Testua

GOIBURUA



EGITASMOAREN DESKRIBAPENA

Proiektuaren argibideak

Izenburua: Eiaurrieta: Dotrina Kristiana. Transkripzio digital markatua
Itzultzailea: Pedro Jose Samper
Ikerketa zentroa: Deustuko Unibertsitatea
Ikerlari nagusia: Rosa Miren Pagola
Beste ikerlariak: XML markaketaren arduradunak: Izaskun Magro, Ainara Iturbe
Hizkuntza ikerketaren arduradunak: Julen Errasti, Idoia Carramiñana

Edizioari buruzko informazioa

Edizioa:Lehenengo edizio markatua

Argitalpena

On-line sarbidea zehaztu gabe

Ohar saila

1.Edizio digitalizatu hau, aurretik paperean argitaratutako edizioa da, errebisatua eta zuzendua.
2.Era berean, edizio honen oinarria eskuizkribu bat da. Iturriaren deskribapenean aurkezten dira horren datuak.
3.Taxonomian Buru Orokorrean adierazitako kodeak jarraitzen dira.

Iturrien deskribapena

LEHENENGO MAILA
Pagola, Rosa Miren (ed.): Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak: Bilduma osoaren Edizio Digitala, Deustuko Unibertsitatea (Deiker), Bilbao, 2004, 164 Mb
BIGARREN MAILA
"Eiaurrietako Dotrina", Pedro Jose Samper in Pagola, Rosa Miren (ed.): Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak: Zaraitzera, Bilbao, Deustuko Unibertsitatea (Deiker), 1997, 1. alea, 86-114 orr. [Pagola, Rosa Miren (ed.): Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak].
ESKUIZKRIBUAREN DESKRIBAPENA
Identifikaziorako informazioa
Lurraldea:Nafarroa
Gordailua:Nafarroako Errege Artxibo Nagusia
Bilduma:Bonaparte Ondarea
Katalogo-zenbakia:15
Izena:Catecismo en bascuence, dialecto vulgar de Jaurrieta
Beste identifikaziorako informazioak:
Bilduma:Egile ezezaguna
Izenburua:Índice de los libros y papeles adquiridos por la Excma. Diputación de Navarra de la Testamentaría de S.A. el Príncipe Luis Luciano Bonaparte
Egilea:Egile ezezaguna
Argitaratzailea:RIEV
Orrialdeak:7
Orrialdeak:187
Urtea:1913
Beste identifikaziorako informazioak:
Bilduma:González Echegaray-Arana Martija
Katalogo-zenbakia:104
Izenburua:L. L. Bonaparte. Eskuizkribuak-Argitarapenak
Egilea:Carlos González Echegaray
Egilea:Jose Antonio Arana Martija
Argitaratzailea:Euskaltzaindia
Lekua:Bilbao
Urtea:1989
Orrialdeak:58
Burua
Izenburua:"Catecismo doctrina cristianarna, Aita Gas- / par de Astetec compondua, zoin corregitric eta / añadienzequin publicacen baita Ex<celentisi>mo eta / Il<ustrisi>mo Ssaum Doctore Don Pedro Cirilo Uriz / eta Labairu, Yruñaco Obispoaren ordenez / bere obispadocoen usutaco."
Itzultzailea:Pedro Jose Samper
Hizkuntza
Testuaren hizkuntza:Euskara, Zaraitzera, Eiaurrietako aldakia
Deskribapen fisikoa
Osagarriak:Euskarria: Papera.
Neurriak: 150 x 105 mm
Orri-kopurua: Eskuizkribuak erditik tolesturik eta josirik dauden 30 orri ditu; beraz, 60 orrialde.
Orriketa: Orrialdeak idazleak zenbatu ditu eta egileak berak arkatzez eginiko zuzen idazteko marrak eta marjenak dauzka.
Egoera: Eskuizkribua ondo kontserbatuta dago. Paperak ez dauka ur markarik.
Diseinua: Dotrina bigarren orrialdean hasi eta 57.aren erdian bukatzen da; Gainerakoak zuriz daude.
Eskuen deskribapena:Dotrinaren lehenengo orrialdean, goian, ezkerraldean, "126" tinta beltzez idatzita dago eta arkatzez "(euz, / fan)". Goian, tinta gorriz eta Bonaparteren letraz "Jaurrieta", arkatzez idatzirik, "15." katalogo zenbakia.
Gehigarriak:Tinta beltzez idatzitako letra garbi eta txukuna, baditu zenbait zuzenketa.
Batzuk, ugari samarrak, dotrina kopiatzerakoan eginak.
Beste batzuk, lehenengo partean daudenak, dotrina idatzi ondoren herriko hizkerara gehiago egokituz eginak, hona adibide batzuk askotan agertzen direnak: "conveniduzu" > "convenizu", "ginastenditcienac" > "ginestencienac", "galdeguitez" > "galditez", "galdeguitenzut" > "galditenzut".
Historia
Jatorria:Badugu dotrina honen erreferentziarik Bonapartek Otaeguiri 1866ko ekainaren 7an idatzi zion gutunean:"He recibido los catecismos de Uriz, Vidangoz, Jaurrieta, Garralda y el calendario, y el diccionario de Astigarraga [...]".Acabo de escribir yo mismo á los señores curas de Jaurrieta y de Vidangoz para darles mis gracias y decirles que Vd.se ha servido encargarse de hacerles pasar la retribución debida por los catecismos". Rodríguez Ferrer (1873, 75).Jatorrizko lekua: Eaurtan
Jatorrizko data: 1866

Los vascongados: su país, su lengua y el Príncipe L.L. Bonaparte, Madril, 1873
Informazio gehigarria
Testuaren irudiak:Mikrofilma, 2 C 8
Eskuizkribuaren argitalpenak:
Lehenengo argitalpena.
Doktrinaren hiru itzulpenak, aezkerazkoa, zaraitzerazkoa eta erronkarierazkoa, batera argitaratu zituen Bonaparte Printzeak.

Le petit catéchisme espagnol du P. Astete, traduit en trois dialectes basques: 1. Aezcoan par don Pedro José Minondo, instituteur à Garralda, avec la coopération de don Martin Elizondo d'Aribe; 2. Salazarais, par don Pedro Samper, curé de Jaurrieta; 3. Roncalais, par don Prudencio Hualde, Curé de Vidangoz. Verifié et modifié sur les lieux mémes par le Prince Louis-Lucien Bonaparte, avec le concours des gens de la campagne, et aprés avoir redu les trois versions aussi comparatives que possible., Strangeways & Walden, Londres, 1869, 250 ale
Bigarren argitalpena.
Oinarrizko testua jarraitzen da orohar, Samperrena, alegia, baina aldaketak, grafiko-fonikoez eta morfo-sintaktikoez gain, testuaren ordenari eta lexiko berari dagokionez ere, larriskoak dira. Horregatik, ez dago bi testuak behar bezala erkatzerik, haundiskoak baitira desberdintasunak; izan ere, hasierako testua aldatu ez, baizik, testu hura oinarritzat hartuz, beste bat egin da, eta horrek hau ere osorik argitaratzea eskatuko luke, lan honen xedeetatik kanpo ez balitz geldituko.

Bonaparteren argitaratzeko irizpideez: Aezkoa, Zaraitzu eta Erronkariko dotrinak - (I), ASJU, Donostia, 1992
Hirugarren argitalpena.

Pagola, Rosa Miren (ed.): Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak: Zaraitzera, Deustuko Unibertsitatea (Deiker), Bilbao, 1997
Laugarren argitalpena.
Lehenengo edizio digitala.

Pagola, Rosa Miren (ed.): Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak: Bilduma osoaren Edizio Digitala, Deustuko Unibertsitatea (Deiker), Bilbao, 2004, 164 Mb

KODIFIKAZIOAREN IRIZPIDEAK

Edizioaren irizpideak

Egokitzapena: Edizio honek aurreko argitalpenetako irizpideak jarraitzen ditu.
Edizio honetan "sic" guztiak, hots, aurreko hitza, bitxia edo okerra badirudi, jatorrizko testuan horrela emana dagoela adierazteko berdez markatzen dira.
Edizio honetan oin-oharrentzako tipologia berezia ezarri da, lau taldetan banatuz:
  • Testualak: hemen eskuizkribuari egindako aldaketak, gehiketak, testuari dagozkion edonolako oin-oharrak sartu dira.
  • Historikoak: hemen eskuizkribuaren historiari dagozkionak sartu dira.
  • Linguistikoak: hauek hizkuntza edo hizkuntzalaritzari dagozkionak dira.
  • Mistoak: ohar berean tipologia mota ezberdinetakoak batera agertzen direnean.

Oin-ohar mota bakoitzari honako koloreak ezarri diegu:
  • Testualak: marroia.
  • Historikoak: horia.
  • Linguistikoak: gorria.
  • Mistoak: urdina.

Zatiketa: Edizio honetan hitzen banaketa egin da, oro har, egungo irizpideen arabera, hots aldaketa bortitzak -amalgamak, alegia- izan ezik.

2. Markaketaren deskribapena

Markaketak:

type-testuala

Eskuizkribuari egindako aldaketak, gehiketak, testuari dagozkion edonolako oin-oharrak sartu dira.

type-historikoa

Eskuizkribuaren historiari dagozkionak sartu dira.

type-linguistikoa

Hizkuntza edo hizkuntzalaritzari dagozkionak dira.

type-mistoa

Ohar berean tipologia mota ezberdinetakoak batera agertzen direnean.

Erabilitako taxonomia

Bonaparte Ondareko Corpusa

PROFILAREN DESKRIBAPENA

Hitz-gakoak:

Luis Luciano Bonaparte, Pedro Jose Samper, Euskara, Zaraitzera, Eiaurrietako aldakia, Testu erlijiosoa, XIX. mendea, Dotrina