GOIBURUA





Cristioen Doctrinaren declaracioa pregunta eta errespuestaequi1 .

P. Cristioa zaraya2?

R. Bai, jauna, Jaungoicoaren graciaz.

P. Cristio nombre cori norengandic3 duzu?

R. Cristorenganic, jauna.

P. Cer nai du erran Cristioa?

R. Cristoren guizona.

P. Cer entendacen4 duzu Cristoren guizonagatic?

R. Guizon bat zoinec baitu Cristoren fede sandua, profesatu zuena bautismoan, eta diozu5 ofrecituric aren cervizu sanduala6.

P. Zoin da cristioaren señalea?

R. Cruce Sandua, jauna.

P. Cerengatic?

R. Ceren baita Cristo crucificatuaren figura, zointan redimitu baiguinzan.

P. Zombat guisaz da Crucearen señalea?

R. Vidaz, jauna.

P. Zoin dirade?

R. Persignacea eta santiguacea, jauna.

P. Cer da persignacea?

R. Escuyeco escuco eri beazaz irur cruceren7 eguitea, lena borondean, bigarrena agoan, irurgarrena bularretan Jaungoicoarequi mintzo garalaric8.

P. Eracus dezazu nola?

R. Cruce Sanduaren, señalearengatic, gure esaietaric, zuc libra guizazu, Jaungoico gurea.

P. Cerengatic ceiñacen cira borondean?

R. Jaungoicoac libra guizan pensamentu gaistoetaric.

P. Cerengatic ceiñacen cira agoan?

R. Jaungoicoac libra guizan iz gaistoetaric.

P. Cerengatic ceiñacen cira bularrean?

R. Jaungoicoac libra guizan obra eta deseo gaistoetaric.

P. Cer da santiguacea?

R. Escuyeco bi eriez cruce baten eguitea, borondetic bularreara9, bularretic ezquerreco soñeguiala, ezquerrecotic escuyecoala, inbocacen10 dugularic Trinitate Sandua.

P. Eracus dezazu nola?

R. Aitaren icenean, eta Semearenean11 eta Espiritu Sanduarennean. Amen Jesus.

P. Noiz bear dugu usatu gurucearen señale cortaz12?

R. Zoin nai den obra onen eguiten asicen garenean; edo icusten dugunean guauren13 burua zomait necesidadetan, particularqui ogacetic jaiguicean, echeric14 elquicean, elizan sarcean, elizatic elquicean, jateracoan eta lo eguiteracoan.

P. Cerengatic eguin bear dugu cainberce15 aldiz?

R. Ceren gure esaec beti perseguicen baiguituye.

P. Zoin dirade gure esayac?

R. Mundoa16, Demonioa eta araguia.

P. Nola iguesi eguinen duzu munduarenganic?

R. Menosprecio eguiten dugularic beraren pompa eta vanidadez.

P. Nola iguesi eguinen duzu Demonioarenganic?

R. Oracio eta humildadez.

P. Nola iguesi eguinen duzu araguiarenganic?

R. Aspereza, vigilia eta barurez.

P. Badua Cruce Sanduac esayen contra virtuteric?

R. Bai, jauna.

P. Nondic?

R. Cristorenganic, jauna.

P. Cruce Sandua adoracen duzunean cer erraten17 duzu?

R. Adoracen citut Cristo, eta benedicacen, ceren Cruce Sanduan redimitu baicinuen mundua.

Cristioren18 Doctrinaren verestartzuna19.

P. Cristioa arrazbe20 eta izagunmentuala sin ondoan, zomat gauza dago obligaturic jaquitera eta comprendicera?

R. Laur, jauna.

P. Zoin dirade?

R. Lena, cer bear dugun ginesi. Bigarrena, cer bear dugun oracio eguin. Yrurgarrena, nola bear dugun obratu. Laurgarrena, cer bear dugun recibitu.

P. Nola jaquinen dugu cer bear dugun ginesi?

R. Daquizquigularic21 Credoa edo Articulo fedezcoac.

P. Nola jaquinen dugu cer bear dugun oracio eguin?

R. Daquizquigularic Aita gurea eta Elizaco gañalatico oracioc.

P. Nola jaquinen dugu cer bear dugun obratu?

R. Daquizquigularic amar mandamendu sanduac, Elizaco vorzac eta obra misericordiazcoac.

P. Nola jaquinen dugu cer bear dugun recibitu?

R. Daquizquigularic Sacramentu22 Sanduac.

Lenetabicico23 partea Doctrinarena, non declaracen baitira Credoa eta Articulo fedezcoac.

P. Nor24 erran zuen Credoa?

R. Apostolo sanduec.

P. Certaco?

R. Guri fedearen eracusteco.

P. Guc certaco erraten dugu?

R. Gure fede sandu conen confesatzeco25.

P. Cer da fedea?

R. Ecusi eztugunaren sinestea.

P. Ycusi26 cinuena Cristo sorzen?

R. Ez, jauna.

P. Ycusi cinuena ilzen, resucitacen eta Ceruetara igaten?

R. Ez, jauna.

P. Cerengatic jinestacen duzu sortu cela, il cela, erresucitatu cela eta Ceruetra igan cela?

R. Ceren Jaungoicoac27 errebelatu baitu, eta Eliza Ama Sanduac eracusten28.

P. Cer gauza dituzu Cristio bezala eta jinesten?

R. Eliza Ama Sanduac dituen guciac, eta ginesten.

P. Zuc eta Eliza Ama Sanduac cer ginesten dúcie29?

R. Articulo fedezcoac principalqui Credoan daudena bezala30.

P. Cer dirade Articulo fedezcoac?

R. Gure fede sanduco misterio principalenac.

P. Certaco dirade Articulo fedezcoac?

R. Jaungoicoaz eta Cristo gure Jaunaz noticia distintoa31 emateco.

P. Nor da Jaungoicoa?

R. Gauza bat cain aundiric eta excelenteric, ez paitaiteque erran eta ez pensa zoin aundi den32. Jaun bat infinitoqui ona, poderoso, sabio, justo, principio eta fin gauza guciena.

P. Trinitate Sandua nor da?

R. Jaungoico bera Aita eta Semea, eta Espiritu Sandua, irur persona distintoric33 eta Jaungoico vera verdaderoric.

P. Aita Jaungoico daya34?

R. Bai, jauna.

P. Semea Jaungoico dea?

R. Bai, jauna.

P. Espiritu Sandua Jaungoico dea?

R. Bai, jauna.

P. Badira irur Jaungoico?

R. Ez, jauna, bat baicic.

P. Nola, bada, erraten duzu Aita dela Jaungoico, Semea ere bai, Espiritu Sandua ere bai, eta ez ta Jaungoico bat baicic?

R. Cala nola sagar batean baitira irur gauza, urrina, colorea eta zaporea, eta ez sagar bat baicic, cala duzu35 Jaungoicoaren baitan36 irur persona distintoric37 eta Jaungoicoa vera verdaderoric.

P. Nor da Aita?

R. Trinitate Sanduco len persona divina zoinec engendratu baizuen Seme bat vera vezain aundiric.

P. Nor da Semea?

R. Trinitate Sanduco bigarren persona divina zoin engendratic izan baicen Aitarenganic, eta eguin baicituen gauza guciac ez deusetaric.

P. Nor da Espiritu Sandua?

R. Trinitate Sanduco irurgarren persona divinoa zoinec procedicen baitu Aitaren eta Semearenganic.

P. Aita, ala Semea, edo Espiritu Sandua da aundiago?

R. Yrurac igual, jauna.

P. Cerengatic?

R. Ceren baituye guciec38 izate bat.

P. Aita, ala Semea, edo Espiritu Sandua da zarrago?

R. Guciac igual39, jauna.

P. Cerengatic?

R. Ceren batere ez paicen izan creaturic.

P. Aita dea Seme40?

R. Ez, jauna.

P. Espiritu Sandua dea Aita edo Semea?

R. Ez, jauna.

P. Cerengatic?

R. Ceren baitirade irur persona distintoric41 delaric Jaungoicoa vera verdaderoric.

P. Nola da Jaungoicoa guciz poderoso?

R. Ceren vere poderioz eguiten baitu nai duen gucia, eta ez paita arendaco gauza imposibleric.

P. Nola da Creazale?

R. Ceren eguin baicituen gauza guciac ez deusetaric: cala visibleac, nola invisibleac, creatu cituena bezala conservacen eta governacen ditizu42 vere providencia eta ontarzun infinitoaz.

P. Nola da Salvatzalle43?

R. Ceren ematen baitu gracia eta becatuac parcatzen44.

P. Nola da Glorificazale?

R. Ceren ematen baitu45 gloria aren gracian irauten duenari.

P. Certaco Jaungoicoac creatu zuen guizona?

R. Mundu contan Jaungoicoaren izaguteco, onesteco, cervizaceco eta berce munduan gozaceco.

P. Jaungoicoa nor46 creatu zuen?

R. Ez iorquere, jauna.

P. Yzan zuena principioric?

R. Ez, jauna.

P. Yzanen dua finic?

R. Ez, jauna.

P. Eta non cegon Jaungoicoa Cerua, lurra eta verce gañalaco gauza guciac creatu beño len?

R. Bere baitan, jauna.

P. Badua Jaungoicoac gu47 bezala corpuzic?

R. Ez, jauna, Jaungoico bezala, ceren baita espiritu puro, baya bai guizon bezala.

P. Trinitate Sanduco irur personaetaric zoin eguin zen guizon?

R. Vigarrena, baita Semea.

P. Aita eguin cena guizon?

R. Ez, jauna.

P. Espiritu Sandua eguin cena guizon?

R. Ez, jauna.

P. Zoin bada?

R. Solamente Semea zoin guizon eguinic deitzen baita Jesucristo.

P. Nor da Jesucristo?

R. Jaungoicoaren Seme verdaderoa, zoin guizon eguin baicen gure erredimiceagatic eta viciceco ongui exemplo emateagatic.

P. Jesu Cristo Jaungoico ala guizon da48?

R. Jaungoico eta guizon, jauna.

P. Zomat naturaleza tu Jesucristoc?

R. Vida, jauna.

P. Zomat borondate?

R. Vida, jauna.

P. Zomat entendimentu?

R. Vida, jauna.

P. Divina ala humana?

R. Divina eta humana.

P. Zomat persona ditu Jesu Cristoc?

R. Bat, jauna.

P. Zomat memoria?

R. Bat, jauna.

P. Divina ala humana dirade?

R. Personara49 divina Jaungoico bezala, eta memoriara humana guizon bezala.

P. Jaungoicoac zomat persona ditu?

R. Yrur, jauna.

P. Divina ala humana?

R. Yrurac divina.

P. Jaungoicoac zomat naturaleza ditu?

R. Bat, jauna.

P. Eta zomat entendimentu?

R. Bat, jauna.

P. Divina ala humana?

R. Divina, jauna.

P. Cer nai du erran Jesus?

R. Salvazalea.

P. Certaric salbatu guinzan50?

R. Gure becatuetaric eta Demonioaren cautiveriotic51.

P. Cer nai du erran Cristo?

R. Ungitua.

P. Certaz ungituric izan zen?

R. Espiritu Sanduaren graciaz eta don sobrenaturalez.

P. Jesu Cristo non eguin cen guizon?

R. Ama Verginaren entraña purisimoetan.

P. Noren obraz?

R. Espiritu Sanduaren obraz.

P. Eguin cena bere obraz?

R. Bai, jauna.

P. Eguin cena Aitaren obraz?

R. Bai, jauna.

P. Cerengatic erraten dá, bada, eguin cela solo Espiritu Sanduaren obraz?

R. Ceren izan baicen amoriozco obra, eta Espiritu Sanduari atribuicen baizayo amorioa.

P. Aitari cer atribuicen zayo?

R. Poderioa.

P. Eta Semeari?

R. Sabiduria.

P. Nola obratu cen encarnacioco misterioa?

R. Arcen zuyelaric Trinitate Sanduco irur personaec Ama Verginaren entraña purisimoetan odol parte bat, formatu cizien52 corpuz bat, corpuzcari creatu ciacocien53 arima bat; arima eta corpuz curac54 juntatu citizun55 vigarren personac bere gana, eta baratu cinuen56 Jaungoico eta guizon verdadero.

P. Jesu Cristo sortuz gueroz Maria Santisimarenganic, Maria Santisima baratu cena virgen?

R. Bai, jauna, perpetuoqui.

P. Explica zazu, bada, exemplo batez57.

R. Cala nola iguzquia igarecen baita vidrioaren alde batetic berceala vidrioa ausi gabe, cala elqui cinuen verbo divinoa guizon eguinic Ama Verginaren entraña purisimoetaric, baracen celaric virgen len bezala.

P. Cer adicen duzu Yfernuaz, zointra saunsi baicen Cristo ilez queroz?

R. Ez condenatuen lecuala58, baicic ere Limboala, non baiceuden arima sanduac esperacen, artaz erredimitric izan artean.

P. Nola saunci cen Limboetra?

R. Arima divinidadearequin unitric, baracen celaric corpuza guruchean59 divinidade verarequin.

P. Nola resucitatu cen candic irurgarren egunean?

R. Suntacen cituelaric arima eta gorpuzac gloriosoqui, ez veguinere ilceco.

P. Nola igan cen Ceruetra?

R. Vere propio virtutez, ez iorquere lagun eguinic, baicic ere eraman cizun60 vere compañian arima sandu Limbotic idoqui cituenac, eta eseri cinuen Aita eternoaren escuyeco aldean.

P. Aita eternoac badua escuya edo ezquerra?

R. Ez, jauna.

P. Cer nai du erran, bada, eseri cela Aita eternoaren escuico aldean?

R. Euquetea61 Cristo gure Jaunac Jaungoico bezala62 cainberce gloria eta magestad63, nola Aitac eta Espiritu Sanduac; eta guizon bezala criatura guziec veño gueiago.

P. Noiz jinen da Cristo ilen eta vicien juzgacera?

R. Munduaren azquenean.

P. Eta guciec bear dugua orduan resucitatu?

R. Bai, jauna, badvedrac vere gorpuz eta arimarequi.

P. Oner cer premio emanen du64?

R. Cerua, jauna.

P. Eta gaistoer cer gastigo?

R. Ynfernua, jauna.

P. Cer sinesten duzu erraten duzunean: Sanduen comunionea?

R. Fiel cristio guciec parte duiela, batac vercearen obra onetan, Elizaco gorpucharen65 miembro vezala.

P. Nor da Eliza?

R. Fiel cristio gucien congregacioa, zoinen burua baita Aita Sandua.

P. Nor da Aita Sandua?

R. Romaco Pontificea Cristoren Vicarioa lurrean, zoini baigaude obligaturic obedecicera.

P. Cer jinesten duzu, erraten duzunean becatuen parcacioan?

R. Eliza Ama Sanduac baduela remedio becatuen barcaceco.

P. Cer erremedio?

R. Sacramentu sanduac.

P. Cer Sacramentu?

R. Bautismoa eta Penitencia.

P. Cer jinesten duzu erraten duzunean66: araguiaren erresurreccioa?

R. Juicioco egunean bear dugula guciec resucitatu67 badpedrac bere corpuz eta arimarequi.

P. Cer jinesten duzu erraten duzunean vicice seculacoa?

R. Vici cau acabatuz gueroz izanen dela verce vici bat iraunen baitu pena seculaco edo gloria seculaco.

P. Cer nai du erran68 azquen izac Amen?

R. Cala dela.

P. Credoaz eta Articuloez landa sinesten duzu verce gauzaric?

R. Bai, jauna, Escritura Sagratuan dauden guciac, eta Jaungoicoac Eliza Ama Sanduari errebelatu dazcon guciac.

P. Cer gauza dirade coiec?

R. Ez niri galdeguin ceren bainiz ignoranta, Doctoreac ditizu Eliza Ama Sanduac jaquinen baituie errespondicen.

Vigarren partea, non declaracen baita escatu bear duguna eta Eliza Ama Sanduaren oracioac.

P. Norc erran zuen Aita gurea?

R. Cristoc69 bere agoz.

P. Certaco?

R. Guri oracio eguiten eracusteco.

P. Cer da oracio eguitea?

R. Jaungoicoari viozaren goitecea eta70 favore escaceco.

P. Aita gurea errezacen duzunean norequin minzo zara?

R. Jaungoicoarequi71, jauna.

P. Non dago Jaungoicoa?

R. Lecu gucietan, jauna.

P. Suan dagoa?

R. Bai, jauna.

P. Loguian eta urean dagoa?

R. Bai, jauna.

P. Erracen, ciquincen edo busticen daya?

R. Ez, jauna.

P. Cerengatic?

R. Ceren baita imposible, ceren baita espiritu puro, eta ez paitu gorpuzic.

P. Non dago Cristo?

R. Jaungoico bezala lecu gucietan, eta guizon bezala Ceruan eta Aldareco Sacramentu Santisimoan.

P. Zoin da oracioetan den obenena?

R. Aita gurea, jauna.

P. Cerengatic?

R. Ceren baititu zazpi peticio caritatean fundaturic.

P. Cerengatic gueiago?

R. Ceren Cristoc erran baizuen vere agoz.

P. Zoin da len peticioa?

R. Santifica bedi zure icena.

P. Cer escacen da peticio contan?

R. Jaungoicoaren icena izan dadiela santificatric eta onratric mundu gucitic.

P. Zoin da vigarren peticioa?

R. Gin vequigu zure erreinoa.

P. Cer escacen duzu peticio cortan?

R. Jaungoicoac reina dezala gure arimetan, mundu contan graciaren medioz, eta verce munduan eman dazaicula gloria.

P. Zoin da irurgarren peticioa?

R. Eguin bedi zure borondatea Ceruan bezala lurrean ere.

P. Cer escacen duzu peticio contan?

R. Eguin dezagula Jaungoicoaren borondatea mundu contan, Ceruan sanduec eguiten duiena bezala.

P. Zoin da laurgarren peticioa?

R. Zuc eguzu72 gure egunorozco oguia, eguzu egu.

P. Cer escacen duzu peticio cortan?

R. Jaungoicoac eman dazaizcula sustentoac corpuzarendaco; gracia eta sacramentuac arimarendaco.

P. Zoin da borzgarren peticioa?

R. Barca dazaizcuzu gure zorrac, cala nola guc parcacen baitaztegu guri zorduiener73.

P. Cer escacen duzu peticio cortan?

R. Jaungoicoac barca dazaizcula gure becatuac, cala nola guc barcacen baitaztegu gu ofenditu guituiener.

P. Zoin da seigarren peticioa?

R. Ez guizazula euci tentacioan erortzera74.

P. Cer escacen duzu peticio cortan?

R. Jaungoicoac ez guizala euz tentacio gaistoetan consenticera, ceren Demonioac procurazen baitu pecatuan erorquiten75.

P. Zoin da zazpigarrena?

R. Baicic zuc libra guizazu gaiz gucietaric.

P. Cer escazen duzu peticio cortan?

R. Jaungoicoac libra guizala gaiz espiritual eta corporaletaric.

P. Cerengatic erraten duzu lenvicicoric: Aita gurea Ceruetan zaudena?

R. Jaungoicoari viozaren goiticeco humildade eta confianza aundiarequi.

P. Cerengatic erraten da: Aita gurea eta ez Aita enea?

R. Ceren baita Jaungoicoa gucien Aita.

P. Cerengatic erraten duzu: Ceruetan zaudena eta ez lurrean zaudena?

R. Ceren Ceruan sanduec icusten baituye beitartez beitarte.

P. Cer nai du erran Aita gurean azquen izac Amen?

R. Cala izan dadiela.

P. Cer oracio eguiten dugu76 Ama Verginari principalqui?

R. Ave Maria eta Salvea.

P. Nor77 erran zuen Avemaria?

R. Arcangueru San Gabrielec Ama Verginiaren78 salutacera sin cenean.

P. Nor erran zuen Salvea?

R. Eliza Ama Sanduac diacazu79 recibitric.

P. Certaco?

R. Ama Verginari mercede eta favore escaceco.

P. Avemaria eta Salvea errezacen80 duzunean norequin minzo cira?

R. Ama Verginaqui, jauna.

P. Nor da Ama Vergina?

R. Andre bat virtutez81 beteric, zoin baita Jaungoicoaren Ama eta baitago Ceruan Jaungoicoaz gozacen.

P. Aldarean dagon cura nor da?

R. Aren iduri edo semejanza bat.

P. Certaco dago can?

R. Ama Vergina Cerucoaz oroid guiten, eta cere82 errepresentacen baitu vera, eguiten diacozugu erreverencia.

M. Bada, lo mismo edo guisa berean bear duzue eguin verce Sanduen imagenequi eta reliquia sanduequi.

P. Eguin bear dugua oracio Angueruer eta Sanduer?

R. Bai, jauna, gure medianeroer vezala.

P. Angueruac83 cer dirade?

R. Espiritu bienaventuratu bazu, zoin baitaude Ceruan Jaungoicoaz gozacen.

P. Certaco Aingruac Jaungoicoac creatu cituen84?

R. Aren eternoqui alabaceco eta benedicaceco.

P. Certaco gueiago?

R. Elizan governaceco eta guizonen veiraceco.

P. Veraz, zuc baduzu ainguerua?

R. Bai, jauna, eta zoin nai denec85 dizu verea.

M. Yzan dazozu, bada, devocioa eta encomendatu egunoro.

Yrurgarren partea, non declaracen baita nola bear dugun obratu.

P. Zoin da Jaungoicoaren legueco len mandamentua?

R. Jaungoicoa adora eta onesi dezagula gauza gucien gañetic.

P. Norc Jaungoicoa adoracen eta onesten du?

R. Aren mandamendu sanduac veiracen dituenac.

P. Cer da Jaungoicoaren adoracea eta onestea gauza gucien ganetic86?

R. Lenago nai vicia eta ontarzun guciac galdu ecic Jaungoicoa ofendi.

P. Certara gueiago manacen guitu87 lenvicico manamentuac?

R. Jaungoicoaren88 adoracera gorpuz eta arimaren erreverencia aundiarequin, jinesten eta echicen dugularic aren baitan fede vici batequi.

P. Norc becatu eguiten du lenvicico manamentuaren contra?

R. Jinesten edo adoracen duenac idolo edo Jaungoico falsoetan, edo sinesten duenac Jaungoico anitz89 dela.

P. Norc gueiago?

R. Jinesten edo usacen duenac sorguinqueria edo echizerietan90 edo zomait gauza supersticiosoetan zoin baitaude debetaturic Jaungoicoaren leguean.

P. Zoin da vigarren mandamentua?

R. Jaungoicoaren icen sanduan juramento vanoric eguin ez tezagula.

P. Norc juramento vanoa eguiten du?

R. Juramento eguiten duenac eguia gabe, justiciaric gabe eta necesidadea gabe.

P. Becatu daea91 creaturengatic juramento vano eguitea?

R. Bai, jauna, ceren Creazalearen contra eguiten baita.

P. Cer erremedio bear da juramento vano ez eguiteco?

R. Acostumbracea erratra ez edo bai, Cristoc eracusten daucuna bezala.

P. Zoin da irurgarren manamentua?

R. Jeiac eta Ygandeac veira dizagula.

P. Norc jeiac eta Ygandeac guardatzen92 ditu?

R. Meza osoa entzuten93 duenac eta jeietan trabajacen ez tenac baicic ere necesidade orduan edo gauza caritatezcoan.

P. Cer da Meza Sandua?

R. Cristo gure Jaunaren sacrificio bat; aren viciaren eta ilcearen memoria bat.

P. Nola bear dugu enzun?

R. Gaudelaric presente, eta errezacen devocioarequin edo meditacen Cristo gure Jaunaren pena, pasio eta ilce dolorosoan.

P. Nori eguiten dacogu sacrificio sandu cau?

R. Aita eternoari, irur gauzataco.

P. Zoin dirade?

R. Berari gracia emateco, satisfaccio eguiteco eta mercede escaceco.

P. Noren provechu edo favoretan da meza entzutea94?

R. Vicien eta Purgatorioco arimen favoretan; baya principalqui norengatic erraten, enzuten eta ofrecicen baita.

P. Norc enzuten du meza osoa?

R. Meza gucian presente dagoenac divertitu gabe bere borondatez.

P. Nor dago obligaturic mezaren enzutera?

R. Arrazbe eta conocimentu duyen cristio guciac posible balimada.

P. Zoin da laurgarren mandamentua?

R. Aita eta amac, eta guaur veño zarragoac honra dizagula.

P. Norc aita eta amac honracen ditu?

R. Obedecicen eta erreverenciacen dituenac izez eta obraz, eta socorricen tuenac beren eritarzunetan, edo icusten dituenac zomait necesidadetan.

P. Nor gueago dago aditric edo comprenditric aita eta amen lecuan?

R. Guaur veño aundiagoac adinean, honorean eta dignidadean.

P. Zoin da borzgarren manamentua?

R. Yor il ez tezagula.

P. Cer manacen gaitu manamentu conec?

R. Ez tezagula ior il, ez gaicic eguin, ez desea, ez errencoreric95 ichiqui; antes bien, parca dozugula gu ofenditu guituenari Jaungoicoac nai badugu guri parca dazaicun.

P. Zoin da seigarren mandamentua?

R. Lujuriazco becatuan eror ez guitela.

P. Cer manacen guitu mandamentu conec?

R. Yzan guitela sagu, casta eta honesta pensamentu96, icez eta obraz.

P. Zoin da zazpigarrena?

R. Yon deus ebas ez tezagula.

P. Cer manacen guitu mandamentu conec?

R. Ez tezagula yon deus ebas, ez edoqui edo artu berceren haciendaric bere javearen borondatearen contra; artu duguna izul dezagula, zor duguna paga; bada, ez tuzu becatua parcacen ez balimada gauza ebasia izulcen.

P. Zoin da zorzigarrena?

R. Falso testimonioric erachiqui ez tezagula.

P. Cer manacen guitu mandamentu conec?

R. Ez tezagula ausenteaz murmura, ez juicio ligero eguin, ez adi eta ez erran aren defectoac.

P. Norc austen edo quebrantacen du zorcigarren mandamentua?

R. Arrazvearen contra juicio gaisto eguiten duenac, infamacen duenac, gauza secretoac descubricen tuenac, guezur erraten duenac; eta progimo97 lagunari honra edo fama guendu zaconac, izul brazo98 erraten duelaric eguia.

P. Zoin da bederacigarrena?

R. Berceren guizonac berceren emaztea desea ez tezala.

P. Ceren?

R. Ceren berceren guizonaren edo emaztearen deseacea baita peligroso, eta pecatu eguiten baita borondatearequin.

P. Zoin da amargarrena?

R. Berceren haciendaric desea ez tezagula.

P. Ceren?

R. Ceren berceren haciendaren edo ontarzunaren deseacea baita ebastearen erroa eta berce aniz becaturen principioa, zoin baitaude debetaturic Jaungoicoaren leguean.

Laurgarren partea, non declaracen baitira Sacramento99 errecibitu bear direnac.

P. Cer dirade sacramentuac?

R. Señale exteriore bazuc, Cristoc instituitric, guri gracia eta virtute emateco.

P. Cer da gracia?

R. Duzu arimaren vicia eta divinidadetarzun bat, zoinec eguiten baitu guizona, Jaungoicoaren seme adoptivo eta Ceruco heredero.

P. Cer virtute ematen duie Sacramentuec graciarequin batean?

R. Principalqui irur teologalac eta divinoa.

P. Zoin dirade?

R. Fedea, Esperanza eta Caridadea.

P. Cer da Fedea?

R. Ycusi ez tugunaren sinestea, ceren Jaungoicoac errevelatu baitu, eta Eliza Ama Sanduac eracusten100.

P. Eguin zazu fedezco acto.101

R. Jauna nic zure baitan jinesten dizut...

P. Cer da Caritatea?

R. Jaungoicoaren onestea gauza guciac veño gueago eta progimo102 laguna guauren burua bezala.

P. Eguin zazu caridadezco acto.103

R. Jauna nic onesten citut gauza guciac veño gueago, eta progimo laguna guauren burua bezala...

P. Certaco instituitric izan cen Bautismoco Sacramentua?

R. Becatu originalaren quenceco104, edo berce zomait becatu balimada105 bataiacen denac.

P. Cer da becatu original?

R. Duzu becatu bat, zoinequi sorcen baiguira gucioc heredaturic guauren len aitaenganic106.

P. Cer da Bautismoa?

R. Duzu berce Sacramentuen ataria.

P. Cer ematen zaicu bautismoan?

R. Gracia, don eta virtute infusac; artan diozu eguinic guizona Jaungoicoaren Seme adoptivo eta Ceruco heredero.

P. Certaco da Confirmacioco Sacramentua?

R. Gure confirmaceco eta fortaleciceco bautismoan errecibitu guinuen fedean.

P. Certaco da Penitenciaco Sacramentua?

R. Bataiatuz gueroz eguin tugun becatu gucien barcaceco.

P. Cer becatu dirade coiec?

R. Mortalac principalqui eta venialac ere bai.

P. Cer da becatu mortala?

R. Duzu erratea, eguitea edo pensacea zomait gauza gaesto107 Jaungoicoaren leguearen108 contra gauza grabean.

P. Cerengatic deicen da mortal?

R. Ceren ilcen baitu arima eguiten duenarena, quencen109 dacolaric gracia baita arimaren vicia.

P. Guisa cortan, cerc ematen daco arimari ilcea?

R. Becatu mortalac, jauna.

P. Eta cerc ematen daco arimari vicia?

R. Jaungoicoaren graciac, jauna.

P. Zomat parte ditu Penitenciaco Sacramentuac becatu mortalaren parcaceco?

R. Yrur, jauna.

P. Zoin dirade?

R. Contricio viozezcoa, confesio agozcoa eta satisfaccio obrazcoa. Verce guisaz claroago110.

P. Zomat gauza edo circunstancia dirade necesario confesio on baten eguiteco?

R. Borz, jauna.

P. Zoin dirade?

R. Lena, becatuen pensacea. Bigarrena, dolore eta urricarimentu arcea Jaungoicoaren ofendituaz. Yrurgarrena, proposito firme eguitea ez gueiago ofendiceco. Laurgarrena, becatuen confesacea. Borzgarrena, penitenciaren cumplicea.

P. Nondic eta nola bear dirade becatuac pensatu?

R. Jaungoicoaren legueco amar mandamentu sanduetaric, Elizaco borzetaric eta obra misericordiazcoetaric.

P. Becatuac pensatu eta cer eguinen duzu?

R. Artu dolore eta urricarimentu Jaungoicoaren ofendituaz, eta proposito firme eguin ez gueiagoric ofendiceco.

P. Cer da dolorea?

R. Euquetea pesare eta urricarimentu Jaungoicoaren ofendituaz.

P. Zomat111 guisatra da dolorea112?

R. Vidaz, jauna.

P. Zoin dirade?

R. Contricioa eta Atricioa.

P. Cer da Contricioa?

R. Euquetea pesare eta urricarimentu Jaungoicoaren ofendituaz ceren baita ontarzun bera.

P. Cer da Atricioa?

R. Euquetea pesare eta urricarimentu Jaungoicoaren ofendituaz, ceren becatuaren medioz galdu baitu Ceruco gloria eta merecitu Ynfernuco pena.

P. Bi doloretaric zoin da necesario ongui confesaceco?

R. Zoin nai den, jauna.

P. Zoin da obeago?

R. Contricioa, jauna.

P. Ceren?

R. Zeren Contricioac bere naturalezaz becatuac barcacen baititu, jauna.

P. Eta Atricioac noiz barcacen ditu?

R. Confesioarequin batean, jauna.

P. Nor juaten da confesacera dolore eta proposito eguiazcoa gabe?

R. Ez tuenac aborrecicen becatua eta iguesi eguiten becatuaren peligrotic; eta becatu guciac confesaturic ere, emendatu gabe vici denac.

P. Nola formatzen du becatariac dolore eta proposito vear duena?

R. Confesacera joan veño len otoi eguin Jaungoicoari lagun dezan; meditatu zomait ratochoz veraren ontarzunean, Cristoren pasio eta erioce sanduan, eta erran Contricioco actoa zomait aldiz, al gucia viocez.

P. Cer da propositoa?

R. Borondatearen determinacio bat, lenago nai vicia eta ontarzun113 guciac galdu ecic Jaungoicoa ofendi.

P. Zomat tembrataco vear du eguin propositoac?

R. Betico, jauna.

P. Zoin becatuetan?

R. Guciendaco, jauna.

P. Cer da confesio agozcoa?

R. Becatuen confesacea.

P. Nori?

R. Aita confesoreari.

P. Bada, Aita confesorearengana eldu ondoan, cer eguin bear duzu?

R. Ceiña eta Ni becataria114 erran.

P. Eta guero?

R. Becatuac confesatu.

P. Nola bear tuzu confesatu?

R. Seguroac segru bezala eta dudosoac dudoso bezala.

P. Eta zoin becatu bear tuzu confesatu?

R. Mortalac principalqui, eta115 venialac ere bai.

P. Becatu dudan daudenac confesa daiztequea116 seguro vezala?

R. Ez, jauna.

P. Eta seguroac confesa daitezque dudan?

R. Ez, jauna.

P. Confesaceracoan isilcen duenac zomait becatu mortal, confesaturen daya ongui?

R. Ez, jauna.

P. Parcazen117 zaizcoa becatu confesatuac?

R. Ez, jauna.

P. Eta, laur edo sei becatu dituenac, eta erraten dituela zorzi edo amar, confesatzen118 dea ongui?

R. Ez, jauna119.

P. Confesaceracoan ancicen120 bazaizu zomait becatu, maliciaric gabe, confesatzen121 cira ongui?

R. Bai, jauna.

P. Eta cer obligacioetan baraturen cira?

R. Oricen denean confesaceco obligacioarequin.

P. Becatuac aceric122 baracen direnean concienciaren examinatu faltaz izanen daya confesioa ona?

R. Ez, jauna.

P. Aita confesoreac absolucioa ematen duenean cer erranen duzu?

R. Jauna, pesare dizut zure ofendituaz, ceren baicirade ontarzun vera. Jauna, nic onesten citut gauza guciac veño gueago; eta proposito firme eguiten dizut ez gueiago ofendiceco.

P. Eta asco izanen da cori agoaz erratea?

R. Ez, jauna, vear dizu erran viocez.

P. Cer da satisfaccio obrazcoa?

R. Penitenciaren cumplicea123.

P. Noiz bear du penitenciac cumplitu?

R. Aita confesoreac manacen duen tembran.

P. Eta ez badu manacen edo señalacen tembrara?

R. Len veño len, jauna.

P. Ez tuenac cumplicen penitenciara, cer becatu eguinen du?

R. Gravea bada penitenciara becatu mortal, eta leve bada becatu venial.

P. Becatuan erori eta vear dugua bereala confesatu?

R. On cinuque, jauna, baia ez tuzu necesario.

P. Cer eguin bear du, bada?

R. Artu dolore eta urricarimentu Jaungoicoaren ofendituaz, propositorequin emendaceco eta confesaceco Eliza Ama Sanduac manacen duen tembran.

P. Noiz manacen du Eliza Ama Sanduac?

R. Urtean beguin berere.

P. Noiz gueiago124?

R. Comecatu bear dugunean.

P. Noiz gueiago?

R. Ylceco peligroa125 dugunean.

P. Cer da becatu venial?

R. Duzu becatu mortalaren disposicio bat.

P. Cerengatic deicen da venial?

R. Ceren guizona errazqui126 erorcen baita, eta errachqui jaiquicen127.

P. Zomat gauzarengatic parcacen da becatu veniala?

R. Vederacirengatic, jauna.

P. Zoin dirade?

R. Lena, meza entzuteagatic128. Bigarrena, confesio generala errateagatic. Yrurgarrena, comecaceagatic. Laurgarrena, Obispo Jaunaren benedicioagatic. Borzgarrena, ur benedicatu arceagatic. Seigarrena, ogui benedicatu arzeagatic. Zazpigarrena, Pater nosterra errateagatic. Zorzigarrena, predicoan entzuteagatic129. Vederacigarrena, bularrer golpe emateagatic130, Jaungoicoari misericordia escacen dacogularic.

P. Certaco da Aldareco Sacramento Santisimoa?

R. Errecivicen dugularic dignoqui, izan dadien gure arimaren mantenimentua131, eta aumenta dazaicun132 gracia.

P. Nor errecibicen dugu Aldareco Sacramentu Sanduan?

R. Jesucristo gure Jauna Jaungoico eta guizon, cain real eta verdaderoqui nola baitago Ceruan.

P. Ongui comecaceco zomat disposicio bear dirade?

R. Vida, jauna.

P. Zoin dirade?

R. Lena varuric joatea, vigarrena Jaungoicoaren gracian esercea.

P. Cer orduz gueroz joan vear dugu baruric?

R. Gavazco amabiez gueroz.

P. Nola joanen zara Jaungoicoaren gracian?

R. Becatuac ondo133 confesaturic.

P. Comecatu beño len cer pensatu eta cer diligencia eguin bear duzu?

R. Consideratu humilqui nor eldu den Sacramentuan, norengana eldu den; eguin fedezco, esperanzazco eta amoriozco actoac, eta recibitu erreverencia aundiarequin.

P. Certaco eguin zuen gure Jaunac Sacramentu cain aundia?

R. Gure honraceco; gu obligaceco eta aberasteco ondarzun espiritualez.

P. Cer eguin bear dugu comecatuaz gueroz?

R. Esquerrac eman Jaungoicoari espaciorequi, eta ofrecitu aren cervizuari, obligaturic gauden bezala.

P. Ostian cer dago?

R. Consagratu veño len oguia, eta consagratu134 gueroz Cristoren gorpuz santisimoa.

P. Calicean cer dago?

R. Consagratu veño len ardoa, eta consagratu gueroz, Cristoren odol purisimoa.

P. Ostia consagratuan dago Cristoren odola?

R. Bai, jauna.

P. Eta Caliz consagratuan dagoa Cristoren gorputza135?

R. Bai, jauna.

P. Ceren edo nola dago?

R. Ceren ez paita corpuz viciric odol viciric gabe, eta ez odol viciric gorpuz viciric gabe.

P. Ogui eta ardo caitaric cer baracen da consagracioco izac erran ondoan?

R. Accidenteac, jauna.

P. Cer accidente dirade coec?

R. Urrina, colorea eta zaporea edo saborea.

P. Cer eguin ciraden Ostian eta Calicean ciraden ogui eta ardoac136?

R. Sacerdotearen consagracioco iz caen medioz, converticen duzu ogui Cristoren gorpuz santisimoan, eta ardoa Cristoren odol purisimoan.

P. Ostia consagradoa particen duenean sacerdoteac, particen da Cristoren corpuza?

R. Ez, jauna.

P. Cerengatic ez da particen?

R. Ceren baitago corpuz gucia Ostia gucian, eta corpuz gucia ostiaren zoin nai den partetan.

P. Ostia aundian ala chipian dago Cristoren gorpuza perfectoago?

R. Gucietan igual.

P. Comecacen direnean laur, zorci edo gueiago, guciec errecibicen duia137 Jesu Cristoren corpuza osoric?

R. Bai, jauna.

P. Nola da cori?

R. Ceren baitaco138 milagrosoqui sacramentaturic.

P. Ycusten duzua Cristo Ostia consagratuan?

R. Ez, jauna.

P. Cerengatic?

R. Ceren baitago milagrosoqui sacramentaturic.

P. Ostia eta Caliz consagratuan dagoa Aita eternoa, eta Espiritu Sandua?

R. Bai, jauna.

P. Eta Ama Vergina edo ainguiru139 zomait?

R. Ez, jauna.

P. Comecatu veño len cer erranen duzu?

R. Jauna, nic nai zinuzquet errecibitu, recibitu cinzaena bezala zure Ama Maria Santisimac, Ceruco sandu eta sanda guciec.

P. Comecaceracoan cer erranen duzu?

R. Jauna, ni ez nouzu140 digna errecibi dezadan zure Magestade sandua, vaya erranic zure iz sandua, izanen duzu sana eta salba ene arima.

P. Comecatu ondoan cer erranen duzu?

R. Jauna ni esercen nizu zure escu sanduetan, eseri cirena bezala zure Ama Maria Santisima, Ceruco sandu eta sanda guciac.

P. Certaco da Oliadroa sandua?

R. Yrur gauzataco.

P. Zoin dirade?

R. Lena, gure vici zarraren reliquia gaisto gucien guenceco. Vigarrena, arimari indar emateco esayaren tentacioen contra. Yrurgarrena gorpuzari osasuna emateco conveni balimada.

P. Certaco da Orden Sacerdotalea?

R. Sacerdoten consagraceco eta ordenaceco.

P. Certaco da Matrimonioco Sacramentua?

R. Casaceco eta casatuer gracia emateco, alcarren artean vici diten baquean, eta semeac aci dizaen Jaungoicoaren beldurrean.