GOIBURUA





Dotrinaren testua

P. Cristio zraya? 1

R. Bassona2, Joangoicoan graciaz.

P. Cerengatic herraten zu3, bassona, Joangoicoan graciaz?

R. Cerengatic ez painiz cristio niauren merituen medioez, solo Jesu-Cristoren merituen medioez.

P. Cer dignidade recibicen du guizonac cristio heguiten denean4?

R. Heguiten zu 5 Joangoicoaren seme adauptibo eta Ceruco heredero.

P. Nondic izan cinuen cristiotarzun cori?

R. Cristo gure Redentorearenganic.

P. Cer nai·du erran cristio?

R. Cristoren guizon edo discipulo.

P. Cer entendacen zu guizon Jesucristoren baitan6?

R. Guizon Jesu-Cristoren fede daucana profesatric7, Bautismo Sanduan recibitric, eta diozu obligatric aren cerbizu sanduan emplegaceco.

P. Zoin da cristioan señalea?

R. Curuce Sandua.

P. Cerengatic?

R. Cerengatic baita Cristo crucificatuaren figura sandua zointan redimitu eta salbatu baizuen mundu8 gucia.

P. Zomat guisatra da curuce cori?

R. Vidatra, Ssauna.

P. Zoin drade?

R. Ceñazea eta santiguacea.

P. Cer da ceñacea?

R. Escuyeco eri veazaz hirur curuceren heguitea: lena vorondean, vigarna agoan, hirurgarna bularretan, minzacen grelaric gure Jaun eta Joangoicoarequin.

P. Ya nola minzacen zren9?

R. Curuce sanduaren señalearengatic, gure esayetaric libra guizazu Joangoico gurea.

P. Cerengatic heguiten da lemicico curucea borondean?

R. Joangoicoac libra guizan pensamendu gaissto gucietaric.

P. Cerengatic heguiten da vigarna agoan?

R. Joangoicoac libra guizan hiz gaissto gucietaric.

P. Cerengatic heguiten da hirurgarna bularretan?

R. Joangoicoac libra guizan obra eta deseyu gaissto gucietaric.

P. Cer da santiguacea?

R. Escuyeco vi heriez curuce luce baten10 heguitea vorondetic bularrealañot, bularretic ezquerreco soñeguiala, ezquerrecotic escuyecoala, nombracen dugularic Trinitateco hirur personac.

P. Ya nola nombracen zun?

R. Aitaren hicenean eta Semearnean eta Espiritu-Sandu Jaunarnean amen, Jesus.

P. Noiz bear·du cristioac usatu senale cortaz?

R. Noiz here naiden asten den zomait obra onen heguiten, edo hicusten dugunean guauren buruac zomait tentacio peligro gaisstotan; baya especialqui ogacetic ssaiquicean, ogaceala ecitean, éseric elquicean, elizan sarcean, elizatic elquicean, ssatean, edatean eta berce gañalatico obra on gucietan.

P. Ceren carenberce aldiz11?

R. Cerengatic perseguicen baitie12 gure esayec ordu eta momento guciz.

P. Cer esay dra coyec?

R. Mundua, Demonia eta Araguia.

P. Badua13 curuceac virtuteric esay coyen garaiceco?

R. Bassona.

P. Nondic hizan zuen?

R. Ceren garaitu eta vencitu baituen curucean hil cenean.

P. Curucea adoracen zunean nola herraten zu?

R. Adora eta benedicacen citut14 Cristo gure Redentorea, zure pasioa dela medioz, zointan redimitu eta salbatu baizuen mundu gucia.

P. Cer gueiago?

R. Adora eta benedicacen citut Curuce Sandua zointan hizain baicen curucificatric gure Redentorea.

P. Cristioa husu eta arracioala elduz·gueroz zomat gauza dago ssaquitra obligatric?

R. Laur, Ssauna.

P. Zoin drade?

R. Lena, ssaquin cer bear·dan ginesi; vigarna, cer vear·dugun otoi·heguin; hirurgarna, cer vear·dugun obratu eta laurgarna, ssaquin cer vear·dugun redimitu.

P. Nola ssaquinen dugu cer bear·dugun ginessi?

R. Dazquigularic Aita gurea eta berce gañalatico oracio guciac.

P. Nola ssaquinen dugu cer bear·dugun obratu?

R. Dazquigularic Joangoicoaren legue sanduco mandamentuac, Elizaco borzac eta obra misericordiazcoac.

P. Nola ssaquinen dugu15 cer bear·dugun recibitu?

R. Dazquigularic Elizaco zazpi sacramentuac.

P. Zomat parte tu Doctrina Sanduac?

R. Laur, baitrade: Credo16 , Aitagurea, Mandamentuac eta Sacramentuac.

P. Norc erran zuen Credo?

R. Apostolo Sanduec.

P. Cendaco?

R. Guri fedearen eracusteco.

P. Guc cendaco erraten du17?

R. Cristioec tugun18 fede conen comfesaceco eta profesaceco.

P. Cer da fedea?

R. Gauza hicusi ez tugunaren ginestea.

P. Hicusi cinuena Jesu-Cristo sorcen?

R. Echauna .

P. Ylcen edo ceruetra higaten?

R. Echauna19.

P. Ginesten zua?

R. Bassona.

P. Cerengatic ginesten zu?

R. Cerengatic Jangoicoac cala rebelatu baizuen Eliza-Ama Sanduari eta Eliza-Ama Sanduac guri cala eracusten baitaucu.

P. Cer gauza ginesten zu zuc cristio vezala?

R. Eliza Ama-Sanduac dauzcanac eta guc cristio bezala ginesten tugunac.

P. Cer gauza ginesten zu zuc eta Eliza-Ama Sanduac?

R. Principalqui Articulo fedezcoac, Credoan contenitric daudena vezala.

P. Cer gauza dra Articulo fedezcoac?

R. Zu gure fedearen misterio principalenac20.

P. Cendaco dra Articulo fedezcoac?

R. Guri noticia distinto claro baten emateco, gure Jaun eta Jangoicoa, Jesu-Cristo gure Redentorea.

P. Nor da Jangoicoa?

R. Zu gauza bat cain excelenteric, guc erran eta pensa droqueguna beño andiago, Jaun bat infinitoqui onic, poderoso, sabio, justo, principio eta fin gauza guciena.

P. Nor da Trinitate Sandua?

R. Jangoicoa bera, Aita, Semea eta Espiritu Sandu Jauna, hirur persona realqui distintoric eta Jangoico bat·vera berdaderoric.

P. Aita Jangoico daya?

R. Baissona.

P. Semea?

R. Baissona.

P. Espiritu-Sandu Jauna Jangoico daya?

R. Baissona.

P. Draya hirur Jangoico?

R. Echauna, hirur persona distintoric eta Jangoico bat·bera berdaderoric.

P. Aita Semea daya?

R. Echauna.

P. Espiritu-Sandu Jauna daya Aita edo Semea?

R. Echauna. Cerengatic hirur personac baitra distinto eta Jangoico bat·bera verdaderoric.

P. Nola da Jangoico guciz poderoso?

R. Ceren bere poder andi cartaz drozquela gauza guciac, ez paita gauza imposibleric, aren digna Magestadean heguin ez troquenic.

P. Nola da Creazale?

R. Ceren criatu baiztuen gauza guciac ez·deustaric.

P. Nola da Salbazale?

R. Cerengatic ematen baitu bere gracia sandua eta vecatuac parcacen.

P. Nola da Glorificazale?

R. Cerengatic ematen baitu bere gloria sandua, aren gracian perseberacen dien gucier.

P. Vadua Jangoicoac21 figura corporalic gu22 bezala?

R. Jangoico bezala23 echauna, cerengatic baita espiritu puro; baya guizon bezala bassona.

P. Trinitateco hirur personetaric zoin heguin cen guizon?

R. Vigarna, baita Semea.

P. Aita heguin cena guizon?

R. Echauna.

P. Espiritu-Sandu Jauna heguin cena guizon?

R. Echauna.

P. Bada, nor heguin cen guizon?

R. Vigarna, baita Semea, zoin guizon heguinic deacen24 baita Jesu-Cristo.

P. Bada, nor da Jesu-Cristo?

R. Zu Jangoico viciaren Seme, zoin guizon heguin baicen gure redimiceco, viciceco eta exemplo emateco.

P. Cer nai·du erran Jesus?

R. Salbazalea.

P. Cetaric salbatu guinzan?

R. Gure becatutic eta Demonioaren cautiberiotic.

P. Cer nay·du erran Cristo?

R. Ungitua.

P. Certaric25 hizan cen ungitric?

R. Espiritu-Sanduaren donez eta bere odol precioso cartaz.

P. Nola hizan cen (Jesu·Cristo) concebitric eta sortric Amaberginaganic?

R. Obracen zuelaric Jangoicoac sobrenatural eta milagrosoqui.

P. Amavergina hizan cena beti vici virgen?

R. Beti, perpetuo.

P. Cerengatic nai·hizan zuen il curucean?

R. Gure ilcetic eta becatutic libraceagatic.

P. Jesu-Cristo il eta nora26 saunsi cen?

R. Limboála, can zauden arima justuen elquizra.

P. Nola saunsi cen?

R. Hunitric divinidadearequin.

P. Corpuza nola guelditu cen curucean?

R. Unitric divinidade berarequin.

P. Nola resucitatu cen hil eta hirurgarren hegunean?

R. Corpuz eta arima curac ssuntacen zrelaric alcarrequin ez berriz hilzra hizulceco.

P. Nola higan cen Ceruetrá?

R. Bere virtute propioz, hiyoren asistenciaric bague27.
Nola dago eseriric bere Aita eternoaren escuyeco aldean?
Jangoico vezala, duelaric higual gloria Aita eta Espiritu Sandu Jaunarequin, eta guizon bezala, berce gañalatico criatura guciec beño gueyago.

P. Noiz ssinen da hilen eta vicien juzgazra?

R. Munduaren azquen hegunean.

P. Orduan vear·dugua guciec hizan resucitatric?

R. Baissona, horay tugun corpuz eta arima verequin.

P. Cer ginesten zu Sanduen Comunioan?

R. Cristio fiel guciec diela parte bata·bercearen obra onetan, cala nola hizanic corpuz baten miembroac, zoin baita Eliza.

P. Bada, nor da Elizara?

R. Cristio fiel gucien unione hedo congregacioa, zoinen burua baita Aita Sandua.

P. Nor da Aita Sandua?

R. Zu Romaco Vicario Cristorena, zoini baigaude obligatric lurrean guciac obedecizra.

P. Ginesten zua, Credoaz edo Articulo fedezcoez landa, verce ganalatico gauzaric?

R. Bassona, Escritura Sagradetan dauden guciac eta gure Jaunac gauza rebelatu ztuen guciac.

P. Cer gauza dra coyec?

R. Ssauna niri ez taztazula galdin. Ni nizu ignorante bat, Eliza Ama Sanduac diauzcazu Doctoreac vertaco recibitric, zoinnec ssaquinen baitie respondacen.

Doctrina Sanduco vigarren partea, vaita Aitagurea.

P. Norc herran zuen Aitagurea?

R. Jesu-Cristoc vere ago sanduaz.

P. Cendaco?

R. Guri oracio, otoy·heguiten eracusteco.

P. Cer da oracio, otoy·heguitea?

R. Jangoicoari viozaren goiticia mersede eta favore galditeco humildade eta confianza andi batequin.

P. Aitagurea herraten zunean norequin minzo·zra?

R. Gure Jaun eta Jangoicoarequin.

P. Non dago Jangoicoa?

R. Lecu gucietan, vaya especialqui Ceruan eta aldareco S<antisi>mo S<acramento>an.

P. Horacio guzietaric zoin da obenena?

R. Aitagurea.

P. Cerengatic?

R. Ceren Jesu-Cristoc herran baizuen vere hago sanduaz.

P. Cerengatic gueyago?

R. Cerengatic baititu zazpi peticio caritatean fundatric.

P. Zoin da lena?

R. Santifica bedi zure igcena.

P. Cer ec escacen zu gure Jaunari peticio contan?

R. Jangoicoaren nombre sandua hizan daila santificatric, onratric eta alabatric mundu gucitic.

P. Zoin da vigarna?

R. Ssin bedi zure reinoa guregana.

P. Cer escacen zu peticio contan?

R. Jangoicoac reina dezan gure arimetan, gracia eta vercean dugula gloria sandua.

P. Zoin da hirurgarna?

R. Heguin bedi zure borondatea Ceruan bezala lurrean here.

P. Cer escacen zu peticio contan?

R. Jangoicoaren vorondate sandua heguin zagula queben lurrean gaudenec, cala nola heguiten vaitie Ceruan justo eta bienaventuratu guciec.

P. Zoin da laurgarna?

R. Zuc heguzu hegunorozco28 hoguia.

P. Cer escacen zu gure Jaunari peticio contan?

R. Jangoicoac eman dazaicula hegunorozco corpuzaren sustento comeni·dena, arimaren gracia eta sacramentu.

P. Zoin da vorzgarna?

R. Parca drazaizcuzu gure zorrac cala nola parcacen baitrauztegu guc zor·guitiener.

P. Cer escacen zu, peticio contan?

R. Jangoicoac parca drazaizcula guri gure becatuac, cala nola guc parcacen baitroztegu29 guc zor eta hagrabiatu guitiener.

P. Zoin da seigarna?

R. Ez guizazula heuci tentacioan herorzra.

P. Cer escacen zu peticio contan?

R. Jangoicoac ez guizala heuci30 tentacioan herorzra ez consentizra, ceren Demonioa baitago procuracen nondic hegozaracien guituen becatuan.

P. Zoin da zazpigarna?

R. Baizic libra guizazu gaiz gucietaric. Amen, Jesus.

P. Cer escacen zu gure Jaunari peticio contan?

R. Jangoicoac libra guizala gaiz espiritual eta corporaletaric.

P. Cerengatic herraten zu lemicicoric Aita gurea Ceruetan zaudena?

R. Jangoicoari viozaren goiticea mersede eta favore galditeco humildade eta confianza andi batequin.

P. Azquen hiz añadicen den carec, cer nay·du herran?

R. Amen, cala hizan daila.

P. Cer oracio herraten zu pricipialqui Maria S<anti>s<i>mari31?

R. Avemaria eta Salvea.

P. Norc herran zuen Avemaria?

R. Ainguiru S<a>n Gabrielec.

P. Noiz?

R. Amaverginaren salutazra, mundu contra ssin cenean.

P. Norc herran zuen Salvea?

R. Eliza Ama Sanduac diaucazu bertaco recibitric.

P. Cendaco?

R. Guc Amaverginari mersede eta fabore galditeco, humildade eta confianza andi batequin.

P. Avemaria hedo Salbea herraten zunean norequin minzo·zra?

R. Amaverginarequin.

P. Nor da Amavergina?

R. Zu andre heder bat, virtutez eta graciaz veteric, zoin baitago Ceruetan gozacen Jangoicoaren conpañan.

P. Aldaren dagon cura nor da?

R. Cerucoaren imagen hedo semejanza bat, Cerucoaz oritric heguin dazogun otoy hedo reverencia.

P. Heguin bear·dugua verce gañalatico Sandu edo imagener otoy edo reverencia?

R. Bassona, guauren medianero bezala.

P. Cer gauza dra Ainguiruac?

R. Zu espiritu bienaventuratu bazu, zoin baitaude Ceruetan gozacen Jangoicoaren compañan.

P. Norc criatu ztuen Ainguiruac?

R. Jangoicoac.

P. Cendaco?

R. Beti alabaceco eta beti benedicaceco.

P. Cendaco gueyago?

R. Aren ministro vezala, Elizaren gobernaceco eta guizonaren guardaceco.

P. Guisa cortan, vazua zuc zuauren Aingru guardazcoa?

R. Bassona, nic norea eta bapanac berea.

P. Hegunoro bear·zua encomendatu?

R. Bassona.

Doctrina Sanduco hirurgarren partea, vaitra mandamentuac.

P. Zoin da Jangoicoaren Legue Sanduco lemicico mandamentua?

R. Jangoicoa ora eta ones zagula gauza guciac beño gueyago.

P. Norc Jangoicoa onesten du?

R. Haren mandamentu sanduac guardacen tuenac eta gauza batengatic crebantacen32 ez tuenac.

P. Cer da Jangoicoaren honestea gauza guciac beño gueyago?

R. Lenago nayago galdu mundu contaco gauza guciac hecic aren digna Magestadea ofenditu.

P. Cetra gueyago obligacen guitu mandamentu conec?

R. Haren beraren adorazra corpuz eta arimatan, ginesten dugularic eta esperacen dugularic fede vici batean.

P. Norc heguiten du becatu mandamentu conen contra?

R. Adoracen duenac, ginesten duenac ydolo édo jangoico falsuetan.

P. Norc gueyago?

R. Ginesten duenac hagüerotan hedo husacen duenac hechicerietan hedo zomait gauza superticiotan.

P. Zoin da vigarna?

R. Juramento falsuric ez banoric heguin hezagula.

P. Norc heguiten du juramentu falsu mandamentu conen contra?

R. Heguiten duenac heguiaric bague, justiciaric bague eta necesidaderic vague.

P. Daya becatu juramentu falsu heguitea criaturen gañan?

R. Bassona, ceren criatura carec heguiten baitu Creazalearen gañan.

P. Cer remedio da juramentu falsu ez heguiteco?

R. Hacostumbracen delaric herratea ezari ez, bayari bay, Cristoc heracusten daucuna bezala.

P. Zoin da hirurgarna?

R. Higandeac eta sseyac santifica zquigula.

P. Norc sseyac eta higandeac santificacen tu?

R. Ssei eta higandetaric meza entero enzuten duenac, lanic heguiten ez tuenac, non ez ten gauza gutia eta cura necesario.

P. Zoin da laurgarna?

R. Aita eta amac, guaur veño zarragoac, Elizaco ministroac honra eta respeta zquigula.

P. Norc aita·eta·amac honracen tu?

R. Aita eta amac honracen tuenac, hobedecicen tuenac, socorracen tuenac33 eta reberenziacen tuenac, delaric cierto edocertaz.

P. Nor dago obligatric aita eta amez landa obedecizra?

R. Guaur beño zarragoac hadinean, dignidadean eta gobernuan.

P. Zoin da vorzgarna?

R. Hior ezagula hil eta ez hilzra desea.

P. Cer manacen guitu gure Jaunac mandamentu contan?

R. Hior ezagula il ez ilzra desea, ez pensamenduz, obraz eta ez·deseyoz.

P. Zoin da seigarna?

R. Luxuriazco becatutic apartatric hizan guitela.

P. Cer manacen guitu gure Jaunac mandamentu contan?

R. Hizan guitela ssau casto, hiczez34 , pensamenduz, obraz eta deseyuz.

P. Zoin da zazpigarna?

R. Bercen gauzaric hebas ezagula.

P. Cer manacen guitu mandamentu contan?

R. Bercen gauzaric hebas ezagula, artu badugu hizul zagula, zor·badugu paga zagula cura edo caren balioa, hizuli artio ez tela becatu parcacen.

P. Zoin da zorcigarna?

R. Hiori falsu testimonioric erachiqui ezagula, ez cain guti guezurric herran.

P. Cer manacen guitu gure Jaunac mandamentu contan?

R. Hezagula ausente dagona murmura, ez ligeroqui juzga, ez herran ez henzun proximo·lagunaren defectoac.

P. Norc crebantacen du mandamentu conen contra?

R. Arracioaren contra juzgacen duenac, infamacen duenac, descubricen duenac proximo·lagunaren defectoac.

P. Zoin da bedracigarna?

R. Vercen guizonac, bercen hemaztea vecatu heguiteco desea ezagula.

P. Cer manacen guitu gure Jaunac mandamentu contan?

R. Cori zu vercen guizonaren, vercen hemaztearen deseyua, ameticen baitu vecatua vorontatez.

P. Zoin da amargarna?

R. Bercen haciendaric desordenatuqui desea hezagula.

P. Cer manacen guitu gure Jaunac mandamentu contan?

R. Bercen haciendaric desordenatuqui35 desea ezagula, Jangoicoac ematen daucunarequin contenta guitela.

P. Zoin da Doctrina Sanduco laurgarren partea?

R. Sacramentuac.

P. Norc hinstituitu ztuen Sacramentuac?

R. Jesu-Cristoc.

P. Cendaco?

R. Guri emateco gracia eta virtute.

P. Cer gauza dra Sacramentuac?

R. Zu señale sensible esteriore bazu zoin gure Jaun Jesu-Cristoc hinstituitu baiztuen guri emateco gracia eta virtute.

P. Cer gauza da graciara?

R. Zu arimaren vici hedo divinidade hizate bat zoinen36 medioz heguiten baita guizona Jangoicoaren seme adoptibo eta Ceruco heredero.

P. Cer virtute ematen die Sacramentuec graciarequin batean?

R. Aniz virtute, baya especialqui hirur teologalac.

P. Zoin drade?

R. Fedea, Esperanza eta Caritatea.

P. Cer da Fedea?

R. Gauza hicusi ez tugunaren ginestea.

P. Cer da Esperanzara?

R. Jangoicoaren baitan esperanza hizatea emaen daucula graciara eta gloria sandua, guauren obra onac drelaric mediante.

P. Cer da Caritatea?

R. Jangoicoaren honestea verce gañalatico gauza guciac beño gueyago, eta guiauren proximo·laguna guauren burua bezala Jangoicoagatic hones zagula.

P. Cerendaco dago hinstituitric Sacramentu Bautismozcoa?

R. Becatu originalaren parcaceco eta berce cer·nai·den erdeten den batiacen denaren baitan.

P. Cer da becatu originala?

R. Gurequin sorcen den cura heredatric gure lemicico aita·eta·ama Adan eta Evarenganic.

P. Daya mortal?

R. Bassona.

P. Guc heguinic?

R. Echauna, heredatric gure lemicico aita·eta·amarenganic37.

P. Cerengatic da mortal?

R. Ceren pribacen baitu Cerutic.

P. Cenrendaco dago hinstituitric Confirmaciozcoa?

R. Confirmaceco eta fortaleciceco38 Bautismo Sanduan recibitu guinuen fedearendaco.

P. Cerendaco dago hinstituitric Penitenciazcoa39?

R. Batiatuz gueroz heguin tugun vecatu gucien parcaceco.

P. Cer vecatu dra coyec?

R. Aniz vecatu, baya principalqui40 mortalac eta venialac.

P. Cer da vecatu mortala?

R. Zu herratea, heguitea, pensacea edo deseacea zomait gauza gaisto, grabe Jangoicoaren leguearen contra.

P. Cerengatic deacen da41 mortal?

R. Ceren hilcen zu heguiten duen arima cura, quencen diacozu graciara42, graciara baita arimaren vicia.

P. Zomat parte tu Sacramentu Penitenciazcoac becatu mortalaren parcaceco?

R. Hirur.

P. Zoin drade?

R. Lena, contricio viocezcoa; vigarna, agozco confesioa; eta hirurgarna, obra satisfaciozcoa.

P. Cristio bat herorcen denean becatu mortalean dagoa obligatric bereála comfesazra43?

R. Hon zinuque; baya ezu necesario.

P. Bada, cer heguin bear·du?

R. Hedoqui dolore berdadero viocezco bat heguiten duelaric proposito verdadero bat, ez berricic44 becaturic heguiteco eta Eliza Ama Sanduac manacen duenean bereala confesaceco.

P. Cer da becatu veniala?

R. Zu herratea, heguitea, pensacea edo deseacea zomait gauza gaisto Jangoicoaren leguearen contra materia levean.

P. Cerengatic herraten da leve?

R. Cerengatic guizona errazqui erorcen baita, eta errazqui parcacen.

P. Zomat medioz parcacen da becatu beniala?

R. Vedraciz.

P. Zoin drade?

R. Lena, meza enzuteagatic. Vigarna, confesaceagatic. Hirurgarna, comecaceagatic. Laurgarna, Obispo Ssaunaren benedizioagatic 45. Borzgarna, hur benedicatu sanduaren arceagatic. Seigarna, hogui benedicatu sanduaren ssateagatic. Zazpigarna, Paternosterraren erzaceagatic. Zorcigarna, Predicu Sanduaren enzuteagatic. Bedracigarna, bularrer golpe emateagatic, escacen delaric Jangoicoari perdon.

P. Cerendaco dago hinstituitric Sacramentu Comecadrazcoa?

R. Dignoqui herrecibicen dugularic hizan dadien gure arimaren mantenamentua, aumenta zan graciara, graciara baita arimaren vicia.

P. Comecazra faten zrenean nor recibicen zu?

R. Jesu-Cristoren Corpuz Santisimo cura, Jangoico eta guizon bezala cain real eta berdaderoqui nola baitago Ceruan eta aldareco S<acramen>tu S<antisi>moan.

P. Cerendaco dago46 hinstituitric Sacram<en>tu Oliadrazcoa?

R. Hirur gauzataco.

P. Zoin drade?

R. Lena, guiauren tembran heguin tugun becatu, reliquia, mancha gucien ssauceco. Vigarna, emateco arimari esfuerzo Demonioac erauguicen dauzcun tentacio, peligro gaisto cayen gucien garaiceco. Hirurgarna, candic alcina corpuzari hemateco osasuna comeni·balima.

P. Cerendaco dago hinstituitric S<acra>m<en>tu Ordenezcoa?

R. Ordenaceco eta consagraceco Elizaco digno ministroac, zoin baitrade sacerdoteac, diaconoac eta subdiaconoac, zoinec aministracen baite Eliza oficio divinoac.

P. Matrimoniozcoa?

R. Casaceco eta casatuer emateco gracia, vici drelaric alcarren artean ongui, Jangoicoaren veldurraren pean hizan zquien beren humeac Cerualaco47. Amen, Jesus.

P. Cer da Sobervia?

R. Zu apetito desordenatu bat berceac beño gueyago nayago48 hizatea.

P. Cer da Avaricia?

R. Zu apetito desordenatu bat acienda aniz deseacea.

P. Cer da Lujuria?

R. Zu apetito desordenatu bat araguiaren delito.

P. Cer da Ira?

R. Zu apetito desordenatu bat vengacea guauren progimo·lagunaren contra.

P. Cer da Gula?

R. Sobra ssatea, edo hedatea bear beño gueyago.

P. Cer da Embidia?

R. Envidia edoquicea bercen gaucez.

P. Cer da Pereza?

R. Zu pereza bat Jangoicoaren gaucetan.

Siguen las bienaventuranzas con sus peticiones.

Bienaventuranzac diczu zorzi49.

Doctrina Sanduco oracioac.

Aita gureá Ceruetan zaudena, santifica bedi zure igcena, ssin bedi zure reinoa guregana, heguin bedi zure borondatea Ceruan bezala lurrean ere. Zuc heguzu53 hegunorozco hoguia, parca drazaizcuzu guere zorrac cala nola guc54 parcacen baitrauztegu gu zor·guitiener, ez guizatzula55 euci tentacioan erorzra, baicic libra guizazu gaiz gucietaric. Amen, Jesus.
Jangoicoac salva zala Maria, graciaz betea, Jauna diozu zurequin, eta benedicatu cirade hemazte gucien artean eta benedicatu duzu zure56 sabeleco frutu benedicatua. Amen, Jesus. Santa Maria Jangoicoaren Ama, zuc otoy·heguin zazu gu becatariengatic, oray eta beti gure hilzraco·orduan. Amen, Jesus.
Ginesten zut Jangoico Aita guciz·Poderosoaren, Ceruaren, lurraren, Criazalearen baitan, Jesu-Cristo aren Seme bacochan, gure Jaunaren baitan, zoin hizan baicen concebitric Espiritu Sandu Jaunaren obraz; sortu cinuen Amaverginaganic, higare cizun pasio dolorezco Poncio Pilato juezaren pean, hizan cinuen crucificatric, hilic eta orzric, saunshi cinuen limboetra, hil eta hirurgarren hegunean resucitatu cinuen hil gucien artetic, higan cinuen Ceruetra eta diozu éseriric bere Aita Eternoaren escuyeco aldean, nondic ssinen baita hilen eta vicien juzgazra; gueyago ginestacen zut Espiritu Sandu Jaunaren baitan, Eliza Ama Sandu Catolicoan, sanduen comunioan, becatuen parcacioan, araguiaren resurreccioan, vicice seculacoan. Amen, Jesus.
Joangoicoac salva cizala Reina, misericordiaren Ama, vicice, dulzura eta gure esperanzara, Joangoicoac salva cizala. Zure deyez gaude Evaren hume desterratuc57, zuri gaude suspiroz, hayeyez, neyarrez58 valle nearrezco contan; ea vada, gure abogada, zuc hizul dizazu guregana zure begui misericordioso coyec destierro contraz gueroz, eracusi dazaicuzu Jesus, zure sabeleco fructu59 benedicatua. Ó Clementisima! Ó Piadosa! Ó Dulce Virgina·Maria, Joangoico60 Omnipotentearen Ama Sandua, zuc otoy·heguin zazu guregatic, hizan guiten digna Jesu-Cristoren prómesa sanduen alcanzaceco. Amen, Jesus.

Joangoicoaren Legue Sanduco Mandamentuac diczu amar.

Len61 hirurac pertenecicen ciazco Jangoicoaren honra eta amorioari, eta berce zazpiac progimo·lagunaren provechuari.
Amar mandamentu sandu cuec encerracen zu vidatra: lena, gure Ceruetaco Jauna ora eta hones zagula berce gauza guciac beño gueyago; vigarna, guauren proximo·laguna guauren burua bezala hones zagula Joangoicoagatic. Amen, Jesus.

Articulo fedezcoac diczu amalaur.

Len zazpiac, divinidade sanduarnac; verce zazpiac, Jesu-Cristoren humanidade sanduarnac. Divinidade sanduari pertenecicen zaizconac diczu qüec:
Verce zazpiac, Jesu-Cristoren humanidade sanduarnac, diczu qüec:

Elizaco mandamentuac diczu vorz.

Obra misericordiazcoac diczu amalaur.

Len zazpiac espiritualac, berce zazpiac corporalac.
Espiritualac diczu cuec:
Verce zazpiac, corporalac, diczu cuec:

Elizaco Sacramentuac diczu zazpi.

Becatu mortalac diczu zazpi.

Zazpi vicio cuen contra diczu zazpi virtute.

Arimaren essayac diczu hirur.

Lena, Mundua. Vigarna, Demonioa. Hirurgarna, Araguia. Amen, Jesus.

Virtute teologalac diczu hirur.

Fedea, Esperanza eta Caritatea.

Virtute cardinalac diczu laur.

Amen, Jesus.

Sentido corporalac diczu vorz.

Amen, Jesus.

Espiritu Sandu Jaunaren donac diczu zazpi.

Espiritu Sandu Jaunaren fructuac.

Amen, Jesus.
Ni, Becataria, confesacen naizquizu Jangoico guciz·Poderosoari, Anderdena71 Maria veti Virginari, San Miguel Arcangelari, S<a>n Juan Bautistari, S<a>n Pedrori eta S<a>n Pablori, Apostólo gucier, S<a>n Vicente gure Patron gloriosoari, verce gañalatico Paradisoan diren Sandu eta Sanda gucier ceren72 zuri, éne Aita espirituala, ceren heguin baitud aniz becatu pensamenduz, hicez, obraz eta deseyuz; Jauna, dizut culpa, Jauna, dizut culpa, Jauna, dizut culpa guciz andia, correngatic niozu beti, Anderdena Maria beti Virginari, San Mig<ue>l Arcangelari, San Juan Bautistari, S<a>n Pedrori eta S<a>n Pablori, Apostolo gucier, San Vicente gure Patron gloriosoari, verce gañalataco Paradisoan diren Sandu eta Sanda gucier ceren zuri, ene Aita espiritualari, daguizuna73 otoy nitaz eta ene becatuez Jangoico guciz·Poderosoari. Amen, Jesus.
Jesu-Cristo ene Jauna, Juangoico74 eta guizon heguiazcoa, Aita ene vioceco maitea, ene Criazalea eta ene Redimizalea, hizani zu75 nor baicirade, carengatic honesten citut gauza guciac beño gueyago. Jauna, dizut pesare nore vioz guciaz zure ofendituaz; proponicen zut firmequi, ez berriz zure ofendiceco, ofendicetic apartaceco, ocasio dudanean comfesaceco, nore Aita comfesoreac ematen dadan penitenciaren cumpliceco; ofrecicen zut nore vicia, obrac eta travajuac, suplicacen naizquizuna bezala misericordia guciz ándia Jesu-Cristoren meressimentuengatic, hissuri zuen hodol preciosisimo harengatic, padecitu zuen dolore tormentuengatic, vicia eman zuenagatic; eman daztazu gracia emendaceco, perseberaceco zure cervizu sanduan hil artio emplegaceco. Amen, Jesus76.

Doctrina Sandua encerracen zu laur partetan.

P. Zoin da lena?

R. Credoa.

P. Cer eracusten daucu Doctrina Sanduen lemizico parteac?

R. Ssaquin cer bear·dren77 ginessi.

P. Cer virtuterequin ginesten dugu?

R. Fedearequin.

P. Cer da fedea?

R. Gauza hicusi ez tugunaren ginestea.

P. Zomat maneratan da fedea?

R. Vidatan.

P. Zoin drade?

R. Fede divinoa eta fede humanoa.

P. Cer da fede humanoa?

R. Guizonac herraten duenaren ginestea.

P. Cer da fede divinoa?

R. Juangoicoac herraten duenaren ginestea.

P. Vi fede coitaric, zoin da ciertoena?

R. Juangoycoac erraten daucuna.

P. Cerengatic?

R. Cerengatic Juangoycoac herraten daucuna es paitaique falta, eta guizonac herraten duena bay.

P. Cerengatic ez taique falta Juangoicoac herraten duena eta guizonac herraten duena bay?

R. Cerengatic ez taique Juangoicoac herraten duena falta── ez paitaique engaña, eta guizona bay──

P. Cerengatic ez taique Juangoicoa engaña?

R. Cerengatic baita infinitoqui sábio.

P. Hengaña doquea Juangoicoac?

R. Hechauna78 .

P. Cerengatic?

R. Cerengatic baita infinitoqui honic79 .

P. Badua Juangoicoac corpucic?

R. Hechauna.

P. Badua beguiric?

R. Hechauna.

P. Hicusten dua?

R. Bassona.

P. Certaz hicusten du?

R. Bere entendamentu80 divinoaz.

P. Badua escuric?

R. Hechauna.

P. Certaz heguin tu mundu contaco eta berceco gauza guciac?

R. Bere poder81 andi cartaz.

P. Badua arimaric?

R. Hechauna.

P. Cerengatic?

R. Cerengatic arimara baita criatric, eta Juangoicoa Criazale.

P. Nor da Juangoicoa?

R. Zu gauza bat cain erscelenteric82 , admirableric, guc erran eta pensa droqueguna beño andiago; Jaun bat infinotoqui honic poderoso, sábio, justo, principio eta fin gauza guciena.

P. Zomat naturaleza tu Juangoicoac?

R. Bat, Ssauna.

P. Zomat entendamentu?

R. Bat.

P. Zomat vorondate?

R. Bat, Ssauna; divina.

P. Zomat memoria?

R. Batrez, Ssauna.

P. Cerengatic ez tu memoriaric?

R. Cerengatic memoriara baita gauza higariez horiceco, eta Juangoicoarendaco ez paita gauza higareric, guciac baitauzca presente bere entendamentu divinoaz.

P. Zomat persona tu Juangoicoac?

R. Hirur.

P. Zoin drade?

R. Aita, Semea eta Espiritu Sandu Jauna, hirur persona distintoric eta Juangoico bat·bera berdaderoric.

P. Aita Juangoico daya?

R. Bassona.

P. Semea?

R. Bassona.

P. Espiritu Sandu Jauna?

R. Bassona.

P. Hirur Juangoico draya?

R. Hechauna, aunque hirur persona hizanic ere hirurec dicie naturaleza, esenciea divino bat.

P. Aita Semea daya?

R. Hechauna.

P. Semea daya Espiritu Sandu Jauna?

R. Hechauna.

P. Espiritu Sandu Jauna daya Aita, edo Semea?

R. Hechauna.

P. Aitaren naturalezara daya Semearen eta Espiritu Sandu Jaunarena?

R. Bassona, hirurec dicie bat.

P. Norenganic procedicen du Aitac83?

R. Hiorenganic, cerengatic baita gauza gucien principioa84 .

P. Norenganic procedicen du Semeac?

R. Aitaren entendamentutic.

P. Norenganic procecedicen du Espiritu Sandu Jaunac?

R. Aitaren eta Semearen vorondatetic.

P. Cer atribuyicen zayo85 Aitari?

R. Podera.

P. Eta Semeari?

R. Sabiduriara.

P. Eta Espiritu Sandu Jaunari?

R. Amorioa.

P. Credoan cerendaco erraten dugu, ginesten zut Juangoico Aita86 guciz·Poderosoaren baitan?

R. Gines zagula87 Trinitateco lemicico personara dela Aita, drozquela gauza guciac.

P. Heguin doquea Juangoicoac becaturic?

R. Hechauna.

P. Il daiquea?

R. Hechauna.

P. Cerengatic?

R. Ilcea eta becatu heguitea ez paita poder, solo falta·de·poder, edo imperfeccion, edo flaqueza.

P. Juangoicoac criatu ztuena mundu contaco88 eta berceco gauza guciac?

R. Bassona.

P. Juangoicoac criatu zuena guizona?

R. Bassona, bere semejanzala.

P. Juangoicoac formatu zuena guizona, ála criatu zuen?

R. Criatu cizun arimara, eta formatu cizun corpuza.

P. Nola formatu zuen guizona?

R. Juangoicoac artu cizun lur porcione bat, lur porcione cartaz formatu cizun corpuz bat, criatu cizun arima racional bat ez·deustaric89 , corpuz eta arima curac ssuntatu ztizun alcarrequin eta resultatu cinuen guizona.

P. Non dago Juangoicoa?

R. Lecu gucietan baya especialqui Ceruan eta S<antisi>mo S<acramen>tu aldarecoan.

P. Zomat maneratra dago Juangoicoa lecu gucietan?

R. Hirurez.

P. Zoin drade?

R. Esenciaz, presenciaz eta potenciaz.

P. Nola dago esenciaz?

R. Hematen dabelaric gauza gucier hizatea.

P. Nola dago presenciaz?

R. Cerengatic gauza guciac baitauzqui presente bere entendamentuaz.

P. Nola dago potenciaz?

R. Drozquela gauza guciac.

P. Norc instituyitu ztuen Sacramentuac?

R. Jesu-Cristoc.

P. Zoin da lena?

R. Bautismo Sandua. Zu Sacramentu bat ilenic, zoinnen medioez baigaude cristio heguinic.

P. Cer becatu perdonacen dra Bautismo Sanduan?

R. Haur sortu·berrier becatu originala, eta adulteroer originala eta personala.

P. Cer da becatu originala?

R. Gurequin sorcen den cura, eredatric gure lemicico Aita Adan eta Ama Evarenganic.

P. Nola administracen da Bautismo Sandua?

R. Hegozten delaric hur natural porcione bat batiacen den caren baitan, eta erraten delaric: Nic batiacen yut, Aitaren hicenean, eta Semearnean, eta Espiritu Sandu Jaunarnean. Amen, Jesus.

P. Norc batia doque?

R. Solo sacerdotec.

P. Eta necesidade orduan?

R. Zoin naiden guizon edo hemaztec.

P. Cer intencio bear·du edoqui batiacen duenac?

R. Eliza Ama Sanduac manacen duenaren heguitea.

P. Cer disposicione requericen da batiatric hizan bear·duenaren baitan?

R. Balimada aur sortu·berri bat, ez tizu disposicioneric requericen; valimada adulto, bear·dizu hizan vorondate recibiceco, eta dolore bere becatuez, eta bear·dizu hegon instruitric Doctrina Sanduan.

P. Zoin da vigarna?

R. Confirmacio Sandua.

P. Cer da Confirmacio Sandua?

R. Zu Sacramentu bat vicienic, zoinec90 hematen91 baitu gracia eta fortaleza fedearen confesaceco.

P. Norc administra doque Sacramentu cau?

R. Solo Obispo Ssaunac.

P. Cer disposicione bear·du92 S<acramen>tu conen recibiceco?

R. Juangoicoaren gracian hegotea.

P. Cer efecto causacen du Confirmacio Sanduac?

R. Haumentaten dizu graciara, eta ematen dizu fortaleza fedearen confesaceco.

P. Zoin da hirurgarna?

R. Penitencia Sandua.

P. Noiz instituitu zuen Jesu-Cristoc Sacramentu93 Penitenciazcoa?

R. Resucitatuz94 gueroz, heman zabenean facultade becatuen absolviceco.

P. Cer da S<acramen>tu Penitenciazcoa?

R. Aita confesoreari becatuen confesacea.

P. Zomat gauza dra necesario confesio on baten heguiteco?

R. Vorz: Lena95 , concenciaren96 examinacea. Vigarna, dolorea. Hirurgarna, propositoa. Laurgarna, Aita confesoreari becatuen confesacea. Vorzgarna, penitenciaren cumplicea.

P. Cer gauza da concenciaren examinacea?

R. Becatuen pensacea, Aita confesoreari confesaceco.

P. Cer tembrataric heguin bear·da examena97 ?

R. Azquen confesio hon heguinez·gueroz.

P. Nondic bear·da concenciara examinatu?

R. Juangoicoaren Legue Sanduco amar Mandamentu Sanduetaric, Elizaco vorzetaric, obra misiricordiazcoetaric, eta bapanac bere estado eta obligacionetaric.

P. Cer tembra bear·da gastatu examenaren heguiten?

R. Ezu regla fijoric eta tembra señalaturic.

P. Cer remedio da concenciaren zaloy eta hongui examinaceco?

R. Confesacea naro, eta gaboro98 , concenciara examina hongui.

P. Cer da Dolorea?

R. Arcea dolore eta pena sobrenatural bat gure Jaunaren ofendituaz.

P. Zomat guisatra da dolore cori?

R. Vidatra: Contricioa eta Atricioa.

P. Cer da Dolore Contriciozcoa?

R. Arcea dolore eta pena sentimentu sobrenatural bat gure Jaunaren ofendituaz, ceren baita cain onic eta onestecoric.

P. Cer da Dolore Atriziozcoa?

R. Harcea dolore eta pena sobrenatural bat gure Jaunaren ofendituaz, ceren guauren becatua dela medioz priba baigozque Cerutic eta hegoz ifernuco penetra.

P. Vi dolore coitaric zoin da hobenena?

R. Contricioa, ceren berac salba baitoque, eta atricioac ez, solo confesioarequin batio.

P. V.g. Guizon bati ematen dizu vide batean accidente bateque eta ez tizu confesoreric, cer heguin bear·du lance cartan?

R. Heguin acto de99 contriciozco bat, gure Jaunari escacen dacolaric perdon bere becatuez, intenciorequin, confesoreric hizaten balimadu, bereala confesaceco.

P. Heguiten balimadu acto·de·atriciozco bat, eta hilcen, salbatzen daya?

R. Hechauna.

P. Penitenteac noiz bear·du contricioa formatu hongui confesaceco?

R. Asqui cinuque absolucionea hegoci beño len confesoreac. Baya zu dudoso, ceren cain tembra llaburrez ez paitaique hongui forma. Correngatic zu nezesario contricioaren formacea confesacen eseri beño len.

P. Noiz da combeniente contricioaren heguitea?

R. Guizona becatu mortalean erorcen den gucian, cerengatic baita gauza hichusia Juangoicoaren desgracian hegotea.

P. Zoin da hirurgarna?

R. Propositoa.

P. Cer da Propositoa?

R. Zu gure vorondatearen determinacio bat ez berricic becaturic heguiteco.

P. Cer condicio bear·tu propositoac honic izateco?

R. Hirur: izan daila firme, izan daila eficaz eta izan daila universal.

P. Cer nai·du erran firme?

R. Hegon bear·dugula preparatric zoin·nai·den100 martirioren padecizra, ezic 101 gure Jauna ofenditu.

P. Cer nai·du erran eficaz?

R. Hagoaz erraten duena bear·dula102 obraz heguin.

P. Cer nai·du erran universal?

R. Bear duela propositoac izan becatu guciendaco eta bere vici gucico.

P. (V.g.) Batec dizu proposito juramentoen evitaceco, eta gauza ebasiendaco ez, heguinen dua confesio hona?

R. Hechauna, heguinen dizu sacrilega, ceren ez paitu evitacen becatu guciac.

P. Zoin da laurgarna?

R. Becatuen confesacea.

P. Nola bear·zu becatuac confesatu?

R. Conciencian erdeten drena bezala: ciertoac cierto bezala, dudosoac dudoso bezala, guendu eta añaditu bague ez alquez eta ez beldurrez.

P. Cer condicio bear·tu confesio on batec?

R. Hirur: izan daila humil, izan daila pura eta izan daila entera.

P. Cer humildade requericen da penitentean?

R. Yzan daila humildadea exteriorqui corpucean eta interiorqui viocean, manifestacen duelaric bere culpec confusio ocasionacen dacoyena.

P. Nola izanen da pura?

R. Ez telaric erraten iz precisoac solo.

P. Nola izanen da entera?

R. Manifestacen dablaric confesoreari bere becatuac, ez103 guendu eta añaditu bague.

P. Cer becatu bear·dra confesatu?

R. Mortal guciac.

P. Zoin da vorzgarna?

R. Penitenciaren cumplicia.

P. Noiz bear·du penitenciara cumplitu?

R. Aita confesoreac señalacen duen tembraren barnean, ez padu señalacen, lenbeñolen Juangoicoaren gracian.

P. Heguiten dua becatu cumplicen ez tuenac?

R. Bassona: grabe bada, mortal, eta leve bada, benial.

P. Zoin da laurgarren Sacramentua?

R. Comecadra Sandua.

P. Cerendaco dago instituitric?

R. Dignoqui errecibicen dugularic Jesu-Cristoren corpuz S<antisi>mo cura, izan dadien gure arimen mantenamentua, aumenta zan graciara, graciara baita arimaren vicia.

P. Jesu-Cristoren corpuza recivicen daya ála bere figurara?

R. Jesu-Cristoren corpuz S<antisi>mo, cain real eta verdaderoqui nola baitago Ceruan eta S<antisi>mo Sacramentu aldarecoan.

P. Zomat gauza dra necesario104 comecazra fateco?

R. Hirur: Lena, varuric fatea; vigarna, Juangoicoaren gracian; eta hirurgarna, ssaquin nor bear·den recivitu.

P. Varuric nola?

R. Gavazco amavietariq landa ez tela ssan eta édan bear áliqueta comecatu artion.

P. Juangoicoaren gracian nola?

R. Becatu eta mancha gucietaric ssautric bear·duela fan comecazra.

P. Becaturic bague eserceco cer heguin bear·zu?

R. Confesio on bat heguin.

P. Ez taya lomismo contricio berdaderozco bat?

R. Echauna.

P. Cerengatic?

R. Eliza Ama Sanduac manacen baitu, comecatu bear·duenac, lenic confesa dadiela.

P. Hostia consagratuan Jesu-Cristoren corpuza vizric âla ilic dago?

R. Vizric, Ceruetan bezala.

P. Can dagoa odola?

R. Bassona, cerengatic ez paita corpuz viciric, odolic eta arimaric bague.

P. Jesu-Cristoren corpuza noiz esercen da hostian?

R. Sacerdoteac erraten tuenean hiz consagraciozcoac.

P. Sacerdoteac hiz105 consagraciozcoac erran beño len Cristo dagoa hostian?

R. Juangoico bezala, bassona.

P. Guizon bezala?

R. Hechauna.

P. Cer dago hostian?

R. Hoguiaren substanciara eta bere accidenteac.

P. Consagratuz gueroz gueldicen daya hoguiaren substanciara?

R. Hechauna.

P. Cer heguiten da?

R. Comberticen zu Jesu-Cristoren Corpuz Santisimo cartan.

P. Gueldicen draya hoguiaren accidenteac?

R. Bassona.

P. Cer accidente106 dra?

R. Hoguiaren hurrina, colorea eta zaporea. etc. etc.

P. Hostia Consagratua107 particen denean, particen daya Jesu-Cristoren corpuza?

R. Hechauna.

P. Bada, cer particen da?

R. Accidenteac.

P. Hostia consagratua particen balimada aniz zatitan, zointan hegonen da Jesu-Cristo?

R. Gucietan, gucietan higual.

P. Nor dago Caliz Consagratuan?

R. Jesu-Cristoren odol eta Corpuz S<antisi>mo curac.

P. Cer postura, edo nola hegon bear·du comecacen denac108 ?

R. Hegon bear·dizu humildade andi batequin, beguiac ersric109 , agoa110 edecric, mia elqui bague ezpañetaric campo.

P. Zoin da vorzgarna111 ?

R. Oliadra Sandua.

P. Nor da capaz Sacram<en>tu conen reciviceco?

R. Cristio batiatu guciac, usu eta arracioala elduz·gueroz, erdeten balimadra ilceco peligroetan.

P. Necesario daya hegotea espiracen administraceco Sacram<en>tu conerr?

R. Echauna, hobe·izanen tzu recibicea advertentencia edo juicio sanoan dagonean.

P. Cer disposicione bear·du recibitu bear·duenac?

R. Juangoicoaren gracian hegotea, ceren baita S<acramen>tu viciena.

P. Nola bear·du disponitu?

R. Contricioarequin eta confesioarequin.

P. Zoin da seigarna?

R. Orden Sacerdotala.

P. Cer potestadade recivicen du sacerdoteac?

R. Consagracea Jesu-Cristoren corpuza, eta becatuen absolvicia.

P. Sacerdote guciec consagra doquea?

R. Bassona, guciec.

P. Guciec absolvi doquea?

R. Hilzraco·orduan bassona, eta candic landa, solo Aita Sanduaren edo aren ordinariohetaric facultade dienec.

P. Nor dra capaz S<acramen>tu conen reciviceco?

R. Baron guciac, librohe<...> 112.

P. Cer eracusten da Doctrina Sanduco lemcico113 partean?

R. Sacquin114 cer vear·dugun ginessi.

P. Cer virtuterequin ginesten dugu?

R. Fedearequin.

P. Cer da fedea?

R. Gauza hicusi ez tugunaren ginestea.

P. Zomat maneratan da fedea?

R. Vidatan.

P. Zoin drade?

R. Fede divinoa eta fede humanoa.

P. Cer gauza da fede divinoa?

R. Jangoicoac erraten duenaren ginestea.

P. Cer da fede humanoa?

R. Guizonec erraten dienaren ginestea.

P. Vi fede coitaric, zoin da ciertoena?

R. Fede divinoa.

P. Cerengatic?

R. Cerengatic Jangoicoac erraten duena115 ez paitaique falta, eta guizonac erraten duena bay.

P. Cerengatic ez taiq<u>e falta Jangoicoac erraten duena, eta guizonac erraten duena bay?

R. Cerengatic guizona engaña baitaique, eta Jangoicoa ez.

P. Cerengatic ez tayteq<u>e engaña Jangoicoa?

R. Cerengatic baita infinitoqui sabio.

P. Cerengatic ez toque Jangoicoac engaña?

R. Cerengatic baita infinitoqui on.

P. Badua Jangoicoac corpuzic?

R. Echauna.

P. Badua beguiric?

R. Echauna.

P. Eta certaz hicusten tu mundu contaco eta berceco gauza guziac?

R. Bere entendamentuaz.

P. Badua escuric?

R. Echauna.

P. Certaz eguin ztuen mundu contaco eta berceco gauzac?

R. Bere poder andi cartaz.

P. Badua arimaric?

R. Echauna.

P. Cerengatic?

R. Cerengatic arimara baita criatric, eta Jangoicoa Criazale.

P. Nor da Jangoicoa?

R. Zu gauza bat cain excelenteric, admirableric, guc erran eta pensa droqueguna beño andiago; Jaun bat infinitoqui on, poderoso, sabio, justo, pricipio eta fin gauza guciena.

P. Zomat naturaleza tu Jangoicoac?

R. Bat, divina.

P. Zomat entendamentu?

R. Bat, divino.

P. Zomat borondate?

R. Bat, divina.

P. Zomat memoria tu Jangoicoac?

R. Batrez, S<saun>a.

P. Cerengatic?

R. Cerengatic gauza guziac baitauzca presente bere entendamentuaz.

P. Zomat persona tu Jangoicoac?

R. Hirur.

P. Zoin drade?

R. Aita, Semea eta Espiritu-Sandu Jauna, hirur persona distintoric eta Jangoico bat·bera berdaderoric.

P. Aita Jangoico daya?

R. Bai116 .

P. Semea?

R. Bai.

P. Espiritu-Sandu Jauna?

R. Bai.

P. Draya hirur Jangoico?

R. Echauna, hirur persona distintoric eta Jangoico bat·bera berdaderoric.

P. Norenganic procedicen du Aitac?

R. Hiyorenganic, cerengatic vaita gauza guzien principioa117 .

P. Norenganic procedicen du Semeac?

R. Aitarenganic.

P. Norenganic procedicen du Espiritu Sandu Jaunac?

R. Aitaren eta Semearen vorondateric.

P. Cer atribuicen zayo118 Aitari?

R. Podera.

P. Cer atribuicen zayo Semeari?

R. Sabiduriara.

P. Cer atribuycen zayo Espiritu Sandu Jaunari?

R. Amorioa.

P. Zomat naturaleza tu Jesu-Cristoc?

R. Vida, divino eta humano; Jangoico bezala divino eta guizon bezala humano.

P. Zomat entendamentu?

R. Vida, divino eta humano; Jangoico bezala divino eta guizon bezala humano.

P. Zomat vorondate?

R. Bida, divino eta humano; Jangoico bezala divino eta guizon bezala humano.

P. Zomat persona tu Jesu-Cristoc?

R. Bat, divino.

P. Zomat memoria?

R. Bat, humano.

P. Badua Jangoyco bezala memoriaric?

R. Echauna.

P. Cerengatic?

R. Cerengatic Jangoyco bezala ez paitu bear memoriaric, ceren baitauzca gauza guciac presente bere entendamentuaz.

P. Jangoycoac zomat naturaleza tu?

R. Bat, Shauna.

P. Trinitate Sanduac zomat naturaleza tu?

R. Bat, Shauna.

P. Aitaren naturalezara daya Semearna?

R. Bashona.

P. Semearen naturalezara daya Espiritu Sandu-Jaunarna?

R. Bashona.

P. Espiritu-Sandu Jaunarna daya Aitarna eta Semearna?

R. Bashona. Aytaren naturaleza, entendamentu eta vorondatea zu bat, igualqui Semearna eta Espiritu-Sandu Jaunarna.

P. Ya nola emaen dadazun aizra exemplo vatez, nola dren hirur personac119 distintoric eta Jangoyco bat·bera verdaderoric.

R. Cala nola sagar batean diczu hirur gauza: colorea, hurrina eta zaporea, gure arimac diczu hirur potencia: memoria, entendamentua eta vorondatea, eta arimara bat, eta irur potenciac distinto, cala Trinitateco hirur personac diczu distinto eta Jangoico bat·bera berdaderoric.

P. Eczua aitu erraten adoracen tiela ydoloac eta Mahomac Jangoicotaco?

R. Bashona, baya curac tizu guizonac fabricatric, judioec adoracen baititie jangoicotaco.

P. Cerengatic ez ta solo Jangoico bat verdaderoric?

R. Cerengatic ez pailaizque hizan guciac120 perfecto.

P. Cerengatic ez laizque hizan perfecto?

R. Ez pailaizque121 hizan guciac justo.

P. Cerengatic ez laizque hizan guciac justo?

R. Cerengatic batec hizan loquen graciara ez pailoque berceac hizan.

P. Cerengatic erraten zu Aita gurea eta ez ene Aita?

R. Cerengatic baita criatura gucien Aita.

P. Norenganic procedicen du Aitac?

R. Hiorenganic, ceren baita gauza gucien principio.

P. Norenganic procedizen du Semeac?

R. Aitaren entendamentutic.

P. Aytarenganic procedicen badu Semeac122 , Aita zu lenago ezic Semea?

R. Echauna, Trinitateco hirur personac zu higual gauza gucietan.

P. Ya nola emaen dadazun aizia egemplo batez.

R. Cala nola persona bat asten zu123 suaren echequicen, can erdeten zu hirur gauza beingoaz, sua, arguia eta beroa; sua ezu lenago arguia beño, eta ez arguia beroa beño, hirurac diczu tembra batez, cala Trinitateco hirur personac diczu higual gauza gucietan. V.g. Cala nola higuzquia sarcen eta helquicen bayta vidriera batetaric, antes bien huzten dizu vidriera garbiago eta hederrago, cala Trinitateco vigaren124 personara sartu eta elqui cinuen Ama-Verginaren entraña purisimoetaric galdu gabe virginidade.

P. Zoyn da hirurgarna?

R. Xines zagula Cristo gure Redentorea hil cela Curuce Sanduan gure eta mundu guciaren redimice eta salbaceagatic.

P. Cer xinesten zu articulo cortan?

R. Xines zagula Trinitateco vigarren personara guizon heguinez·gueroz hil cela Curuce Sanduan gure eta mundu guciaren redimice eta salvazehagatic.

P. Zoin da laurgarna?

R. Xines zagula saunsi cela limboetra can zauden arima gucien elquizra.

P. Cer ginesten zu articulo cortan?

R. Xines zagula Jesu-Cristoren arimara saunsi cela limbohetra, can zauden arima gucien elquizra.

P. Zoin da borzgarna?

R. Xines zagula resucitatu cela hil gucien artetic.

P. Cer ginesten zu articulo cortan?

R. Xines zagula Jesu-Cristo hil eta hirurgaren hegunean resucitatu cela hil gucien artetic, bere virtute propioz.

P. Zoin da seigarna?

R. Xines zagula higan cela Ceruetra, can dagola eseriric Aita heternoaren escuyeco aldean.

P. Cer ginesten zu articulo cortan?

R. Xines zagula Jesu-Cristo125 resucitatu eta verrogueigarren egunean higan cela Ceruetra, eta can dagola eseriric bere Ayta eternoaren escuyeco aldean126.

P. Zoin da zazpigarna?

R. Xines zagula Juicioco egunean shinen dala127 hilen eta vicien juzgazra.

P. Cer xinesten zu articulo cortan?

R. Xines zagula Jesu-Cristo shinen dela Juicioco egunean guizon bezala Josafateco·Valleala hilen eta vicien juzgazra.

P. Hez gra ya egonen orducoz gucioc hilic?

R. Bashona.

P. Cerengatic erraten zu shinen dela hilen eta vicien juzgazra?

R. Cerengatic hilac hizaen baytra becatu mortalean hil cren128 curac, eta viciac Jangoycoaren gracia sanduan hilcen dren curac. Amen.

Ginesten zut Jangoico129 Aita guciz·Poderosoaren, Ceruaren, lurraren Creazalearen baitan, Jesu-Cristo aren Seme bacochan130 , zoin hizan baicen concebitric Espiritu Sandu-Jaunaren obraz; sortu cinuen Amaverginaganic, padecitu cizun131 Poncio Pilato juezaren pean, hizan cinuen crucificatric, hilic eta orzric, saunshi cinuen limboetra, hil eta hirurgarren egunean132 resucitatu cinuen hil gucien artetic, higan cinuen Ceruetra eta diozu eseriric bere Aita eternoaren133 escuyeco aldean, candic sinen zu134 hilen eta vicien juzgazra; gueyago, ginestacen zut Espiritu-Sandu Jaunaren baitan, Eliza Ama135 Sandu Catolicoan, Sanduen comunioan, becatuen parcazioan, araguiaren resureccioan, vicize seculacoan. Amen, Jesus.
Jangoycoa136 salva cizala137, Reyna, misericordiaren Ama, vicize, dulzura eta gure esperanzara, Jangoicoa138 salva cizala; zure deiez gaude Evaren hume desterratuac, zuri gaude suspiroz, hayeiez139, neyarrez, valle nearrezco contan; ea bada, gure abogada, hizul dizazu guregana zure begui misericordioso coyec, destierro contraz gueroz eracusi dazaicuzu Jesus, zure sabeleco frutu benedicatua140. O Clementisima! O Piadosa! O Dulce Virgina M<ari>a, Jangoicoaren Ama141 , zuc otoi·heguin zazu142 hizan guiten digno Jesucristoren promesa sanduen143 alcanzaceco. Amen, Jesus.

Jangoicoaren Legue Sanduzco Mandamentuac dizu144 amar.

Len hirurac pertenecicen ziazcozu Jangoicoaren honra eta amorioaria145 ; berce zazpiac progimo·lagunaren provechuari.
Amar mandamentu quec150 encerracen zu vidatra: lena, gure Ceruetaco151 Jauna ora eta oness zagula gauza guciac beño gueyago; vigarna, progimo·laguna ones zagula guauren burua bezala. Amen, Jesus.

Articulo fedezcoac diczu amalaur.

Len zazpiac, divinidade sanduarnac; verce zazpiac, Jesu-Cristoren humanidade sanduarnac. Divinidade sanduarnac dizu quec:
Verce zazpiac154 Jesu-Cristoren humanidade sanduari pertenecicen zaizconac dizu qüec:

Elizaco mandamentuac diczu vorz.

Obra misericordiazcoac diczu amalaur.

Len zazpiac espiritualac eta verce zazpiac corporalac. Espiritualac diczu qüec:
Verce zazpiac, corporalac, diczu qüec.

Elizaco Sacramentuac diczu zazpi.

Mortalac.

Becatu capitalac diczu zazpi.

Zazpi vicio cuen contra diczu zazpi virtute.

Soberviaren contra humildadea.
Avariciaren contra largueza.
Lujuriaren contra castidadea.
Yraren contra paciencia.
Gularen contra austinencia.
Envidiaren contra caritatea.
Perezaren contra diligencia. Amen160 .

Arimaren exsayac diczu hirur.

Lena, Mundua. Vigarna, Demonioa. Hirurgarna, Araguia.
P. Nola vencizen dra Munduaren tentacioac?

R. Despreciacen tugularic mundu contaco ponpa eta vanidade guciac.

P. Nola vencicen dra Demonioarnac?

R. Oracioz eta humildadez.

P. Nola vencicen dra Araguiarnac?

R. Varurez eta mortificacioz.

P. Hirur exsay quetaric, zoin da andiena?

R. Araguia.

P. Cerengatic?

R. Cerengatic araguiz baigaude beztitric, ez paitoquegu guaurenganic aparta eta Mundua, Demonioa, bay. Am<e>n, J<esu>s.

Virtute theologalac diczu hirur.

Virtute cardinalac diczu laur.

Sentido corporalac diczu vorz.

Arimaren potenciac diczu hirur.

Memoria, entendamentu eta vorondatea161.