GOIBURUA








Doctrina Uscaras D<o>n Benito Gil1 escrivituric vere governuarendaco2. Yzallen, Avenduaren amalaurgarrenean, urte mila zazpitan eun eta ogei3 eta zazpietan4.

Curuze Sanduaren, señalearengatic, gure esaetaric5, libra guizazu6 Jaigoico7 gurea. Aitaren izenean, eta8 Semearnean8 eta Espiritu Sanduarnean, Amen10.
Aita guria11 Ceruetan zaudena, santifica vedi zuricena12, sin bedi zure Reinoa; eguin vedi zure vorondatea Ceruan vezala lurrean ere; eman dazaicuzu eunorozco13 hóguia, egun eta veti; parca dazaicuzu14 gure zorrac15 cala nola guc parcazen baitaztegu gu zor guitiener16. Ez guizazula euzi tentacioan erorcera, baicic libra guizazu gaiz guzietaric. Amen Jesus.
Jangoicoac salba cizala Maria graziaz betea. Jauna duzu17 zurequin. Benedicatu18 zirade emazte guzien artean, eta benedicatu duzu zure sabeleco frutua Jesus.
Santa Maria, Jangoicoaren Ama zuc otoi eguin zazu gu becatariengatic orai eta beti gure ilzraco orduan. Amen Jesus19.
Jinesten dut Jangoico Aita guziz poderosoaren Ceruaren eta lurraren creazalearen20 baitan. Gure Jaun Jesu Christo aren Seme bacocha baitan, zoin21 conzebitric izan baizen Maria Santissimaren entrañetan Espiritu Sandu Jaunaren obras, sortu zela Amaverginaganic, igari zuela pasio dolorezcoa Poncio Pilato Juezaren pean, cruzificatric izan zela, ilic eta orziric saunzi zela Limbuetra, candic22 irurgaren egunean resucitatu zela il guzien artetic, igan zela Ceruetra, daola eseriric bere Aita Eternoaren escuieco aldean nondic sinen baita ilen eta vizien juzgazera23, iago jineztazen24 dizut Espiritu Sandu Jauna baitan, Eliza Ama Sandu Catolicoan, Sanduen comunioan, becatuen parcacioan, araguiaren resurreccioan, bizize seculacoan. Amen Jesus.
Jangoicoac salva cizala Reyna, misericordiaren Ama, vicice eta dulcetarzuna gure esperanzara25. Jangoicoac salba zizala; zuri26 deycen gaudezu Evaren seme desterratucuec. Zuc gauzquizu suspiraz aieiez, negarrez27 veteric valle negarrezco contan. Ea vada, gure abogada, zuc otoi izul dezazu28 zure begui misericordiazco coiec guregana, eta destierro contaz gueroz iracuxi29 dazaicuzu Jesus, zure sabeleco fruitua. O clementissima! O piadosa! O dulce Virgina Maria! Jangoico omnipotentearen Ama30, zuc otoi eguin zazu zoin31 izan guiten digno Jesu Christoren promesa guzien32 reziviceco. Amen Jesus.

Jangoicoaren Legue Sanduco Mandamentuac dizu amar.

Len irurac pertenecizen zaizcuzu Jangoicoaren honrrari eta amorioari. Eta berce zazpiac iauren33 proximo launaren provechuari.
Amar mandamentu cuec enzerracen dizu bidatra: Lena, Jangoicoaren onestea gauza guziac beño yago. Vigarna, guiauren proximo laguna guiauren38 buruac bezala. Amen Jesus.

Elizaco mandamentuac dizu borz.

Elizaco sacramentuac dizu zazpi.

Articulo fede sanduzcoac41 dizu amalaur.

Len zazpiac pertenecizen ziazcozu divinidadeai42; verze zazpiac Cristo gure redentorearen umanidade43 sanduari.
Divinidadeari pertenezizen zaizconac dizu cuec.
Berze zazpi Christo gure redentorearen humanidade sanduari pertenezicen zaizconac duzu45 cuec46.

Obra misericordiazcoac dizu amalaur55.

Len zazpiac espiritualac, eta verce zazpi corporalac.
Espiritualac dizu cuec.
Eta verce zazpi corporalac dizu cuec.

Becatu mortalac57 dizu zazpi.

Zazpi vicio cuen contra dizu zazpi virtute.

Soverviaren contra, Humildadea.
Avariciaren contra, Largueza.
Luxuriaren contra, Castidadea.
Yraren contra, Paciencia.
Gularen contra, Templanza.
Ymbidiaren contra, Caritatea.
Prezaren contra, Diligencia.

Arimaren esaiac dizu yrur.

Mundua, Demonioa eta Araguia.

Virtute Theologalac dizu yrur.

Fedea, Esperanza eta Caritatea.

Arimaren potenciac dizu yrur.

Memoria, Entendamentua eta Vorondatea.

Virtute Cardinalac dizu laur.

Prudencia, Justicia, Fortaleza eta Templanza.

Novisimoac dizu laur.

Ylcea, Juicioa, Ynfernua eta Gloria.
Christioa eguin dezazu maiz evetaz memoria58.

Sentido corporalac dizu borz.

Espiritu Sandu Jaunaren donac dizu zazpi.

Espiritu Sandu Jaunaren frutuac dizu amavi.

Ni becataria confesacen nuzu61 gure Ceruetaco Jaunari, Andre dena Maria62 beti Virginari, S<a>n Miguel Arcanguiruari, S<a>n Juan Bautistari, S<a>n Pedro eta S<a>n Pablo Apostolo sanduer, paradisoan diren sandu eta sanda guzier, zuri nore Aita espiritualori; vadiaquizut in dudala63 becatu aniz, hizez, pensamenduz, obras eta deseius64. Jauna, enea duzu culpa, Jauna, enea duzu culpa, enea duzu culpa aniz, carengatic neozu65 otoiez Andre dena Maria veti Virginari S<a>n Miguel Arcainguiruari, S<a>n Juan Bautistari, S<a>n Pedrori, S<a>n Pablori, Apostolo sanduer, paradisoan diren66 sandu eta sanda gucier, zuri nore Aita espiritualori otoi eguin zazu noregatic67 Jangoico omnipotenteari. Amen Jesus.
Jesu Christo ene Jauna, Jangoico eta guizon eguiazcoa, ene criazalea, ene redentorea, ceren zren Jaun bat cain onic eta onestecoric, ceren citudan onesten gauza guzien gañetic, Jauna dizut urriqui, pesare68 eta damu naure bioz guziaz zure divina Magestadearen ofendituaz, eguiten dizut proposito firme bat ez iagoric ofendizeco, ocasio peligro gaistoetaric apartazeco, emendazeco, confesaceco, satisfacio eguiteco, Aita confesoreac penitencia ematen duenaren cumplizeco, ofrecizen dauzquizut Jauna niaure vici, obra, trabaju guziac naure pecatuen satisfaccioetan; cala nola suplicazen baitauzquizut69 esperacen dizut zure borondate misericordia infinitoan parcatren70 daztazula niaure becatuac, emanen dadazula asistencia bear dan gucian zure gracia sanduan perseveraceco il arteo. Amen Jesus.

Doctrinaren limicico71 partea.

P. Christio zraya72?

R. Bai ssauna, Jangoicoaren graciaz.

P. Cerengatic erraten dugu bay ssauna Jangoicoaren graciaz?

R. Ceren ez paniz christio ene meressimentuen medioz, baicic Jesu Christoren meressimentuen medioz.

P. Cer gauza da christio hizatea?

R. Jesu Christoren discipulo hizatea.

P. Nondic duzu christioaren nombre cori?

R. Christo gure Redentorearenganic.

P. Cer erran nai du christioa?

R. Christoren guizona.

P. Cer aicen zu Christoren guizon cortaz?

R. Guizon, ceinec baitu Christoren fedea73, zeinnec74 profesatu vaizuen Bautismo Sanduan eta diozu75 ofrezitric aren zervizu sanduco.

P. Zoin da christioaren señalea?

R. Curuze sandua, ssauna.

P. Cerengatic?

R. Cerengatic baita Christo crucificatuaren figura sandua, zointan redimitu eta salbatu baiguinzan guzioc.

P. Cemat guisatra usazen du christioac señale contaz?

R. Bidatra, ssauna.

P. Zein dra?

R. Zeñazea eta santiguazea.

P. Cer da ceñacea?

R. Escuyeco eri beazaz irur curuce eguitea, lena borondean, bigarna agoan, irurgarna bularretan, minzazen grelaric gure Jaun eta Jangoicoarequin.

P. Eracusazu nola?

R. Curuce sanduaren, señalearengatic, gure essayetaric, etc76.

P. Cerengatic zeñazen gra borondean?

R. Jangoicoac libra guizan pensamentu gaistoetaric.

P. Cerengatic agoan?

R. Jangoicoac libra guizan iz gaistoetaric.

P. Cerengatic bularretan?

R. Jangoicoac libra guizan obra eta deseyu gaistoetaric.

P. Cer da santiguazea?

R. Escuyeco bi eriez curuze baten eguitea borondetic bularretra, bularretaric ezquerreco soñeguiala, ezquerreco soñeguitic escuyecoala, invocazen dugularic Trinitate Sandua.

P. Yracuzazu nola?

R. Aitaren izenean, etc.

P. Noiz bear du usatu christioac señale cortaz?

R. Noiz ere nai den asten baigra77 cemait obra onen eguiten, edo erdeten zemait necesidade edo tentacio peligro gaistoetan, bai especialqui guacetic saiquizean, echetic elquizean, elizan sarcean, satean eta berce gañeratico obra on guzien astean.

P. Cerengatic cainverce aldiz?

R. Ceren gure esayec baiguitie tentacen orduoro eta mementoro.

P. Cer essay dra coyec?

R. Mundua, Demonioa eta Araguia.

P. Badua curuzeac78 virtuteric essay coyen contra?

R. Bassona79.

P. Nondic tu80 curuzeac virtute cori?

R. Christo gure redentorearenganic ssauna, cerengatic arec curuzean garaitu eta venzitu baicituen vere ilce sanduaz Curuze Sanduan.

P. Curucea adorazen cienean81 nola erraten cie?

R. Adorazen dizut Christo eta benedicazen ceren zure Curuze Sandua dela medioz redimitu bayzinuen mundua.

P. Nola gueiago?

R. Adorazen zut82 eta benedicazen curuze sandua zointan83 izan baizen crucificatric Christo gure Redentore Jauna.

P. Christio bat uso edo arracioetra ellegatuaz gueroz zomat gauza dago obligatric ssaquitra?

R. Laur, ssauna.

P. Cein dra?

R. Lena, ssaquitea cer bear dugun sinesi. Vigarna, ssaquitea cer vear dugun oracio edo otoy eguin. Yrurgarna, saquitea cer bear dugun obratu. Laurgarna, ssaquitea cer bear dugun recivitu.

P. Nola ssaquinen dugu cer bear dugun jinechi?

R. Daquizquigularic Credoa edo Articulo Fede Sanduzcoac.

P. Nola ssaquinen dugu cer bear dugun otoi eguin?

R. Daquizquigularic Aita gurea eta verce gañeratico elizaco oracio guciac.

P. Nola ssaquinen dugu cer vear dugun obratu?

R. Daquizquigularic Jangoicoaren Legue Sanduco mandamentuac, Elizaco borzac eta obra misericordiazcoac.

P. Nola ssaquinen dugu cer vear dugun recivitu?

R. Daquizquigularic Elizaco zazpi Sacramentuac.

P. Norc erran zuen Credoa?

R. Amavi apostoloec ssauna.

P. Certaco?

R. Guri fedearen eracusteco.

P. Eta guc certaco erraten dugu?

R. Christioec dugun fede conen confesazeco edo profesazeco.

P. Cer da fedea?

R. Ycusi es tugun gauzaren ssinestea.

P. Ycusi cinuena Jesu Christo sorzen?

R. Echauna84.

P. Ylzen edo ceruetra ygaten?

R. Echauna.

P. Ssinesten zua?

R. Bai ssauna.

P. Cerengatic?

R. Ceren Jangoicoac cala revelatu baizuen eta Eliza Ama Sanduac guri cala eracusten.

P. Cer gauza dra ditucienac eta sinesten ditucienac christio vezala?

R. Dituenac eta sinestazen dituenac Eliza Ama Sandu Catolico Romanoac.

P. Cer gauza dra zuec eta Eliza Ama Sanduac ditucienac eta ginestacen ditucienac?

R. Articulo Fede Sanduzcoac especialqui Credoan contenicen drena vezala85.

P. Zer gauza dra Articulo Fede Sanduzcoac?

R. Dizu gure fede sanduco misterioric principalenac.

P. Certaco dra Articulo Fede Sanduzcoac?

R. Guri noticia distinto claro baten emateco gure Jaun eta Jangoicoaz, eta Jesu Christo gure redentore Jaunaz86.

P. Nor da Jaungoicoa?

R. Duzu gauza bat cain excelenteric eta admirableric ez paitaiteque87 erran, eta ez pensa Jaun bat andiric, justoric eta savioric gauza gucien principio eta fin dena.

P. Trinitate Sandua nor da?

R. Jangoico vera, Aita, Semea eta Espiritu Sandua irur persona distintoric eta Jangoico bat vera verdaderoric.

P. Aita Jangoico daya?

R. Bai ssauna.

P. Semea?

R. Bai ssauna.

P. Espiritu Sandua?

R. Bai ssauna.

P. Yrurac draya Jangoico?

R. Bai ssauna.

P. Yrur Jangoico draya?

R. Echauna, baicic ere irur persona distintoric eta Jangoico bat88 vera berdaderoric.

P. Aita daya Semea?

R. Echauna.

P. Espiritu Sandua daya Aita edo Semea?

R. Echauna.

P. Cerengatic?

R. Cerengatic baita Aita Aita, Semea Seme eta Espiritu Sandua Espiritu Sandu Jaun, irur persona distintoric eta Jangoico bat vera verdaderoric.

P. Nola da Jangoicoa gauza guziz poderosoric?

R. Zeren eguiten baitu bere poder sanduaz nai duen guzia, eta ez paita gauza imposibleric arc eguin ez toquenic.

P. Nola da Creazale?

R. Ceren creatu baizituen gauza guziac ez daustaric, cala ecusten tuenac eta ez tituenac, gauza creatu ztuen curac guziac dizu conservacen eta governacen vere providencia andi cartaz.

P. Nola da Salvazale?

R. Ceren ematen baitu graciara eta becatuac parcazen.

P. Nola da Glorificazale?

R. Ceren ematen baitu gloria sandua mundu contan aren gracian perseverazen duen guciari.

P. Jangoicoac badua figura corporalic guc bezala?

R. Jangoico bezala echauna, cerengatic baita espiritu puro, baia bai guizon bezala.

P. Trinitateco yrur persona divinoetaric zoin eguin zen guizon?

R. Bigarrena, baita Semea.

P. Aita eguin zena guizon?

R. Echauna.

P. Espiritu Sandua eguin zena guizon?

R. Echauna.

P. Bada nor?

R. Solamente Semea zein eguinic guizon deizen baita Jesu Christo.

P. Segun eso nor da Jesu Christo?

R. Jangoico biziaren Semea zein eguin vaicen guizon gure redimizeco eta viziceco, exemplo emateagatic.

P. Cer erran nai du Jesus?

R. Salvazalea.

P. Certaric izan guinzan salvatric?

R. Gauren becatutic eta demonioaren cautiveriotic.

P. Cer erran nai du Christo?

R. Ungitua.

P. Zertaric izan guinzan ungitric?

R. Gracia eta don Espiritu Sanduarnez eta vere odol preciossisimoaz.

P. Christo gure redentorea nola izan zen conzevitric eta sortu cen Amaverginaganic?

R. Obrazen zuelaric Jangoicoac sobrenatural eta milagrosoqui.

P. Eta Jangoicoaren Ama veti izan zena virgen?

R. Bai ssauna, perpetualqui.

P. Zerengatic nai izan zuen il curuzean?

R. Gu becatutic eta ilcetic libraceagatic.

P. Cer aizen cie Ynfernuaz Jesu Christo ilez guerostic?

R. Ez lecu condenatuena bazic ere Abranen Senoa non baizauden justo guzien arimac detenitric aren ssite sanduaren beira.

P. Nola ssaunsi cen?

R. Arimara89 saunsi zinuen90 unitric divinidadearequin.

P. Corpuza nola guelditu zen?

R. Unitric divinidade berarequin.

P. Nola resucitatu cen il eta irurgarren egunean?

R. Corpuz glorioso cura ssuntazen zelaric arima gloriosa carequi ez secula verriz91 ilzra izulcecoetan.

P. Nola igan zen ceruetra?

R. Bera bere birtute propioz yorc lagunzen ezuelaric, ermaten zituelaric justo gucien arimac bera92 compañan, eseri zinuen bere Aita Eternoaren escuieco aldean.

P. Cer da eseriric egotea bere Aita eternoaren escuyeco aldean?

R. Yzatea igoal gloria bere Aita Eternoarequi Jangoico vezala eta Guizon vezala verze gañaratico criatura guziac beño yago.

P. Noiz bear du ssin ilen eta vizien juzgazra?

R. Azquen juicioco egunean.

P. Orduan vear dugua yzan guziec resucitatric?

R. Bay ssauna len guinzan corpuz eta arima berequin.

P. Cer ginesten cie erraten cielaric ginesten dut sanduen comunioan?

R. Christio fiel bazuec diela parte alcarren obra onetan, cala nola corpuz baten miembroa izanic bezala zoinen burua baita Elizara.

P. Nor da Elizara?

R. Duzu ssunta eta congregacioa cristio fiel guziena zoinen burua baita Aita Sandu Romacoa.

P. Nor da Aita Sandu Romacoa?

R. Duzu Jesu Christoren Vicario lurrean dagona zeinni baigaude guzioc obligatric obedecizra eta respetazra.

P. Credoaz eta Articuloez landa ginestencia93 berce gauzaric?

R. Bai ssauna, Escritura Sagratuan daudenac eta Jangoicoac Eliza Ama Sanduari revelatu dazconac.

P. Cer gauza dra coyec?

R. Ssauna niri ez taztazula cori galdeguin, Eliza Ama Sanduac diauzcazu doctoreac zoinnec ssaquinen baitie respondazen94.

P. Norc erran zuen Aitagurea?

R. Jesu Cristoc vere agoz ssauna.

P. Certaco?

R. Guri oracio edo otoy eguiten eracusteco.

P. Cer da oracio edo otoy eguitea?

R. Jangoicoari biozaren gorazea, entendamenturequi, merssede eta favore escazea.

P. Aitagurea erraten zunean norequin minzazen zra?

R. Jesu Cristo gure Jaun eta Jaungoicoarequin.

P. Non dago Jangoicoa?

R. Lecu guzietan95 baia especialqui Ceruan eta Aldereco Sacramentu Santissimoan.

P. Cein da oracio gucietan den andiena?

R. Aytaguria ssauna.

P. Cerengatic?

R. Ceren erran bayzuen Jesu Christoc bere agoz.

P. Cerengatic yago?

R. Cerengatic baitauzca zazpi peticio caridadean fundatric.

P. Cein da lena?

R. Santifica vedi zure yzena.

P. Cer escazen zu peticio cortan?

R. Jangoicoaren nombre sandua izan daela mundu guzitic ezaundric, santificatric eta alavatric.

P. Cein da vigarna?

R. Ssin vedi zure reinoa guregana.

P. Cer escacen zu peticio cortan?

R. Jangoicoac reina dezan mundu contan gure arimetan graciaz, eta vercean emanen daucula gloria sandua96.

P. Ceyn97 da irurgarna?

R. Eguin bedi98 zure vorondatea ceruan vezala99 lurrean ere.

P. Cer escazen zu peticio cortan?

R. Jangoicoaren borondate sandua eguin dezagula quemen100 lurrean gaudenec, cala nola eguiten baitie Ceruco ainguiru101 eta bienabenturatu guziec.

P. Cein da laurgarna?

R. Eman dazaicuzu eunorozco oguia, egun.

P. Cer escazen zu peticio cortan?

R. Jangoicoac eman dazaicun102 egunorozco corpuzaren sustentu combeniente dena, arimaren graciara eta Sacramentuac.

P. Cein da borzgarna?

R. Parca dazaizquzu103 gure zorrac104 cala nola guc parcazen baytaztegu guri zor guitiener105.

P. Cer escazen zu peticio cortan106?

R. Jangoicoac parca dazaizcun guri becatuac cala nola guc parcazen baitaztegu mundu contan ofensa eta agravio eguin dauzcuyen guzier.

P. Ceyn da seigarna?

R. Ez guizazula euzi tentacioan erorzera.

P. Cer escazen zu peticio cortan?

R. Jangoicoac ez guizala euz ez erorzera, ez consentizra pensamentu eta tentacio gaistoetan, ceintan demonioac procuracen baytu gu nondic becatuan erorzra.

P. Cein da zazpigarna107?

R. Baizic libra guizazu gaiz guzietaric.

P. Cer escazen zu peticio cortan?

R. Jangoicoac libra guizan gaiz espiritual eta corporaletaric.

P. Cein da gaiz espirituala?

R. Arimaren becatua ssauna.

P. Eta gaiz corporala?

R. Corpuzaren enfermedadea.

P. Cerengatic erraten dugu lembizicoric Aita gurea Ceruetan zaudena?

R. Jangoicoari viozaren gorazeco, entendamenturequin merchede eta favore escazeco humildade eta confianza andi vatequi.

P. Azquen izcarec Amen cer erran nai du?

R. Cala yzan <dadiel>a. Eta Credoan cala dela108.

P. Cer oracio eguiten cie109 principalqui Amavergynari?

R. Ave110 Maria eta Salvea.

P. Norc erran zue Avemaria?

R. Ainguiru S<a>n Gabrielec Amaverginaren salutazra juan zenean.

P. Noiz juan zen?

R. Amavergina Marchoco egunean.

P. Cer erran zecon?

R. Jangoicoac salva zizala111 Maria graziaz vetea Jauna duzu zurequi.

P. Eta gañaraticoa?

R. S<an>ta Ysabelec.

P. Norc erran zuen Salvea?

R. Eliza Ama Sanduac diaucazu recivitric veretaco.

P. Certaco?

R. Amaverginari merchede eta favore escazeco.

P. Abemaria eta Salvea erraten dugunean norequi minzazen gra112?

R. Amavergina Andre onarequi.

P. Nor da Amavergina?

R. Duzu andre bat guzia graziaz eta virtutez veteric zein baitago Ceruan eta vaita Jangoicoaren Ama.

P. Aldarean dagona nor da?

R. Duzu imagen eta semejanza Ceruan dagonarna.

P. Certaco dago can?

R. Cerucoaz oroitric eguin dezagun reverencia guziz andi bat.

P. Eguin bear dugua oracio baitare ainguiruer eta sanduer?

R. Bai ssauna, cala nola gueauren medianeroer vezala.

P. Cer gauza drá Ainguiruac?

R. Dizu Espiritu Bienaventuratuvazuc zein baitaude Zeruan Jangoicoaz gozacen.

P. Certaco creatu cituen113 Jangoicoac Ainguiruac?

R. Veti ere alava eta venedica cezayen.

P. Cerendaco deago114?

R. Aren ministro vezala governa zezayen Elizara eta guizonac guarda.

P. Luego baiziea zuec ainguiru goardazcoa?

R. Bai ssauna nic naurea eta bacochac115 verea.

M.116 Vada edoquizazie117 devocio andi vat eta encomenda egunoro.

P. Cein da Jangoicoaren Legue Sanduco lenbicico mandamentua?

R. Jangoicoa onestea eta adora zagula gauza guziac veño gueago.

P. Norc onesten du Jangoicoa?

R. Aren mandamentu sanduac guardazen tuenac, eta ez deusengatic quebrantazen.

P. Cer da Jangoycoaren onestea gauza guziac veño guego?

R. Nayago izatea mundu contaco gauza guziac galdu eta galzera egozi, ezic aren divina magestadea ofenditu.

P. Certra deago obligazen guitu mandamentu conec?

R. Jangoico veraren adorazra corpuz eta arimatan, ginesten eta esperacen dugularic aren baytan fede vizi batequi.

P. Norc eguiten du becatu mandamentu conen contra?

R. Jinesten duenac eta adorazen Ydoloetan edo Jangoico falsuetan edo dela aniz Jangoico.

P. Norc gueao?

R. Usazen duenac echizerietan edo verze zemait gauza supersticiozcoetan cein baitra Jangoycoaren leguearen contra materia gravean.

P. Cein da vigarna?

R. Juramentu falsuric eta banoric eguin ez dezagula.

P. Norc eguiten du juramentu falsu eta vano?

R. Juramentu eguiten duenac eguiaric bague, justiciaric bague, eta necesidaderic bague, vere voto edo promesa eguinac dilatazen eta luzacen tuenac causa edo motivoric bague.

P. Becatu daya juramentu eguitea creaturengatic?

R. Bai ssauna, ceren eguiten bayzayo ayen baitan gueauren Aita Creazaleari.

P. Cer erremedio da ez juramenturic eguiteco?

R. Acostumbrazea erratea eza ez, vaia vay Christoc manazen duena vezala.

P. Cein da yrurgarna?

R. Sseyac eta Ygandeac guarda zquigula.

P. Norc guardazen tu Ssiyac118 eta Ygandeac?

R. Ssiyetaric eta Ygandetaric meza enteroqui enzuten duenac eta ez travajazen, travajazecoz ere gauza gutia119, necesidadezcoa edo obra caridadezcoa120.

P. Cein da laurgarna?

R. Aita eta Amac, gauroc beño zarragocoac honra eta respeta zquigula.

P. Norc honrazen ditu?

R. Obedecicen tuenac eta respetacen beren izetan, veren obretan, socorracen eta favoracen dituenac veren necesidadetan, duelaric zertaz.

P. Nor gueao dago entendatric Aita eta Ametan?

R. Gueauroc beño zarragocoac tembran, dignidadean eta governuan.

P. Zein da borzgarna?

R. Yor il ezagula eta ez yoren ilzera121 desea.

P. Cer manacen du mandamentu conec?

R. Ezagula yor il, ez yoren ilzera desea, ez erranez ez eguinez ez deseyuz ere.

P. Cein da seigarna?

R. Lujuriazco becatutic apartatric izan guitela.

P. Cer manazen du122 mandamentu conec?

R. Yzan guitela sau eta casto gueauren izetan, pensamentuetan eta obretan.

P. Cein da zazpigarna?

R. Bercen gauzaric ebas ezagula, evasiric edo erdenic valimadugu vere ssaveari izul dazogula.

P. Cer manacen du mandamentu conec?

R. Ezagula ar ez edoqui verzen gauzara vere ssavearen vorondatean123 contra, zorric valimadugu paga zagula ceren ez paita becatu cau parcazen ariqueta bacochari verea izuli bitarte.

P. Cein da zorzigarna?

R. Yori falsu testimonioric erachequi ezagula, ez guezurric124 erran, ez murmura ere.

P. Cer manazen du mandamentu conec?

R. Ezagula juzga125 ligeroqui proximo lagun presente dagona, ez ausente dagona, ez erran, ez enzun aren defectoac.

P. Nor126 quebrantazen du mandamentu cau?

R. Norc ere nai den arracioaren contra baitu juzgacen, infamacen, descubrizen secretuac edo guezur erraten.

P. Cer prohivizen zaicu vedrazigarren eta amargarren mandamentuan127?

R. Codizia sensualac eta vaita aziendarnac.

P. Cer gauza dra Sacramentuac?

R. Dizu señale esterior sensible bazuc zein baitauzca Christoc instituitric eta ordenatric guri emateco graciara eta virtuteac.

P. Cer da Graciara?

R. Duzu arimaren vizi izate divino bat, cein dela medio eguiten baita guizona Jangoicoaren Seme adoptivo eta Ceruetaco eredero.

P. Cer virtute ematen die Sacramentuec graciarequi batean?

R. Aniz virtute, baya virtute guzien artean irur virtute teologalac eta divinoac.

P. Cein dra?

R. Fedea, Esperanza eta Caridadea.

P. Cer da Fedea?

R. Ycusten ez tugun gauzaren ginestea, ceren Jangoicoac cala revelatu baizuen.

P. Cer da Esperanza?

R. Esperazea Jangoicoaren128 baitan emanen daucula gloria sandua, aren graciara eta gure obra onac dela129 medio.

P. Cer da Caritatea?

R. Jangoicoaren onestea gauza guziac veño gueao veregatic, eta proximo laguna gueauren buruac bezala Jangoicoagatic, gu grelaric ayequi, cala nola nai baiguinuque urac izan diten gurequi.

P. Certaco izan zen instituitric Sacramentu Sandu Bautismoarena?

R. Becatu Originalaren parcazeco eta berce cer nai den becatu erdeten den bateazen den caren baitan, cayen guzien parcazeco.

P. Cer da pecatu Originala?

R. Duzu mancha bat ceinnequi guzioc sorzen baygra eredatric gueauren lemizico Aita eta Ama Adan eta Evarenganic.

P. Certaco da Sacramentu Confirmacioarena?

R. Confirmazeco eta fortalezizeco fede, cein recivitu baiguinuen Bautismo Sanduan, contan ematen diaucuzu indar eta balore demonioac ematen tuen tentacio cayen guzien garaizeco eta fedearen publicoqui confesazeco necesario den guzian.

P. Certaco da Sacramentu Penitenciarena?

R. Bateatuz gueroztic eguin tugun becatu guzien barcazeco.

P. Cer becatu dra coyec?

R. Especialqui mortalac eta baita benialac ere.

P. Cer da becatu mortala?

R. Duzu erratea, eguitea, pensazea edo deseazea cerbait gauza Jangoicoaren Leguearen contra materia gravean.

P. Cerengatic deizen da mortal?

R. Ceren eguiten duen caren arimara ilzen baita, apartazen graciara cein baita arimaren vizia.

P. Cer parte ditu penitenciac becatu mortalearen parcazeco?

R. Yrur ssauna.

P. Cein dra?

R. Contricio biozezcoa, agozco confesioa eta obra satisfaccioscoa.

P. Eta becatu mortala eguin eta bereala bear daya confesatu parca dadien?

R. On zinuque, baya ezu necesario.

P. Cer eguin bear du, bada?

R. Forma dolore contricioarena propositorequi emendazeco eta confesazeco lenvicico ocasioan edo Eliza Ama Sanduac manazen duenean.

P. Cer da pecatu veniala?

R. Duzu mortalaren disposicioa.

P. Cerengatic deizen da benial?

R. Ceren errazqui eguiten baita eta errazqui parcazen.

P. Cer medioz parcazen da?

R. Mortalequi sunto baibadago130, mortalen disposiciovean131, ezin bere bedraziz132.

P. Zein dra?

R. Lena, meza enzuteaz. Bigarna, comecazeaz. Yrurgarna, confesio generalaz. Laurgarna, Obispoaren benedicioaz. Borzgarna, ur benedicatu arzeaz. Seigarna, ogui benedicatu ssateaz. Zazpigarna, predicu sanduaren enzuteaz. Zorzigarna, Aita gurearen errezateaz. Bedrazigarna, Jauna, misericordia133, bularrer golpe emateaz.

P. Certaco da Sacramentu Sandu Comecadurarna?

R. Dignoqui recivizen dugularic izan dadien gure arimaren sustentua, aumenta dezan graciara, zein vaita arimaren vizia.

P. Cer recivizen dugu Sacramentu Sandu Comecadurarnean?

R. Jesu Christoren corpuz santisimoa cain realqui eta verdaderoqui nola baitago Ceruan eta Aldareco Sacramentu Sanduan.

P. Zertaco da Sacramentu Oliadurarna?

R. Yrur gauzataco.

P. Cein dra?

R. Lena, becatuec eguzten134 tyen mancha, reliquia caien guzien ssauceco. Bigarna, Demonioac ematen tuen tentacio caien guzien garaizeco. Yrurgarna, corpuzari osasuna emateco combeni balimada135.

P. Certaco da Sacramentu Ordenarna?

R. Consagrazeco eta ordenazeco Elizaco ministro dignoac cein baitra Sacerdoteac, Diaconoac eta Subdiaconoac.

P. Certaco da Sacramentu Matrimonioarena?

R. Casazeco eta casatuer eman dazen gracia alcarrequi unionean vizi izateco eta umeric izaten balimadie az dezayen Jangoicoaren veldur sanduaren pean Zeruco erederotaco136.

P. Cer da Soverviara?

R. Duzu apetito desordenatu bat verzeac veño andiago izatea.

P. Cer da Abariziara?

R. Duzu apetito desordenatu bat Jangoicoac ontazun emanten duena beño iagoren deseazea.

P. Zer da Luxuriara?

R. Deleite araguiaren deseazea.

P. Cer da Yrara?

R. Benganza deseazea.

P. Zer da Gulara?

R. Sobra ssatea eta edatea.

P. Cer da Ynvidiara?

R. Proximo lagunaren ontarzunez damu eta pesare izatea.

P. Zer da Prezara?

R. Tibiezaric eta fervoreric vague Jangoicoaren gauzen eguitea.

P. Nola garaizen da mundua?

R. Despreciazen tugularic mundu contaco ponpa eta vanidadeac.

P. Nola Demonioa?

R. Orazioz eta humildadez.

P. Nola Araguia?

R. Azperezaz, disciplinaz eta barurez; cauzu137 gure esayic andiena ceren ez paitoquegu gaurecganic aparta vaia bay Mundua eta Demonioa.

P. Certaco eman zaucun Jangoicoac memoriara?

R. Arzaz oroizeco, eta arec eguin beneficioez.

P. Certaco entendimentua?

R. Jangoicoaren ezauteco, eta aren baitan pensazeco.

P. Certaco borondatea?

R. Jangoicoaren onesteco gauza guziac beno gueago beregatic eta proximo laguna bere burua bezala Jangoicoarengatic gu grelaric aequi, cala nola nai baiguinuque, urac izan diten gurequi.

P. Certaco dra Elizaco mandamentuac?

R. Jangoicoaren Legue Sanduco mandamentuen obequi guardazeco.

P. Zerengatic deizen drá obra misericordiazcoac?

R. Cerengatic ez paitra justiziazcoac.

P. Noiz izanen dra justiciazcoac?

R. Yzaten drelaric guizon sabioen juicioan necesidade gravean.

P. Confesio on baten eguiteco cembat gauza dago obligatric ssaquitra?

R. Borz ssauna.

P. Zein dra?

R. Lena, vere conzienziaren138 ongui esaminazea. Bigarna, arzea urriquimentu dolore andi bat gure Jaunaren ofendituas. Yrurgarna, proposito firme baten eguitea ez yagoric ofendizeco. Laurgarna, Aita confesoreari vere becatuen ongui confesazea. Borzgarna, Aita confesoreac penitencia ematen duenaren cumplizea.

P. Cer da concienciaren esaminazea?

R. Becatu guzien memoriala ecarzea.

P. Zer dembroaz139 gueroz bear tugu becatuac pensatu?

R. Azquen confesio ongui eguinez gueroz.

P. Nondic eguin vear dugu examen concienciarna140?

R. Jangoicoaren Legue Sanduco mandamentuetaric; Elizaco borzetaric; obra misericordiazcoetaric vacocha vere estado edo obligaciotaric.

P. Cer cuidado eseri vear dugu141?

R. Eseri guinuquena mundu contaco negocio grave batean.

P. Cer tembra bear dugu igari concienciaren examinaceco?

R. Ezu tembra señalatric.

P. Norc bear du tembra yago?

R. Argal confesazen denac eta memoria gaisto duenac.

P. Zer erremedio da ongui eta aisa eguiteco?

R. Naro confesazea.

P. Nola bear dugu concienzara esaminatu?

R. Faten grelaric mandamentuz mandamentu, contuac elquiz non erabli gren, norequi acompañatric, zer eguin dugun eta cer ssan edan dugun142.

P. Cer da Dolorea?

R. Arzea urriquimentu143 dolore andi bat gure Jaunaren ofendituaz.

P. Zemat guisatra da?

R. Vidatra ssauna.

P. Zein dra?

R. Contricioa eta Atricioa.

P. Cer da Contricioa?

R. Arzea urriquimentu dolore andi bat gure Jaunaren ofendituaz, cerengatic baita cain ona144 yten dugularic proposito firme bat ez yagoric ofendizeco, ocasio, peligro gaistoetaric apartazeco, emendazeco, confesazeco, satisfaccio eguiteco, Aita confesoreac penitencia ematen duenaren cumpliceco.

P. Zer da Atricioa?

R. Arcea urriquimentu145 eta dolore andi bat146 gure Jangoicoaren ofendituaz ceren naure pecatuac drela medioz priva maynozque147 Cerutic eta egoz infernuco penetra, iten148 dugularic proposito firme bat ez yagoric ofendizeco.

P. Vi dolore coyetaric cein da ovena?

R. Contriziona ssauna.

P. Cerengatic Contricioa?

R. Ceren Contrizioac verac parcazen baititu becatuac eta Atricioac confesioarequi batean.

P. Zerengatic149 parcazen tu contricioac becatuac?

R. Ceren contricioa sorzen bayta Jangoicoaren amoriotic eta Atricioa Jangoicoaren veldurretic.

P. Zer da Propositoa?

R. Arcea animu eta resolucio firme bat150 ez yagoric151 becaturic eguiteco, eta apartaceco becatu eguiteco ocasio guzietaric.

P. Eta apartazen es tenac ocasiotic eguiten du becatu?

R. Bai ssauna.

P. Eta cer condicio izan bear du Propositoac onic izateco?

R. Yzan bear zu unibersal, izan bear zu perpetuo. Yzan bear zu universal ez ofendizeco mandamentu guzietan. Yzan bear zu perpetuo ez ofendizeco vera vizi152 den tembra guzian.

P. Zer da Confesazea?

R. Aita confesoreary bere becatuen erratea.

P. Becatuec nola bear die confesatu?

R. Ciertoac cierto bezala, dudosoac dudoso bezala vere conciencian dauzquiena vezala.

P. Badugua obligacioric becatu benialen confesazeco?

R. On zunuque baya ezu obligacioric.

P. Noiz bear du cumplitu penitencia?

R. Aita confesoreac tembraric señalazen baimadaco tembra carren barnean, ezpere lenveño len.

P. Eguinen da becaturic penitenciara ez palimadu cumplizen?

R. Baissauna.

P. Cer becatu eguinen du?

R. Materia grabea balimada becatu mortal, eta materia levea valimada becatu venial.

P. Dignoqui comecazeco cemat gauza dra necesario?

R. Yrur ssauna.

P. Cein dra?

R. Lena, barur naturalean joatea. Bigarna, Jangoicoaren gracian joatea. Yrurgarna, ssaquitea nor bear dugun recivitu.

P. Cer da barur naturalean joatea?

R. Gavasco amavietaric asi eta arequieta153 comecatu artio ez ssatea eta ez edatea.

P. Eta Jangoicoaren gracian joatea?

R. Becatuac ongui confesatric joatea.

P. Ssaquitea noren recibizra goazan?

R. Ssaquitea dagola Ostia sandu cartan Jesu Christoren corpuz santisimo cura cain real eta berdaderoqui nola baitago Zeruan.

P. Comecazen dena becatu mortalean cer becatu eguiten du?

R. Becatu mortal eta154 eguiten zu sacrilegioco becatu.

P. Cer eguin vear da erdeten balimada becatu mortalean comecatu beño len?

R. Yzuli balimadu tembraric eta confesoreric ez palima155.

P. Cer dago Hostian?

R. Sacerdoteac iz consagratuzcoac erran156 beño len ogui pisca bat, sacerdoteac iz consagratuzcoac erranez gueroztic Jesu Christoren corpuz157 ssantisimo cura cain real eta verdaderoqui nola baitago Ceruan.

P. Can dagoa odola?

R. Bassona.

P. Cerengatic?

R. Ceren ez paita corpuz viziric odol viziric bague.

P. Can dagoa arimara?

R. Bassona.

P. Cerengatic?

R. Ceren ez paita corpuz viziric arimaric bague.

P. Can daudea Aita, Semea eta Espiritu Sandu Jauna?

R. Bassona.

P. Cerengatic?

R. Ceren bataren lecuan baitaude irur personac, eta yrurec baitie naturaleza bat.

P. Noiz eserzen da Jesu Christoren corpuza hostian158?

R. Sacerdoteac iz consagratuzcoac acabazen tuenean erranez.

P. Sacerdoteac iz consagratuzcoac erran veño len dagoa Jangoicoa hostia cartan?

R. Bassona.

P. Christo?

R. Echauna.

P. Cer dago ostia cartan159, vada?

R. Oguiaren sustanciass160.

P. Eta consagratu ondorean vadago oguiric?

R. Echauna.

P. Cer eguiten da, vada, ogui cura?

R. Consagraciozco izez converticen duzu J<esu> C<hristo>ren corpuz.

P. Gueldicen da161 oguiric?

R. Echauna.

P. Cer bada?

R. Accidenteac.

P. Cer accidente dra coyec?

R. Colorea, urrina eta zaporea.

P. Cer equsten dugu, bada, hostia consagratuan?

R. Hoguiaren colorea.

P. Partizen denean hostia consagratua, partizen daya Jesu Christoren corpuza?

R. Echauna.

P. Cer bada?

R. Hoguiaren accidenteac.

P. Hostia consagratuan dagoa Maria Santissima edo verce zembait sandu?

R. Ecauna162.

P. Cembat tembraz egoten da Jesu Christoren corpuza recivizen duen caren baitan?

R. Accidenteac corrompitu bitartio.

P. Guero cer eguiten da?

R. Euzten zu can egotea.

P. Cer da Aldareco Sacramentu Sandua?

R. Hostia consagratua.

P. Cer dago Calycean?

R. Sacerdoteac iz consagratuzcoac erran beño len ardo chorta bat, ur inar batequi; sacerdoteac iz consagratuzcoac erranez gueroztic Jesu Christoren odol preciossisimoa cain real eta verdaderoqui nola baitago Zeruan.

P. Cembat Jangoico dra?

R. Bat ssauna.

P. Cembat persona?

R. Yrur ssauna.

P. Cein drá?

R. Aita, eta Semea eta Espiritu Sandu Jauna.

P. Nondic procedizen du Aitac?

R. Yorenganic ssauna.

P. Cerengatic?

R. Cerengatic baita lemizico163 principio.

P. Nondic procedizen du Semeac?

R. Aitarenganic ssauna.

P. Espiritu164 Sandu Jaunac?

R. Aitaren eta Semearenganic.

P. Nola procedicen du Semeac Aitarenganic?

R. Entendamentutic.

P. Nola?

R. Mira eguiten duelaric Aita Eternoac vere divinidadeari ispilu batean bezala, producitu zizun seme bat ygoal verari esencian, naturalezan, vaia distinto personan.

P. Nola procedizen du Espiritu Sandu Jaunac Aitaren eta Semearenganic?

R. Borondatetic.

P. Nola?

R. Aita Eternoac eta Semeac onesten dielaric alcar producizen cie Trinitateco165 yrurgarren166 persona, ygoal verer esencian eta naturalezan.

P. Aitari cer atribuizen zayo?

R. Podera.

P. Eta Semeari?

R. Saviduriara ssauna.

P. Espiritu Sanduari?

R. Amorioa.

P. Cerengatic podera Aitari?

R. Cerengatic baita lemizico principioa.

P. Cerengatic Semeari saviduriara?

R. Ceren procedizen vaitu Aitaren entendamentutic.

P. Cerengatic amorioa Espiritu Sanduari?

R. Ceren procedizen baitu Aitaren eta Semearen borondatetic.

P. Cemat guisatra dago Jangoicoa mundu contan?

R. Yrur guisatra ssauna.

P. Cein dra?

R. Esenciaz, presenciaz eta167 potenciaz.

P. Nola dago esenciaz?

R. Gauza guzier ematen davelaric veren izatea.

P. Nola presenciaz?

R. Cerengatic baitauzca gauza guziac presente.

P. Nola potenciaz?

R. Cerengatic gauza guziac baitauzque eguin eta deseguin.

P. Aita Creazale daya?

R. Bassona.

P. Semea?

R. Basona168.

P. Espiritu Sandua?

R. Bassona.

P. Yrur creazale drea169?

R. Echauna, baizic ere creazale bat.

P. Aita Redentore daya?

R. Echauna.

P. Semea?

R. Bassona.

P. Espiritu Sandua?

R. Echauna.

P. Cerengatic da Semea Redentore?

R. Ceren Semeac redimitu baiguinzan guzioc.

P. Nor eguin zen guizon?

R. Semea ssauna.

P. Non?

R. Maria santisimaren entranetan170 Sauna.

P. Noren obraz?

R. Espiritu Sandu Jaunaren obraz.

P. Nola izan zen obra cura?

R. Espiritu Sandu Jaunac artu zizun Maria Santisimaren entrañetan odol porcione bat, odol cartaz formatu zizun corpuz bat, creatu arima bat ez daustaric, corpuz eta arima cura suntatu zinzan171 Trinitateco vigarren persona divinoarequin, cein guizon eguinic deizen baita Jesu Christo.

P. Suntatu crena172 encarnaciozco obrala Aita, Semea eta Espiritu Sandu Jauna?

R. Bassona.

P. Nola, bada, encarnatu zen Semea, eta ez Aita, eta ez Espiritu Sandu Jauna?

R. Ceren Jangoicoac cala nai baizuen.

P. Cerengatic erraten da Espiritu Sandu Jaunaren obrara?

R. Ceren encarnaciozco obra izan baizen amoriozcoa eta amorioa tocazen Espiritu Sandu Jaunari.

P. Jangoicoac criatu zuena guizona?

R. Bai ssauna, bere iduri edo semejanzala.

P. Zer aizen173 zu criazeaz eta formazeaz?

R. Creatu zizun arimara ez deustaric, eta formatu zizun corpuza lur pusca batetaric.

P. Zer da criazea?

R. Gauza baten eguitea esdaustaric.

P. Cer da formazea?

R. Gauza batez berze baten eguitea.

P. Christoren baitan cembat persona drá?

R. Bat ssauna.

P. Cein da?

R. Trinitateco bigarren persona divinoa.

P. Cembat naturaleza?

R. Bida ssauna.

P. Cein dra?

R. Divinoa eta Humanua. Divinoa Jangoico vezala, eta Humanoa Guizon bezala.

P. Cembat entendamentu?

R. Bida ssauna.

P. Zein dra?

R. Divinoa eta174 Humanoa, Divinoa Jangoico bezala, eta Humanoa Guizon bezala.

P. Cembat borondate?

R. Bida ssauna.

P. Cein dra?

R. Divinoa eta Humanoa. Divinoa Jangoico vezala eta Humanoa Guizon vezala.

P. Christoc badua memoriaric?

R. Bassona, Guizon bezala.

P. Jangoicoaren baitan zemat persona dra?

R. Yrur ssauna.

P. Zein dra?

R. Aita, eta Semea eta Espiritu Sandu Jauna, irur persona distintoric, eta175 Jangoico bat vera berdaderoric.

P. Jangoicoaren baitan cembat naturaleza dra?

R. Bat ssauna.

P. Cembat entendamentu?

R. Bat ssauna.

P. Cembat borondate?

R. Bat ssauna.

P. Cembat memoria?

R. Batre ssauna.

P. Cerengatic?

R. Ceren gauza guziac baytauzca presente.

P. Jesu Christoc badu Aitaric edo Amaric?

R. Guizon bezala baizu Ama baita Maria Santisima, eta ezu Aitaric. Eta176 Jangoico vezala baizu Aita baita Aita Eternoa, eta ezu Amaric.

P. Nor da Aita?

R. Duzu Trinitateco lemizico persona divinoa ceinnec enjendratu baizuen Seme bat bere igoal esencian eta distinto personan.

P. Nor da Semea?

R. Duzu Trinitate Santisimoco177 vigarren persona divinoa cein engendratric izan baizen Aita Eternoaren Entendamentutic.

P. Nor da Espiritu Sandu Jauna?

R. Duzu Trinitate Santisimoco irurgarren persona divinoa, cein procedizen baita Aitaren eta Semearen amoriotic.

P. Cer nai du erran bizize seculacoa?

R. Vizi cau euzi eta verze vizi vat artu bear dugula, zeinec iraunen baitu seculaco.

P. Cer nai du erran araguiaren resurreccioan178?

R. Bear dugula izan resucitatric, orai tugun corpuz eta arima verequin.

P. Non izan bear dugu resucitatric?

R. Corpuza dagon lecuan.

P. Cer nai du erran becatuen parcacioan?

R. Jesu Christoc euzi zuela remedioa becatuen parcazeco.

P. Cer remedio dra cuec?

R. Sacramentuac.

P. Cer da Ylzea?

R. Corpuzetic arimaren separazea.

P. Cer da Juicioa?

R. Jangoicoac galdinen daucula contu mundu contan igari tugun gauza guziez.

P. Cemat guisatra da Juicioa?

R. Bidatra ssauna.

P. Cein dra?

R. Juicio particularra179 eta Juicio universala.

P. Noiz izanen da juicio particulara?

R. Ylzen gren istante verean.

P. Noiz izanen da juicio universala?

R. Azquen juicioco egunean.

P. Nola izanen da juicio particularra?

R. Arimara corpuzetic elquizen denean instante verean emanen diacozu Jangoicoac premio meressi duena.

P. Noiz izanen da Juicio universala?

R. Azquen juicioco egunean, guziec bear dugula resucitratric izan Josefateco vallean eta can emanen diaucuzu180 Jesu Christoc sentencia meresi duguna.

P. Cembat Ynfernu drá?

R. Laur ssauna.

P. Cein dra?

R. Abranen Senoa, Limboa, Purgatorioa eta Ynfernua.

P. Nor joaten drá Ynfernuala?

R. Becatu mortalean ilzen drenac ssauna.

P. Cer pena padeciten die?

R. Pena sentidocoa181 eta pena dañuzcoac182.

P. Cein da pena dañuzcoa?

R. Jangoicoaren183 aurpeguiaren ez ecustea.

P. Cein da pena sentidozcoa?

R. Tormentuac padecizea.

P. Pena coyetaric cein da andiena?

R. Jangoicoaren aurpeguiaren ez icustea.

P. Cerengatic?

R. Ceren privazen baitu gauza cain on infinitotic, norendaco izan baizen criatric.

P. Nor joaten dra Purgatorioala?

R. Jangoicoaren gracian ilzen drenac, eta eman es tuenac satisfacio mundu contan vere becatuez.

P. Cer pena padeciten die Purgatorioan?

R. Pena dañuzcoa eta pena sentidozcoa, baia diferenciarequin.

P. Cerengatic?

R. Ceren Ynfernua baita seculacoz; eta Purgatorioa purgatu bitarte.

P. Nor yoaten da Limbuala?

R. Aur bateatu bague ilzen drenac.

P. Cer pena padecizen die?

R. Pena dañuzcoac.

P. Eta pena sentidozcoac?

R. Echauna.

P. Cerengatic?

R. Ceren ez paizien eguin becatu personaleic.

P. Cer da gure arimara?

R. Duzu Espiritu inmortal bat, Jangoicoac creatric184 ez daustaric aren imagen eta semejanzala.

P. Jangoicoa dago lecu gucietan?

R. Bai ssauna.

P. Eta cerengatic erraten dugu Ceruetan zaudena?

R. Ceren can baitu bere tronua edo egotea, eta can ecusten baitu ecustea.

P. Cembat dra arimaren doteac?

R. Yrur ssauna.

P. Cein dra?

R. Vision, Comprension eta Fruicion.

P. Cer nai du erran Bision?

R. Jangoicoaren icustea, cara-cara185.

P. Cer nai du erran Comprension?

R. Jangoicoaren compañan gozan186 egotea.

P. Cer nai du erran Fruicion?

R. Arimac complacer arzea Jangoicoaren compañan.

P. Cemat dra corpuz gloriosoaren doteac?

R. Laur ssauna.

P. Cein dra?

R. Claridadea, Agilidadea, Sutileza eta Ynpasibilidadea.

P. Cer da Claridadea?

R. Arguizen duela iguzquiac veño yago.

P. Cer da Aguilidadea?

R. Bolazen duela pensamentua beno yago.

P. Cer da Sutileza?

R. Ygaren dela ceinay den penetaric187.

P. Cer da Ympasibilidadea?

R. Ez toquela padeci.

P. Cer nai du erran graziaz betea?

R. Maria Ssantisimac188 izan zuela gracia yago, ezic Zeruan dauden Ainguru eta sandu guciec veño yago.

P. Jangoicoac badu189 corpuzic?

R. Ecauna.

P. Arimaric?

R. Echauna190.

P. Cerengatic?

R. Ceren arimara bayta criatua eta Jangoicoa criazalea.

P. Ez palimada corpuz eta arima cer gauza da Jangoicoa?

R. Espiritu purisimo bat, infinitoqui sabio, poderoso, principio eta fin gauza guziena.

P. Jangoicoac badua beguiric?

R. Echauna.

P. Certaz ecusten tu191 mundu contaco gauzac?

R. Bere entendamentuaz.

P. Badua escuric?

R. Echauna.

P. Certaz eguin cituen mundu contaco gauzac?

R. Vere omnipotenciaz.

P. Memoriaric?192

R. Echauna.

P. Cerengatic?

R. Ceren memoriara baita oroizeco gauza igariez eta Jangoicoaren193 ez paita gauza igariric, eta sim bear duenic, ceren gauza guziac baitauzca presente.

P. Nola emanen dadazu aizera Jangoicoaren baitan irur persona direla distintoric eta Jangoico bat vera berdaderoric?

R. Cala nola gure arimac baitu irur potencia, memoria, entendamentu eta vorondatea, eta ez paita arima bat baizic, cala Jangoicoaren baitan dizu irur persona distintoric eta Jangoico bat verdaderoric.