Testua

GOIBURUA



EGITASMOAREN DESKRIBAPENA

Proiektuaren argibideak

Izenburua: Uriz: Dotrina Kristiana. Transkripzio digital markatua
Itzultzailea: Juan Cruz Elizalde / Claudio Otaegui
Ikerketa zentroa: Deustuko Unibertsitatea
Ikerlari nagusia: Rosa Miren Pagola
Beste ikerlariak: XML markaketaren arduradunak: Carmen Isasi, Izaskun Magro, Ainara Iturbe
Hizkuntza ikerketaren arduradunak: Julen Errasti, Arrate Unzueta

Edizioari buruzko informazioa

Edizioa:Lehenengo edizio markatua

Argitalpena

On-line sarbidea zehaztu gabe

Ohar saila

1.Edizio digitalizatu hau, aurretik paperean argitaratutako edizioa da, errebisatua eta zuzendua.
2.Era berean, edizio honen oinarria eskuizkribu bat da. Iturriaren deskribapenean aurkezten dira horren datuak.
3.Taxonomian Buru Orokorrean adierazitako kodeak jarraitzen dira.
4.Dotrina honek badu kopia bat, itzultzaile berak egina, Juan Cruz Elizaldek alegia, eta·ez da erabat berdina.
5.Lehenengo itzulpenari Claudio Otaeguik, Bonapartek eskaturik ziurrenez, zenbait ohar egin zizkion, eta gero Elizaldek, ohar horiek kontutan izanik, bigarren testua prestatu zuen, Printzearen gustura zuzenago egokituz.

Iturrien deskribapena

LEHENENGO MAILA
Pagola, Rosa Miren (ed.): Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak: Bilduma osoaren Edizio Digitala, Deustuko Unibertsitatea (Deiker), Bilbao, 2004, 164 Mb
BIGARREN MAILA
"Urizko Dotrina", Juan Cruz Elizalde in Pagola, Rosa Miren (ed.): Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak: Hegoaldeko goinafarrera, Bilbao, Deustuko Unibertsitatea (Deiker), 1996, 3. alea, 1193-1232 orr. [Pagola, Rosa Miren (ed.): Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak].
ESKUIZKRIBUAREN DESKRIBAPENA
Identifikaziorako informazioa
Lurraldea:Nafarroa
Gordailua:Nafarroako Errege Arxtibo Nagusia
Bilduma:Bonaparte Ondarea
Katalogo-zenbakia:B-60
Beste identifikaziorako informazioak:
Bilduma:Egile ezezaguna
Izenburua:Índice de los libros y papeles adquiridos por la Excma. Diputación de Navarra de la Testamentaría de S.A. el Príncipe Luis Luciano Bonaparte
Egilea:Egile ezezaguna
Argitaratzailea:RIEV
Orrialdeak:7
Orrialdeak:188
Urtea:1913
Beste identifikaziorako informazioak:
Bilduma:Gonzalez Echegaray - Arana Martija
Katalogo-zenbakia:52
Izenburua:L. L. bonaparte. Eskuizkribuak - Argitarapenak.
Egilea:C. Gonzalez Echegaray - J. A. Arana Martija
Argitaratzailea:Euskaltzaindia
Lekua:Bilbao
Urtea:1989
Orrialdeak:47
Burua
Izenburua:Urizko Dotrina
Itzultzailea:Juan Cruz Elizalde
Hizkuntza
Testuaren hizkuntza:Euskara, Hegoaldeko goinafarrera, Ekialdeko azpieuskakia, Urizko aldakia
Deskribapen fisikoa
Osagarriak:Euskarria: Papera
Neurriak: 160 x 110 mm
Orri-kopurua: Eskuizkribuak 54 orri ditu, 108 orrialde, beraz, denak idatziak.
Orriketa: Orrialdeak ez daude paginatuak.
Egoera: Papera ez da beti berdina, eta batzuetan ondo irakur ezin daitezkeen ur-markak ditu.
Diseinua: Dotrina lehenengo orrialdean hasten da, zuzen zuzenean, testu honen jarraian: "Arcico Vallea compocen da / oguei·eta vorz erri eta caserio- / quin, Urizco erria dago erdisuan, / eta Valleco uscara dá, nic oray / explicacen duten vezala. / Juan Cruz Elizalde."
Eskuen deskribapena:Letra haundi samarra eta aski arrunta, azken letretako zirrimarrak luzatzeko joera azalduz.
Tinta beltzez idatzia dago, eta nahiko zuzenketa, aldaketa eta tatxoi ere agertzen dira testuan zehar.
Gehigarriak:Lehenengo orrialdean, goiko partean eta erdian, tinta gorriz Bonapartek idatzia, "Uriz 1." irakur daiteke; ezker aldean eta arkatzez idatzirik, bi zenbaki ageri dira "67" eta "60"; eskuin aldean, arkatzez hemen ere, "60". Azken orria ia zuriz dago, bi lerro baino ez bait daude idatzirik.
Historia
Jatorria:Artzibar bailarako Uriz herriko hizkerara Juan Cruz Elizaldek itzulia dagon dotrina bat baino ez da hemen editatzen duguna. Halere, dotrina honek badu kopia bat, itzultzaile berak egina, Juan Cruz Elizaldek alegia, eta·ez da erabat berdina. Lehenengo itzulpenari Claudio Otaeguik, Bonapartek eskaturik ziurrenez, zenbait ohar egin zizkion, eta gero Elizaldek, ohar horiek kontutan izanik, bigarren testua prestatu zuen, Printzearen gustura zuzenago egokituz.Bien artean desberdintasunak ez dira sakonak. Zenbait grafia aldatzen dira, batez ere ahoskerarekin lotzen direnak, baita sinkopa eta laburpenetan ere, orohar, bigarren bertsioa herrikoiagoa dela esan daiteke. Baita itzulpena bera ere zainduagoa du, beti ere lehenengo itzulpenean agertzen diren hitz mordoiloak txuliatuz.Edizioa dotrina bakarrarena da, orijinala eta lehenengoa denarena. Beste eskuizkribuan dauden aldaketa guziak oharretan azaltzen dira. Jarraian, eskuizkribu bakoitzaren deskribapena eta azalpena egiten da, Otaegirena dena ere, noski, izenburu hauen arabera: "Eskuizkribua - 1", lehenengo itzulpena eta orijinala dena, eta hemen editatzen dena; "Eskuizkribua - 2", Otaeguiren oharrak kontutan hartuta egiten den kopia, itzultzaileak sarturiko aldaketez osatua eta hemen oharretan sartzen dena. "Eskuizkribua - 3", azkena, Otaeguiren oharrak dituena.
Informazio gehigarria
Testuaren irudiak:Mikrofilma, 2 C 6
Eskuizkribuaren argitalpenak:
Lehenengo argitalpena.

Pagola, Rosa Miren (ed.): Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak: Hegoaldeko goinafarrera, Deustuko Unibertsitatea (Deiker), Bilbao, 1996
Bigarren argitalpena.
Lehenengo edizio digitala.

Pagola, Rosa Miren (ed.): Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak: Bilduma osoaren Edizio Digitala, Deustuko Unibertsitatea (Deiker), Bilbao, 2004, 164 Mb
Eskuizkribuaren zatiaEskuizkribua -2
Lurraldea:Nafarroa
Gordailua:Nafarroako Errege Artxibo Nagusia
Bilduma:Bonaparte Ondarea
Katalogo-zenbakia:Bv-61
Beste identifikaziorako informazioak:
Bilduma:González Echegaray - Arana Martija
Katalogo-zenbakia:53
Izenburua:L. L. Bonaparte. Eskuizkribuak-Argitalpenak.
Egilea:González Echegaray - Arana Martija
Argitaratzailea:Euskaltzaindia
Lekua:Bilbao
Urtea:1989
Orrialdeak:47
Testuaren hizkuntza:Euskara, Hegoaldeko goinafarrera, Ekialdeko azpieuskalkia, Urizko aldakia
Osagarriak:Euskarria: Papera
Neurriak: 160 x 110 mm
Orri-kopurua: Denera pajinatu gabeko 49 orri hartzen ditu eta, beraz, 98 orrialde.
Orriketa: Josiak daude, baina, egun, batzuk askatuak aurkitzen dira.
Egoera:
Diseinua: Eskuizkribua bigarren orrian hasten da zuzenean dotrinaren lehenengo atalarekin, "Gurutze Sanduaren" otoitzarekin, alegia. Lehenengo orria zuriz dago, gero idatzitako zenbait datuekin. Goian eta·ezkerraldean, arkatzez "66" zenbakia dauka eta·eskuin aldean, arkatzez ere, "61" katalogo zenbakia. Erdian, Bonaparteren letraz eta tinta gorriz, "Uriz 2", eta beherago, arkatzez·eta saiheska, "Uriz". Azken orrialdean dotrinaren testuaren bukaera dator, lau lerro eta erdi hartuz.
Eskuen deskribapena:Aurreko dotrinan bezala, Elizaldek tinta beltzez idatzi du eta honetan oso aldaketa gutxi egiten ditu testuan zehar.
Bonapartek argitaratzeko asmoa izan zuela esan daiteke, lehenengo partea inprimategirako prestatua bait dago. Marjena seinalatua du, hasierako otoitzak zenbaki erromanikoz zenbakituak, "Declaracion" eta "Division" hitzak bakoitzari dagokion atalean idatziz, eta atal bakoitzaren galdera zenbakitua. Horrela eskuizkribuaren 15. orriraino, orri hauek ere zenbakituak daudelarik. Hortik aurrera ez da gehiago seinalatu.
Badirudi, beste kasutan bezala, hemen ere Bonapartek eginak direla, tinta gorriz idatziz, aipatu diren zehaztasun hauek.
Gehigarriak:Ez du, kasu honetan, nongoa den eta nork idatzi duen esaten, aurrekoan ez bezala.
Jatorria:
Administrazioko informazioa:

Ezezaguna: Catecismo en bascuence, dialecto vulgar de Uriz. (Valle de Arce.), RIEV, 1913, vol. 7, pp. 188

Nafarroako Aldundira joan ziren eskuizkribuen katalogoan "61" zenbakia darama
Testuaren irudiak:Mikrofilma, 2 C 6
Eskuizkribuaren zatiaEskuizkribua - 3Hona eskuizkribuaren edukia:"Nota de las faltas que tiene el Astete de Uriz en concepto del que suscribe, salvo la opiniom mas autorizada del Sr. Traductor de Uriz.""Las siguientes palabras deben escribirse con tz o tc.""confesacea por -tzea / parcacen p -tcen/ vioceco p -tzeco / sinistacen p -tcen / guruce p -tze / santiguacea p -tcea / erioza p -tza / salvazalea p -tzalea / glorificazalea p <> / escaceco p -tceco / usacen p -tcen / verticea p -tcea / bazuc p -tzuc / gaizazu p tzazu / barcacen p -tcen / gaituste p tuzte / criazalea p tzalea / baicen p baice / cen p ce; esto ha usado de las dos maneras, así como izancen é izance, zuen y zue, cituen y citue: pero ha usado muy bien las sig<uien>tes palabras: baicitue, cindue, ce, oroice, baice, botacitue sin n final.""gurucen por tcean / juzgacera p tcera / zaizala p -tzala / eracusi p. tsi / erioceco p. tceco / deicea p tcea / hices p hitzez / obras, culpas, deseyus, duda si han de terminar en s ó z; / maitacea p tcea / zorci p tci / beaza p tza / gaizan p tzan / ezauceco po tceco / esconceco p tceco / etc., etc. repito es una opinion quizá mal fundada, pero me ha parecido oportuno para que con esto á la vista consulte bien la pronunciacion, y llevetz ó tc las palabras que así se pronuncien y omita en las q<u>e no se pronuncian.""Palabras que deben escribirse con ss al principio: tsaiqui por ssai- / tsarduqui p ssar- / tsan p. ssan / tsausi p ssausi / tsarriric p ssarriric / tsayac p ssayac ect. / todas estas palabras ha escrito con V. con ts y no con ss como se debe.""Palabras que deben llevar g al principio segun datos suministrados por el Sr. Traductor de Uriz.""arren, ayec, an, oriec, ontas, ortas, ori, arec, hura, artas, ortan, emen, zuen, artan, etc. / au y gau, y artas y gartas ha usado indistintamente."He aquí el compendio de las observaciones que le han parecido útiles al que suscribe, respetando siempre la del Sr. Traductor de Uriz, suplicándole sin embargo consulte con mi humilde parecer al sacar la copia.Claudio Otaegui(Errubricatua).
Lurraldea:Nafarroa
Gordailua:Nafarroako Errege Artxibo Nagusia
Bilduma:Bonaparte Ondarea
Katalogo-zenbakia:Bv-62
Beste identifikaziorako informazioak:
Bilduma:González Echegaray - Arana Martija
Katalogo-zenbakia:51
Izenburua:L. L. Bonaparte. Eskuizkribuak-Argitalpenak.
Egilea:González Echegaray - Arana Martija
Argitaratzailea:Euskaltzaindia
Lekua:Bilbao
Urtea:1989
Orrialdeak:47
Testuaren hizkuntza:Euskara, Hegoaldeko goinafarrera, Ekialdeko azpieuskalkia, Urizko aldakia
Osagarriak:Euskarria: Papera
Neurriak: 215 x 150 mm
Orri-kopurua: Orri bat baino ez du hemen azaltzen den eskuizkribuak.
Orriketa: Orriak bere garaian korreoz bidalitako tolesduraren aztarnak ditu.
Egoera: Ondo kontserbatua dago. Paperak ur-markak ditu.
Diseinua: Orrialde batetik bakarrik idatzia dago.
Eskuen deskribapena:"Urizko Dotrina"ren itzulpenari Claudio Otaeguik eginiko oharrak biltzen dira. Hona hasiera-hasieran Otaeguik berak dioena: "Nota de las faltas que tiene el Astete de Uriz en concepto del que suscribe, salvo la opinion mas autorizada del Sr. Traductor de Uriz".
Marra baten ondotik, hiru lerrotan banandurik egiten dituen zuzenketak azaltzen dira eta bukaeran Claudio Otaeguiren sinadura errubrikatua.
Beste orrialde baten, "62" katalogo zenbakia arkatz urdinez idatzia du tolesduraren alde batetan eta Bonapartek idatzia dirudien letraz, arkatzez idatzirik: "Pris Note applies to 66 or 67.".
Gehigarriak:

Jatorria:
Administrazioko informazioa:

Ezezaguna: Nota de las faltas gramaticales que tiene el Astete de Uriz por D. Claudio Otaegui. (Una hoja suelta)., RIEV, 1913, vol. 7, pp. 189

Nafarroako Aldundira joan ziren eskuizkribuen lehenengo katalogoan "62" zenbakia eman zitzaion
Testuaren irudiak:Mikrofilma, 2 C 6

KODIFIKAZIOAREN IRIZPIDEAK

Edizioaren irizpideak

Egokitzapena: Edizio honek aurreko argitalpenetako irizpideak jarraitzen ditu.
Edizio honetan "sic" guztiak, hots, aurreko hitza, bitxia edo okerra badirudi, jatorrizko testuan horrela emana dagoela adierazteko berdez markatzen dira.
Edizio honetan oin-oharrentzako tipologia berezia ezarri da, lau taldetan banatuz:
  • Testualak: hemen eskuizkribuari egindako aldaketak, gehiketak, testuari dagozkion edonolako oin-oharrak sartu dira.
  • Historikoak: hemen eskuizkribuaren historiari dagozkionak sartu dira.
  • Linguistikoak: hauek hizkuntza edo hizkuntzalaritzari dagozkionak dira.
  • Mistoak: ohar berean tipologia mota·ezberdinetakoak batera agertzen direnean.

Oin-ohar mota bakoitzari honako koloreak ezarri diegu:
  • Testualak: marroia.
  • Historikoak: horia.
  • Linguistikoak: gorria.
  • Mistoak: urdina.

Zatiketa: Edizio honetan hitzen banaketa egin da, oro har, egungo irizpideen arabera, hots aldaketa bortitzak -amalgamak, alegia- izan ezik.

2. Markaketaren deskribapena

Markaketak:

type-testuala

Eskuizkribuari egindako aldaketak, gehiketak, testuari dagozkion edonolako oin-oharrak sartu dira.

type-historikoa

Eskuizkribuaren historiari dagozkionak sartu dira.

type-linguistikoa

Hizkuntza edo hizkuntzalaritzari dagozkionak dira.

type-mistoa

Ohar berean tipologia mota·ezberdinetakoak batera agertzen direnean.

Erabilitako taxonomia

Bonaparte Ondareko Corpusa

PROFILAREN DESKRIBAPENA

Hitz-gakoak:

Luis Luciano Bonaparte, Juan Cruz Elizalde eta Claudio Otaegui, Euskara, Hegoaldeko goinafarrera, Ekialdeko azpieuskalkia, Urizko aldakia, Testu erlijiosoa, Dotrina, XIX. Mendea, Prosa