GOIBURUA






Dotrinaren testua

Credoa

Jinesten dut Jangoyco Aita guziz droquenean, Ceruaren eta lurraren creazalean eta Jesu·Cristo, bere seme bacar1, gure Jaunaren baitan2, zoin concebitric izan baitzen Espiritu Sanduaren obraz eta graciaz, sortu cen Maria Verginaganic: padecitu zuen Poncio Pilatoren manuaren pean, izan cen crucificatu, il eta ortzi, sauntsi cen ifernuetra3, erresucitatu cen irurgarren egunean ilen artetic; igan cen Ceruetra non baitago eseriric Jangoico4 Aita guciz droquen escuyeco aldean, nondic chinen baita vicien eta ilen juzgatzra. Jinesten dut Espiritu Sanduan, Eliza Ama Sandu catolicoa, Sanduen Comunionea, becatuen parcacioa, araguiaren erresurreccioa, vicitze seculacoa. Amen.

Aita gurea

Aita gurea Ceruetan zaudena, santifica bedi zure izena, chin bequigu zure erreynoa, eguin bedi zure vorondatea Ceruan bezala lurrean ere, eman dazaycuzu egun egunorozco oguia, eta parca drazaizcuzu gure zorrac cala nola guc parcatzen baitraztegu guri zor·duyener5, eta ez guitzazula eutzi6 tentacioan erortzra, baicic libra guitzazu gaiz gucietaric. Amen.

Ave Maria

Jangoicoac salva citzala Maria graciaz betea, Jauna duzu7 zurequi, benedicatu zra emazte gucien artean, eta benedicatu duzu8 zure sabeleco froitua Jesus. Santa Maria Jangoicoaren Ama zuc otoi·eguizu gu becatariengatic orai eta9 gure iltzeraco orduan10. Amen.

Salvea

Jangoicoac salva citzala Erreguia misericordiaren ama, vicitze dulce eta gure esperanzara11. Jangoicoac salva citzala, zuri deyez gaude Evaren seme desterratuoc, zuregana gueadezu12 suspiroz, ayeyez eta nearrez valle nearezco13 contan. Eya bada Andrea, gure Abogada, itzul zquizu guregana zure begui misencordiazco coyec, eta desterru conez gueroz eracutsi drazaycuzu Jesus, zure sabeleco froitu benedicatua. O clementea! O urricarriosa! O Maria Vergina dulcea!14 Zuc otoy·eguin zazu guregatic Jangoicoaren Ama Sandua15, merechi·dezagun Jesu·Cristoren promesen16 serdiestea. Amen.

Mandamenduac

Jangoicoaren legueco Mandamenduac dira amar: lembicico17 irurac Jangoicoaren honratzeco eta berze zazpiac projimo·lagunaren provechualaco.
Am<e>n.

Articulo fedezcoac23

Articulo fedezcoac dira amalaur.
Len zazpiac divinidade sanduarenac, eta berce zazpiac Jesu·Cristo gure Jaun, Jangoico eta guizon humanidade sanduarenac.
Divinidade sanduarenac dira cuec:
Humanidade sanduarenac dira25 cuec:

Cristioen Doctrinaren declaracioa galdeguinez eta errespondatuz

Galdeguíten dizut30. Cristioa zraya31?
Errespondatzen dizut. Bai32 Jauna, Jangoicoaren graciaz.
G. Cristio icen cori norenganic zu?

E. Cristo gure Jaunarenganic.

G. Cer nai·du erran Cristio?

E. Cristoren guizona.

G. Cer entendatzen33 zu Cristoren guizonagatic?

E. Guizon bat zoinec baitu Jesu34 Cristoren fedea, profesatu zuena Bautismoan, eta35 diozu ofrecitric aren cervitzu sanduari.

G. Zoin da Cristioaren señalea?

E. Crutze sandua.

G. Cerengatic?

E. Ceren baita Cristo crucificatuaren figura, zointan erredimitu baiguintzan.

G. Zomat guisaz usatzen du Cristioac señale contaz36?

E. Bidaz.

G. Zoin dira37?

E. Ceñatzea eta Santiguatzea.

G. Cer da ceñatzea38?

E. Escuyeco escuco eri beatzaz irur crutzeren eguitea: lena borondean, vigarrena39 agoan eta irurgarrena bularretan, mintzatzen grelaric Jangoico gure Jaunarequi.

G. Ycus nola?

E. Crutze sanduaren + señaleagatic, gure + etsayetaric libra guitzazu + Jauna40, Jangoico gurea.

G. Cetaco cenatzen41 zra borondean?

E. Jangoicoac libra guitzan pentsamendu gachtoetaric42.

G. Cerengatic agoan?

E. Jangoicoac libra guitzan iz gachtoetaric43.

G. Cerengatic bularretan?

E. Jangoicoac libra guitzan obra eta deseyu gachtoetaric.

G. Cer da santiguatzea?

E. Escuyeco escuco vi44 eriez Crutze baten eguitea, borondetic bularretra, eta ezquerreco45 soñeguitic escuyecoala46 invocatzen dugularic Trinitate Sandua.

G. Ycus nola?

E. Aitaren icenean, eta Semearenean eta Espiritu Sanduarenean. Amen.

G. Noiz usatu bear·dugu señale contaz?

E. Obra on zomait asten dugun47 gucian, edo icusten grenean zomait necesidade, tentacio edo peligrotan, particularqui ogatzetic chaiquitzean48, etseric49 elquitzean, Elizan sartzean, chatean eta lo·eguitracoan.

G. Ceren cainberce aldiz?

E. Ceren tembra eta lecu gucietan gure etsayec perseguitzen baiguitzuye50.

G. Cer etsay dra cúec?

E. Demonioa, mundua eta araguia.

G. Badua Crutzeac etsay cuen contra virtuteric?

E. Bai jauna.

G. Nondic du Crutzeac virtute cori?

E. Cristoc crutzean etsay cuec bere eriotzarequi51 garaituaz.

G. Crutzea adoratzen zunean nola erraten zu?

E. Adoratzen citut52 Cristo eta benedicatzen zeren53 zure Crutze Sanduarengatic erredimitu baitzinuen mundua.

Cristioen Doctrinaren particioa

Ycusi dugu Cristioa zrela cristioaren icen eta señaleagatic, baya erran daztazu oray, zomat gauza dago obligatric chaquitra eta entendatzra54 cristioa arrazbeala eldu denean?55
E. Laur gauza.

G. Zoin dra?

E. Chaquitea cer bear·duen56 ginetsi, cer edo nola bear·duen escatu, cer edo nola57 bear·duen eguin edo obratu eta cer bear·duen errecibitu.

G. Nola chaquinen du cer bear·duen ginetsi?

E. Dazquielaric Credo edo Art<iculo>58 fedezcoac.

G. Nola chaquinen du cer edo nola bear·duen oracio eguin edo escatu?59

E. Dazquielaric Aita gurea eta Elizaco berce oracioac.

G. Nola chaquinen du cer edo nola bear·duen obratu?

E. Dazquielaric Jangoicoaren legueco mandamenduac60, Eliza Ama61 Sanduarenac eta Obra Misericordiazcoac.

G. Nola chaquinen du cer bear·duen errecibitu?

E. Dazquielaric, Eliza Ama Sanduaren Sacramentuac.

Cristioen Doctrinaren len partea zointan aditzra ematen baitra Credoa eta Art<iculo>62 fedezcoac.

Lenetic asiz, erran zazu, Norc erran zuen Credoa?
E. Apostoloec.

G. Certaco?

E. Fede sanduaren eracusteco.

G. Eta zuc certaco erraten zu?

E. Cristioen fedearen confesatzeco.

G. Cer da fedea?

E. Ycusi ez dugunaren ginestea.

G. Ycusi cinuena Jesu63 Cristo sortzen?

E. Ez jauna.

G. Ycusi cinuena iltzen edo ceruetra igaten?

E. Ez jauna.

G. Ginesten zua?

E. Bai, ginesten64 zut.

G. Cerengatic ginesten zu?

E. Ceren Jangoico gure Jaunac cala errebelatu baitu eta Eliza Ama Sanduac cala eracusten.

G. Cer gauza ditzu cristio bezala eta ginesten65?

E. Erromaco Eliza Ama Sanduac dituenac ginesten66.

G. Cer gauza dra zuc eta Erromaco Elizac tzienac eta ginesten?

E. Articulo fedezcoac printzipalqui67 Credoan dauden bezala.

G. Cer dra articulo fedezcoac?

E. Fedeco Misterio principalenac.

G. Certaco dra articulo fedezcoac?

E. Jangoico gure Jaunaz eta Jesu·Cristo gure Erredentoreaz berri·emateco.

G. Nor da Jangoico gure Jauna?

E. Erran eta pentsa daiquen gauzaric andi eta admiragarriena: Jaun bat guciz ona, poderosoa, deus·e estaltzen etzayona, justoa, principio eta fin gauza guciena.

G. Trinitate sandua nor da?

E. Da Jangoico bera, Aita eta Semea eta Espiritu Sandua irur persona distintoac eta eguiazqui Jangoico bat.

G. Aita Jangoico dea?

E. Bai Jauna.

G. Semea Jangoico dea?

E. Bai Jauna.

G. Espiritu Sandua Jangoico dea?

E. Bai Jauna.

G. Yrur Jangoico draya?

E. Ez, Jangoico eguiazco bat baicic, nola ez paita68 guciz·Poderoso bat69, Eterno bat eta Jaun bat baicic70.

G. Aita Semea dea?

E. Ez Jauna.

G. Cerengatic?

E. Ceren personac distinto baitra, Jangoico71 eguiazco bacar·bat delaric.

G. Guisa contan, zomat naturaleza, entendamentu eta vorondate dra Jangoicoaren baitan?

E. Naturaleza bat72, entendamentu bat eta vorondate bat·bacarric.

G. Eta zomat Persona?

E. Yrur persona distintoac, baitra Aita, Semea eta Espiritu Sandua.

G. Nola da Jangoicoa guciz podoroso?

E. Bere poderioaz bacarric eguiten baitu nai·duen gucia.

G. Nola da Creazale?

E. Ceren gauza guciac eguin baitzituen ezdeusetaric.

G. Certaco Jangoicoac eguin zuen guizona?

E. Mundu contan73 Jangoico beraren cervitzatzeco, eta guero seculacoz gozatzeco.

G. Nola da Salvazale?

E. Ceren ematen baitu gracia eta becatuac parcatzen.

G. Nola da Glorificazale?

E. Ceren ematen baitu74 Gloria aren gracian irauten duenari.

G. Badua Jangoicoac guc bezala corputzaren figuraric?

E. Jangoico vezala ez ceren baita Espiritu puroa, baya bay guizon bezala.

G. Yrur personetaric zoin eguin zen guizon?

E. Bigarrena baita Semea.

G. Aita eguin zena guizon?

E. Ez Jauna.

G. Espiritu Sandua eguin zena75 guizon?

E. Ez Jauna.

G. Bada nor?

E. Semea bacarric zoin guizon eguin eta76 deitzen baita Jesu·Cristo.

G. Bada segun cori, nor da Jesu·Cristo?

E. Jangoicoaren Semea zoin guizon eguin baitzen gure erredimitzeagatic eta vicitzeco ongui ejemplu emateagatic.

G. Eta zomat naturaleza, vorondate eta entendamentu ditu Jesu·Cristoc?

E. Bi naturaleza, bata Jangoico bezala77 divinoa, bercea guizon bezala78 hum<anoa>, bi vorondate bata Jangoico bezala eta bercea guizon bezala, bi entendamentu bata Jangoico bezala eta bercea guizon bezala.

G. Eta zomat persona eta memoria?

E. Persona divino bat, baita Trinitate Sanduco bigarrena, eta memoria79 humano bat Ceren Jangoico bezala ez paitu memoriaric.

G. Cer nai·du erran Jesus icen conec?

E. Salvazalea.

. G. Certaric salvatu guinzan?

E. Gure becatutic eta demonioaren zervitzu gogorretic.

G. Cer nai·du erran Cristo icen conec?

E. Ungitua.

G. Certaz ungitric izan cen?

E. Espiritu·sanduaren80 gracia eta donez.

G. Cristo gure Jauna nola izan cen concebitric eta sortu cen Ama Verginaganic?

E. Obratuz Jangoicoac milagrosoqui.

G. Cerengatic erraten zu Jesu·Cristo81 concebitric izan cela eta sortu cela milagrosoqui?

E. Ceren Jesu·Cristo ez paitzen concebitric izan eta ez sortu berce guizonac beza<l>a.

G. Nola guertatu cen Concepcioco Misterioa?

E. Espiritu Sanduac Maria Verginan sabelean vere odol arras garbitic formatu zuen corputz guciz perfecto bat; ezdeusetaric creatu cizun arima bat eta chuntatu cizun82 corpuzari eta ichtante berean corpuz eta arima cuer chuntatu cinuen83 Jangoicoaren Semea, eta guisa contan ordu artio bacarric Jangoico cena, guelditu cen Jangoico eta guizon eguinic.

G. Nola sortu cen milagrosoqui?

E. Elquitzen celaric Maria·Santisimaren sabeletic, virginidadea galdu gabe, cala nola iguzquia igaretzen baita cristaletic autsi eta manchatu gabe84.

G. Bere ama vici·izan cena beti Virgen?

E. Bai jauna, beti.

G. Cerengatic nai·izan zuen il crutzean?

E. Gu becatutic eta seculaco eriotzetic libratzeagatic.

G. Nola erori guinzan seculaco eriotzean?

E. Gure len Aita Adanec becatu eguinez, zointan guciec becatu eguin baiguinuen.

G. Cer aditzen zu ifernu cartaz zointra Cristo chauntsi baitzen il ondoan?

E. Ez condenatuen lecua, baicic limboa non erdeten baitzren justoac.

G. Badea ifernu bat beño yago?

E. Bai jauna badra laur eta deitzen dra: condenatuen ifernua, purgatorioa, aurren limboa, eta justoen limboa edo Abrahanen senoa.

G. Eta cer dra ifernu cuec?

E. Condenatuen ifernua zu lecu cura zointra faten baitra becatu mortalean iltzen drenac, non beti pena izigarrietan egonen baitra. Purgatorioa zu lecu cura zointra faten baitra gracian iltzen drenen arimac satisfaccio oso bat eman gabe, can purificatric izateco tormentu icaragarriequi. Aurren limboa zu lecu cura zointra faten baitra arrazbea beño len iltzen drenen arimac Bautismoric gabe. Eta Justoena edo Abrahanen senoa zu lecu cura zointra gure erredencioa guertatu beño len ongui purgatric faten baizren Jangoicoaren gracian iltzen zrenen arimac, eta cau zu zointra Jesu·Cristo chauntsi baitzen erreal eta eguiazqui.

G. Nola chauntsi85 cen?

E. Arima divinidadearequi unitric.

G. Eta bere corputza nola guelditu cen?

E. Divinidade berarequi unitric.

G. Nola erresucitatu cen irurgarren egunean?

E. Berritan chuntatuz bere corpuz eta arima gloriosoac ez yagoric iltzeco.

G. Nola igan cen ceruetra?

E. Bere virtutez.

G. Cer da Jangoico Aitaren escuyeco aldean eseriric egotea?

E. Jangoico bezala izatea cainbat gloria nola Aitac, eta guizon bezala iorc beno yago.

G. Noiz chinen da ilen eta vicien juzgatzra?

E. Munduan azquenean.

G. Eta orduan erresucitatu bear·dia il guciec?

E. Bai jauna, izan citien corputz eta arima berequi.

G. Eta munduan azquena baño len izanen draya guizonac juzgatric?

E. Bai jauna, gucioc viciaren azquenean juzgatren eta sentenciatren guitzu Jaunac, onac beticoz goza zayen Jangoicoa glorian eta gachtoec padici zquien seculaco penac ifernuan.

G. Cer ginesten zu erraten zularic Sanduen comunionea?