eskuen deskribapena:"Doctrina cristiana en bascuence, escrita en 1834 y añadida / años anteriores con varias preguntas y respuestas necesarias, / y principalmente sobre la misa, confesion y comunion. / Del M<aest>ro de Ochagavía Juan Marco Juanco." da dotrinaren hasiera gainean datorren testua, Bonaparterena dirudien letraz idatzia. Beraz, norena, nongoa eta noizkoa den garbi agertzen zaizkigu.
Nabari da maistru baten lana dela: orrietan marjen guziak arkatzez ongi ezarriak ditu eta oso letra garbiz idatzia dago, tinta beltzez eta txukun.
Halere, baditu idatziz gerozko zenbait zuzenketa, betiere hizkeraren ezaugarriak agertzeko asmoz: "garalaric" > "garelaric, "Bularreara" > "bularreala". Ortografiari baizik ez dagozkionak ere badira: "guardatzen" > guardazen", "anitz" > aniz", "entzuten" > "enzuten", "mintzo" > "minzo". Dena den, zuzenketak Bonapartek eginak direla dirudi.
Lehenengo orrialdean "132" zenbakia dauka eta azkenean, Collinsen letra dirudienaz, arkatzez idatzia: "(euzi, euz) / Joan-32".
Gehigarriak:
Historia
Jatorria:Eskuizkribua 1857.ean Zaraitzura egin zuen bidaian eman zioten. Dotrina honen berri Bonapartek 1863ko apirilaren 9an ematen du, Bruno Echeniqueri idatzitako gutunean: "Je possède à dire vrai en manuscrit deux catéchismes en basque du Val de Salazar; l'un dans celui d'Ochagavia où l'on m'en a fait cadeau à mon passage" J. Urquijo (1910, 265).Nork itzulia den dotrina eta J. M. Juancori buruzko erizpidea eta noiz oparitu zioten eskuizkribua, zehaztasun gehiagoz Echeniqueri berari 1863ko abuztuaren 24an idatzitako gutunean azaltzen du: "... on m'a fait cadeau à Ochagavia en 1857 lorsque je reçus l'hospitalité du bon Curé de cette localité. J'ai oublié son nom, mais je me souviens très-bien de celui du traducteur du catéchisme qui était maître d'école d'Ochagavia: Don Juan Marco Juanco. Ce monsieur me paraissait très-âgé; mais je serais bien aise d'apprendre de ses nouvelles; et s'il vit encore, comme je l'espère, je voudrais bien me mettre en correspondance directe avec lui" J. Urquijo (1910, 269).1864ko urtarrilaren 9an Echeniqueri esaten dionaren arabera, Juancotarrek dotrinaren beste itzulpen bat, aitak egina, bidali ziotela dirudi: "Ils me remîrent en même temps un catéchisme composé par Don Juanco père en basque de Ochagavia, qui n'est pas à vrai dire le même catéchisme que celui que nous avons adopté". J. Urquijo (1910, 273). Beraz, Otsagiko hizkerara itzuliak zeuden dotrinaren bi bertsio izan zituen garai hartan Bonapartek esku artean, biak Juanco aitak eginak; halere, bigarren hau, Bonaparteren Ondarean agertzen ez denez, berriro Marcelino Juancori itzuli ziona dela pentsatu beharko da, 1864ko martxoaren 7an horrela bait zion Bonapartek Echeniqueri: "Dans quelques jours je vais écrire moi-même à Ochagavia à ce bon Curé pour le remercier, et lui enverrai en même temps le catéchisme de son père." J. Urquijo (1910, 278).Eta urte bereko irailaren 17an: "Je n'ai pas écrit à Monsieur Juanco jusqu'à présent, mais je le fais maintenant sans entrer dans aucun détail linguistique. Ce brave écclésiastique désire le catéchisme d'Ochagavia écrit par son père. Je l'ai tout copié de ma main et je le lui renvoie par votre entremise avec les deux lignes que je lui écris et que je vous prie de lui faire parvenir le plus tôt possible." (1910, 278).Agian, Marcelino Juancok aitaren eskuizkribu hau nahi·zuen, berak, hartan oinarrituz, Otsagiko hizkerara ustez egokiagoa gerta zitekeen itzulpena egiteko, 1865eko abenduaren 7an, hau da, urtebete geroago, Printzeak Echeniqueri horrela esaten bait zion: "[...] parce qu'après tout Monsieur Juanco vous a envoyé au moins une partie du catéchisme d'Ochagavia, et que ce catéchisme m'interesse moins que les autres, puisque je posséde celui du père de Monsieur Juanco et un autre d'un prêtre d'Oronz. Avec ces deux catéchismes du Salazar et avec ce que vous allez m'envoyer le plus tôt possible de D. Marcelino je pourrai tirer des conclusions assez correctes sur le nature du dialecte salazarais." J. Urquijo (1910, 289).Hori inoiz bidali ote zionaren berririk ez dago, eta Bonaparteren Ondarean ere aztarnarik ageri ez denez, ez ziola deus igorri pentsa daiteke.
Informazio gehigarria
Testuaren irudiak:Mikrofilma, 2 C 9
Eskuizkribuaren argitalpenak:
Lehenengo argitalpena.

Pagola, Rosa Miren (ed.): Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak: Zaraitzera, Deustuko Unibertsitatea, Bilbao, 1997
Bigarren argitalpena.
Lehenengo edizio digitala.

Pagola, Rosa Miren (ed.): Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak. Bilduma osoaren Edizio Digitala, Deustuko Unibertsitatea (Deiker), Bilbao, 2004, 164 Mb

KODIFIKAZIOAREN IRIZPIDEAK

Edizioaren irizpideak

Egokitzapena: Edizio honek aurreko argitalpenetako irizpideak jarraitzen ditu.
Edizio honetan "sic" guztiak, hots, aurreko hitza, bitxia edo okerra badirudi, jatorrizko testuan horrela emana dagoela adierazteko berdez markatzen dira.
Edizio honetan oin-oharrentzako tipologia berezia ezarri da, lau taldetan banatuz:
  • Testualak: hemen eskuizkribuari egindako aldaketak, gehiketak, testuari dagozkion edonolako oin-oharrak sartu dira.
  • Historikoak: hemen eskuizkribuaren historiari dagozkionak sartu dira.
  • Linguistikoak: hauek hizkuntza edo hizkuntzalaritzari dagozkionak dira.
  • Mistoak: ohar berean tipologia mota ezberdinetakoak batera agertzen direnean.

Oin-ohar mota bakoitzari honako koloreak ezarri diegu:
  • Testualak: marroia.
  • Historikoak: horia.
  • Linguistikoak: gorria.
  • Mistoak: urdina.

Zatiketa: Edizio honetan hitzen banaketa egin da, oro har, egungo irizpideen arabera, hots aldaketa bortitzak -amalgamak, alegia- izan ezik.

2. Markaketaren deskribapena

Markaketak:

type-testuala

Eskuizkribuari egindako aldaketak, gehiketak, testuari dagozkion edonolako oin-oharrak sartu dira.

type-historikoa

Eskuizkribuaren historiari dagozkionak sartu dira.

type-linguistikoa

Hizkuntza edo hizkuntzalaritzari dagozkionak dira.

type-mistoa

Ohar berean tipologia mota ezberdinetakoak batera agertzen direnean.

Erabilitako taxonomia

Bonaparte Ondareko Corpusa

PROFILAREN DESKRIBAPENA

Hitz-gakoak:

Luis Luciano Bonaparte, Juan Marco Juanco, Zaraitzera, Otsagiko aldakia, Erlijiosoa , Dotrina, XIX. mendea, Prosa